|
3,5 kilometro baranda berri jarriko ditu Udalak herriko hainbat txokotan |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-10-15 12:53 |
Herri barruko ia baranda guztiak berritzeko asmoa du Udalak, datozen
hilabeteotan. Guztira 3,5 kilometro baranda berri jarriko dituzte.
Urtea amaitu aurretik hasiko dira baranda zaharrak aldatu eta berriak jartzen. “ Nolanahi ere, lan hauek egiteko behar izango den denbora, hurrengo urteetako udal-aurrekontuetan, horretarako izendatuko diren diru-sailen menpe egongo da”, Elgoibarko Udaleko Hirigintza Batzordeburu Jon Zubiaurren berbetan.
Oraingoz, jarduera horretarako, “ 70.000 euroko inbertsioa egingo da, 2007ko ekitaldiko aurrekontuen kontura”.
Ildo horretatik, Elgoibarko Udaleko Zerbitzuen Sailekoek dioten bezala, diru-partida izendatuta dauden lanei dagozkien lehiaketak “ urria bukatu baino lehen” deituko dira. Hortaz, barandak berritzeko lana “ abenduan bukatu baino lehen has liteke”.
Bi motako barandak
Elgoibarko Udaleko arduradunak bi motako barandak jartzeko asmotan dabiltza.
- Auzo guztietan baranda berdinak jarriko dira.
- Herria zeharkatzen duen N-634 errepidetik ikus daitezkeen barandak
“dotoreagoak” izango dira. Barandarik politenak, esaterako, Madalan,
Txankakuako zubiaren eta Santa Klara artean dagoen lurpeko pasabidean
edo Altzolako zubian jarriko dira.
|
barandak SAMAZPI 2007-10-15 22:08:27 oso ideia ona da herriko barandak berritzea,badago benetako beharra | ondo, ondo berrigorri 2007-10-16 01:33:13 bai, benetan beharreko gauza.. | nolakoak garen casio 2007-10-16 22:39:18 nolakoak garen e, udaletxeak egin behar duena egiten duenean, denok txaloka. GAuza arrunttzat hartu beharko genuke, baina politika dagoen moduan egonda, nere aldetik ere txaloak. bestalde, kritika moduan, eta gaitik irtengo banaiz ere, lotsagarria iruditzen zait plazako etxea( azpian farmazia zuena) eraistea. Plazaren zati da, eta etxe berriak egin ezkero oso itsusi geratuko da dena. Elgoibarren ez dugu etxe gehiago behar(modu eta prezio horietan behintzat) eta gutxiago plazakoa bezalako etxe dotoreak botata. Zalde zaharrarekin egiten ari direna lotsagarria, herriarne nortasun leku bakarra suntsitu behar dute. Eskerrak behinola irakurri nuela udaletxeak alde zaharra babestuko zuela ... gero ere esango dute elgoibar gaizki egindako herria dela. | egoera oso txarrean berrigorri 2007-10-17 00:43:21 arrazoia lehenengo atalekoataz. plazako etxian inguruan nik dakidana oso oso egoera txarrian zegoela da, barruan zegoen hezetasunak sortutako arratoi plagak arazo haundixak ematen zizkien auzotarrei... eta barrutik estruktura guztixa janda zegoela. Diru gehiagorekin seguru zegoela aukera era baten itxura zaintzeko bere estruktura oinarriakin, baina seguruenez bota eta berrixa egitearekin zegoen gainkostuak konparatuz gero, ba aldi nabarixa egongo zela. Beste kontu bat da alde zaharrari buruzko planak edo zaindu beharrekoak, hortaz ez dakit ezer. | Alde zaharra Ander 2007-10-17 12:43:48 Alde zaharra, nere ustetan behitzat, lotsagarri dago eta herriaren nortasuna hori bada, akabo. Etxe asko zaharrak izatetik aparte oso gaizki zainduak daude, erreka aldera ematen duten itxura negargarria da... Nortasuna ez dute etxe zaharrek ematen. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |