| Atzeratu egin dira bide gorria egiteko lanak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-10-24 09:29 | |
|
Andikano eta Maltzaga artean bide gorria egiteko lanak atzeratu egin
dira. 2007a amaitu baino lehen lanekin hastea aurreikusten bazuten ere,
2008an hasiko dira bide gorriarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du Andikano eta Maltzaga arteko 3 kilometroko bide gorria, baina Alfredo Etxeberria alkateak jakinarazi duenez , uste baino beranduago hasiko dira lanekin, “urtea amaitu baino lehen nahi zuten proiektua lizitaziora ateratzea, baina datorren urteko apirilera arte atzeratu behar izan dute”.
Lau hilabete lanak egiteko Behin lanekin hasitakoan, lau hilabeteko epean amaituta egon beharko du bide gorriak. Hortaz, gauzak ondo bidean, datorren urtean gozatu ahal izango dute herritarrek bide gorriaz.
∞ Lotura duten albisteak:
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























