| www.elgoibarren.net: urtebete egin dugu |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2007-10-22 18:12 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Elgoibarko orainkaria izateko espirituarekin jaio zen 2006ko urriaren
23an www.elgoibarren.net. Gaur, urriak 23, urtea egin dugu eta
bigarrenaren bila goaz. (Bideo-bertsoak eta urteko datuak ditu)
♥ ESKAINITAKO BERTSOAK (Bideoa)
Elgoibarko bertsolari gazte bik, Mikel Olaizolak eta Ane Belzak, hiru bertso oparitu dizkigute elgoibarren.net-en lehen urtebetetzean. Guk, bideoan grabatu ditugu bertsoak, eta zuoi eskaini, ia gustuko dituzuen. Mila esker artista bioi, Mikeli eta Aneri, agertutako prestutasunagatik.
Lehen urteko datuak
2006ko urriaren 23an, hasi zuen ibilbidea elgoibarren.net orainkariak. Lehen urtea gaur (urriak 23) bete dugu, hortaz, eta horrelakoetan gertatzen den moduan, laburpenak egiteko eta ondorioak ateratzeko ordua ailegatu da. Hona hemen lehen urteak laga diguna.
Datu gehiago...
ETA BIGARREN URTEAN, ZER?
Estreinako urtean egin duguna hobetzea eta proiektua asentatzea izango da bigarren urterako helburu nagusia. Oker daukaguna konpondu eta kalitatean gora egitea da gure nahia. Lehendik daukaguna hobetu eta finkatu nahi dugu atal berriei ekin aurretik. Hala ere, badauzkagu nobedade batzuk bigarren urterako. Atal eta zerbitzu berriak prestatu nahi ditugu eta, besteak beste, hauek dira martxan jarri nahi ditugunak: •Blogak: modan daude, eta guk ere gure blog komunitatea osatu nahi dugu, poliki-poliki, hala nahi duten herritarrekin. Bakoitzak nahi duenean eta nahi duenaz idatziko du, eta besteok horiek diotena irakurtzeko aukera izango dugu; eta esaten dutenaren gainean iritzia emateko aukera ere bai. •Elkarrizketak: lehen urtean, batez ere, notiziak eman ditugu. Bigarren urtean elkarrizketak sartzea da gure desioa; elkarrizketa sakonak eta luzeak, paperean kabitzen ez direnak. Printzipioz, hilero elkarrizketa bat eskaintzea da gure asmoa, baina bideak erakutsiko digu zein maiztasun izango dugun atal honetan. •Astelehenero: astelehen goizetan asteburuetan gure herrian izaten den kirol mugimenduaren errepasoa eskaini nahi dugu. Emaitzak, erretratuak, elkarrizketak, adierazpenak, ... •Iritzi-gela: herritar eta irakurleon iritzi-gela izango da. Gela honetan, besteak beste, gutunak, iritzi artikuluak, irakurleen kexak eta txaloak, eta bestelakoak sartuko ditugu. •Haur eta gazteak: oraindik ideia berde samar badaukagu ere, haur eta gazteekin zerbait egin nahi dugu 2008ko udan hasita. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































