Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Greba mugagabean daude 'Claudio San Martin' enpresako langileak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Greba mugagabean daude 'Claudio San Martin' enpresako langileak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-11 08:45
Klik haundi ikusteko
Urriaren 8tik aurrera mugagabeko greba hasi zuten Elgoibarko Claudio San Martin enpresako langileek.
Hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik, enpresako langileek, ELA sindikatuaren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute.


ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Claudio San Martín enpresako langileek, "soldaten igoerez aparte, lan orduen ekiparazioa, aldi baterako baliaezintasunaren osagarria eta aurre erretirorako baldintzen hobetzea barnebiltzen dituen enpresako hitzarmena lortzeko, akordio baterako pausuak ematea" eskatzen dute.

"Hainbat bilera egin ondoren eta enpresarekin akordio batera iristeko ezintasuna ikusirik", enpresako langileek, ELAren babesarekin, mobilizatzea erabaki dute. Horretarako uztailaren 25, 26 eta 27 egunetarako egun osoko greba deialdia egin zuten, horren ondoren eta baita beste saiakera batzuen ondoren ere, akordiorik lortu ez dutenez gero, urriaren 8an greba mugagabeari ekin zioten langileek.
 
Zuzendaritzaren bertsioa
Zuzendaritzatik, bestalde, sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela esan digute. Une honetan langileei egin dieten azken eskaintza onartzen duten ala ez zain daudela jakinarazi digute. 
Enpresaburuen aburuz, "eskaintza eskuzabala" egin diete greban dauden langileei "19 behargin dauzkagu lanean eta hauetatik 13 daude greban. Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenak zehazten duena baino soldata altuagoa kobratzen dute egun eta planteatzen diegun igoera ere, 3,7koa guztientzat, hitzarmenean agertzen dena baino gehiago da, berez 2,6koa izan beharko luke-eta".
Gaixotasun bajen inguruko ezin ulertuari dagokionez, "baja hartu eta lehen hiru egunetan soldataren %100 kobratuko dute langileek. Gehienez ere, urtean hiru bider baliatu ahal izango da langilea baja konpentsazio honetaz".

Klik haundi ikusteko
Claudio San Martín Elgoibarren (Arriaga industriagunean) dagoen enpresa bat da eta mekanizazio lanetan, arandelak egin eta banatu, jarduten dute bertan. Langileek delegatu bakarra dute; ELA sindikatukoa bera.
 
Lotura duten albisteak:
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

DPM
Ander 2007-10-11 16:23:58
Zorionak! Benetan eskertzen da berri baten inguruko bi ikuspegi kontrajarrixak jasotzia.
ESKAERA LARREGI
J0SE 2007-10-11 23:25:05
Nere ustetan, langileek eskaera onartezinak eskuratzea nahi dute. enpresariekin bat nator.
ni be ados
berrigorri 2007-10-13 05:53:06
testuan agertzen dan moduen baldin bada, danok ados enpresarien alde ez? Ganera aurpegizenanitzdun "jose" zeozeren alde egotiak emozionatu egiten dia eta ados egotera bultzatzen nau. 
En pin, ea langileren batek argitzen digun zer gertatzen den benetan, ez dot uste hain sinplea izango danik...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari