Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow www.elgoibarren.net: urtebete egin dugu
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

www.elgoibarren.net: urtebete egin dugu PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-22 18:12
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko orainkaria izateko espirituarekin jaio zen 2006ko urriaren 23an www.elgoibarren.net. Gaur, urriak 23, urtea egin dugu eta bigarrenaren bila goaz. (Bideo-bertsoak eta urteko datuak ditu)
 
 
 
  
♥     ESKAINITAKO BERTSOAK (Bideoa)
Elgoibarko bertsolari gazte bik, Mikel Olaizolak eta Ane Belzak, hiru bertso oparitu dizkigute elgoibarren.net-en lehen urtebetetzean. Guk, bideoan grabatu ditugu bertsoak, eta zuoi eskaini, ia gustuko dituzuen. Mila esker artista bioi, Mikeli eta Aneri, agertutako prestutasunagatik.

 
Lehen urteko datuak
2006ko urriaren 23an, hasi zuen ibilbidea elgoibarren.net orainkariak. Lehen urtea gaur (urriak 23) bete dugu, hortaz, eta horrelakoetan gertatzen den moduan, laburpenak egiteko eta ondorioak ateratzeko ordua ailegatu da. Hona hemen lehen urteak laga diguna.
 
 Datu orokorrak:
 •Bisitari kopurua:  117.157
 •Ikusitako orrialde kopurua:  305.978
 •Ikusitako orrialde kopurua/bisitako:  2,61
 •Webgunean egindako denbora:  2:56
 •Egindako komentario kopurua:  3.375
 •Eman ditugun notizia kopurua:  490
 •Harpidedun kopurua:  203
 •Erregistratu kopurua:  102
 Gehien ikusi diren albisteak
 
Datu gehiago...
 
Klik haundi ikusteko
Bisita kopurua hilabeteka
Klik haundi ikusteko
elgoibarren.net-era heltzeko bideak
 

 
Bisita gehien jaso ditugun 10 herrialdeak: (*Munduko 82 herrialdetatik jaso ditugu bisitak)
 
Espainia  114.703
Ameriketako Estatu Batuak
 580
Alemania
 333
Erresuma Batua
 217
Frantzia
 203
Mexiko
 106
Finlandia
 92
Italia
 87
Danimarka
 60
Polonia
 55
 
 

 

Webgunera sartzeko bisitariek gehien erabili dituzten gako-hitzak:
 

elgoibarren
20.143 bisita (%44,5)
elgoibarren.net
6.113 bisita (%13,5)
www.elgoibarren.net
1.448 (%3,2)
Kuadrillategi
597 (%1,3)
elgoibarko ikastola
566 (%1,2)
barren 
350
gurean bai 
334
makazaga barren
323
markel bergara 
317
elgoibar ikastola
301

 

 
ETA BIGARREN URTEAN, ZER?

Estreinako urtean egin duguna hobetzea eta proiektua asentatzea izango
da bigarren urterako helburu nagusia. Oker daukaguna konpondu eta
kalitatean gora egitea da gure nahia. Lehendik daukaguna hobetu eta
finkatu nahi dugu atal berriei ekin aurretik.

Hala ere, badauzkagu nobedade batzuk bigarren urterako. Atal eta
zerbitzu berriak prestatu nahi ditugu eta, besteak beste, hauek dira
martxan jarri nahi ditugunak:

•Blogak: modan daude, eta guk ere gure blog komunitatea osatu nahi dugu,
poliki-poliki, hala nahi duten herritarrekin. Bakoitzak nahi duenean eta
nahi duenaz idatziko du, eta besteok horiek diotena irakurtzeko aukera
izango dugu; eta esaten dutenaren gainean iritzia emateko aukera ere bai.

•Elkarrizketak: lehen urtean, batez ere, notiziak eman ditugu. Bigarren
urtean elkarrizketak sartzea da gure desioa; elkarrizketa sakonak eta
luzeak, paperean kabitzen ez direnak. Printzipioz, hilero elkarrizketa
bat eskaintzea da gure asmoa, baina bideak erakutsiko digu zein
maiztasun izango dugun atal honetan.

•Astelehenero: astelehen goizetan asteburuetan gure herrian izaten den
kirol mugimenduaren errepasoa eskaini nahi dugu. Emaitzak, erretratuak,
elkarrizketak, adierazpenak, ...

•Iritzi-gela: herritar eta irakurleon iritzi-gela izango da. Gela
honetan, besteak beste, gutunak, iritzi artikuluak, irakurleen kexak eta
txaloak, eta bestelakoak sartuko ditugu.

•Haur eta gazteak: oraindik ideia berde samar badaukagu ere, haur eta
gazteekin zerbait egin nahi dugu 2008ko udan hasita.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Hummer
sardinsesto 2007-10-23 10:39:11
Hummerrana izan da gehixen ikusi dan albistia! eta alde makalakin gainera! Hamaika ikusteko jaixo gera! egixa esan bihar badot, ni ibili nintzan kotxe haundi horrek zelakuak dian begira, eta ikusten danez, ez naiz bakarra!
Esaten duguna eta egiten duguna
Lur 2007-10-23 11:08:33
Ni ere harrituta geratu naiz notizia ikusiena zein izan den jakitean. Egurra jaso zuten elgoibarren.net-ekoek notizia sartu zutenean, baina asko eta asko izan ginen notiziari begira egon ginenok.  
 
Atzo Uxueren notiziako komentario batean irakurri nuen jendea Fernando Alonsorekin nazkatu egin dela kazetari baten kulpagatik, baina igande arratsaldean telebistari begira egon zirenen datuak entzun nituen atzo, eta, kasu honetan ere, ez dirudi esaten duguna eta egiten duguna bat datozenik.
Errua
iga 2007-10-23 12:01:51
Erruren bat egon behar da datuetan Hummer-aren notizia 3000 botogatik bisita gehien izan dituena izateko. 
Nik behintzat ez dut sinisten, ez du logikarik.
nik be berdiņe pentsetan nabenez..
berrigorri 2007-10-23 20:27:32
ba google erabiliz bilaketa bat egin (hummer elgoibarren) eta bi emaitza, bata elgoibarren.net-eko notizia eta bestea helbide honetara: http://www.aupatu.com/eu/berria/hummer-bat-dabil-elgoibarko-kaleetan-zehar 
 
Nik uste hainbat bisita orri hortatik etorri direla, ikusi bestela eskuineko aldian hirien ranking-ean, gasteiz, donosti eta bilbon ostean, elgoibar agertzen dala.. 
Sistema hau, interneten aurkitutako notizi interesgarriak sailkatzeko sistema da, bakoitzak bidali eta hainbatek erreferentzi izan dezakete puntu hortatik klikatuz eta notizira sartuz.. 
Honerarte ondo, baina orain beste bilaketa bat. -Aupatu- web horretan notizia iragartzeko izenburu hau erabiltzen du "Hummer bat dabil Elgoibarko kaleetan zehar". Ba saiatu zaitezte eta bilatu gooogle-en esaldi hori eta ikusi zein den emaitza, eitb24 notizi web-aren portada. Portadan agertu da notizia, eta jarraitzen du bertako erreferentzi eta bisita puntu bezala. 
 
Horregatik izan ditzake hainbeste bisita.. ze pentsetan dozue?
kuriosua
tontorrente 2007-10-23 20:39:11
Argi dao, hortaz, holako kuriosidadiak gustatzen jakozela jendiari ze, berrixan inportantziagatik ez zian egongo horrenbeste bisita behintzat...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari