Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow 15 hektarea berdegune zaintzen ditu Udalak, 25 futbol zelairen azalera
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

15 hektarea berdegune zaintzen ditu Udalak, 25 futbol zelairen azalera PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-16 12:14
Klik haundi ikusteko
Udalarentzat herriko berdeguneak zaintzeak 350.000 euroko kostua dauka urtero. Sei lorazain arduratzen dira esklusiban berdegune eta lorategiak zaintzeaz. Ez daukate lan makala, gainera, 15 hektarea zaintzeaz arduratu beharra daukate-eta, 25 futbol-zelairen azalera, gutxi gorabehera.

Herriko berdeguneak zaintzeko ardura duen enpresak 12 hektarearen kargu egin behar zuen orain artean. Aurrerantzean, baina, beste hiru hektarea berdegune gehiago zaindu beharko dituzte bertan lanean aritzen diren 5 lorezainek eta arduradunak. Alfredo Etxeberria alkateak aurreratu duenez, Albitxuriko eta Basarteko berdeguneak ere zaintzen hasiko dira aurrerantzean, “Basarte auzoan eraikitzen ari diren etxeetako lanak amaitu bezain laster, 2008ko erdialdetik aurrera gutxi gorabehera, Udalaren esku geratuko da bertan dauden berdeguneen zaintza”. Ordura arte, etxe eraikitzailearen ardurapean daude berdeguneak.
Ildo beretik, lan karga gehitzearekin batera, lan egiteko modua ere aldatuko dute lorezainek alkatearen berbetan, “gune batzuek gehiegi zaintzen ziren bitartean, beste batzuek apenas ukitzen zirela ohartu gara eta joera horri buelta eman nahi diogu”
 
 Zein dira Udalak zaintzen dituen berdeguneak?
Klik haundi ikusteko
Leku-ederreko parkea
Auzoetako berdeguneak (Idotorbe/San Pedro, Sallobente...), Mintxeta, herri barruko lorategiak (Leku-Eder, bolatokia, Usuako parkea...) eta baita errotondetan dauden lorategiak ere, Udalaren zaintzapean dauden berdeguneetako batzuk dira.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

berdegune asko
casio 2007-10-16 19:35:30
izan ere, leku gutxitan egongo da elgoibarren haina berdegune eta parke. hemendik aurrera etxebizitza gehiago eta parke gutxiago
eta botaink?
casio 2007-10-16 19:41:42
barkatuko didazue haue z bada lekurik egokiena, baina zer gertatu zen botaink-ekin? Nire ustez nahiko ekintza polita zen ,eta poztuko nintzateke berriro martxan jarriko bazenute.
bai, berdegune pilo
berrigorri 2007-10-17 00:15:12
irakurri besterik ez dau notizia bera eta zenbatu zenbat "hektarea" berdegune diren herri barrukoak. asfaltu kume. badaki norbaitek usuako argidun (sic) iturriaren mantenumendu eta konpontze gastuak presupuesto horretan dauden? eta galdetzen hasita ba portzentaia jakin ezkero esateko mesedez...
Botaink! Casiori erantzunez.
elgoibarren.net 2007-10-17 11:36:00
Casiok Botaink! atalaz galde egin digu. Bada, Botaink! atala ezkutatzeko arrazoia, erantzun gehiegi jasotzen ez genituela da. Hau da, erregistroa jarri genuenetik, batez ere, atal honetako parte hartzea asko jaitsi zela ohartu ginen. Horren ondorioz, atal honen inguruko gogoeta egiten dihardugu, eta beste itxura edo formulazio bat prestatzen dugun bitartean, erabiltzaileon bistatik ezkutatu dugu.  
Urriaren 23an urtebete beteko da elgoibarren.net martxan jarri genuenetik, eta bigarren urterako edukia aztertzen eta erabakitzen gabiltza. Hain zuzen, urteurrenarekin batera hartuko ditugu erabakiak eta baita atal berriak martxan jarri ere. Bien bitartean, beti bezala, zuen aportazio eta iritzi guztiak ongi-etorriak izango dira. Mila esker.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari