| Gurasoentzako jolas ikastaroa azarotik aurrera |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-10-17 12:49 | |
|
Udaleko Euskara Sailak, euskararen transmisioa
bultzatzeko asmoz, 3-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduriko
jolas ikastaroa antolatu du azarorako. Gurasoek ez ezik adin horretako haurren
zaintzaileek ere parte har dezakete.
Ikastaro honen berri emateko, biorriko bat prestatu dute Debabarrenako Udalek eta herriko ikastetxeetan banatu dituzte, beraz, izena emateko orria ikastetxean bertan entregatu behar da.
Euskaraz zein gaztelaniaz
Helburua euskarazko jolasak
ikastea denez, ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz bideratuko da, izena ematen
dutenen arabera.
Ikastaroa guraso eta zaintzaileei
zuzenduta baldin badago ere, azken saioan haurrek gurasoekin batera parte
hartzeko aukera izango dute.
• Ikastaro hauen gaineko informazio
gehiago:
Udaleko Euskara Sailean (943 74 43 66)
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























