Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Espaloi batek lotuko ditu Ermuaranbide kalea eta Basarte auzoa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-10 07:03
Klik haundi ikusteko
Ermuaranbide kalea eta Basarte auzoa lotuko dituen oinezko espaloi berri baten proiektuari azken ukituak ematen ari da Udala. Espaloi berriak 200 metroko luzera izango du, eta Azkarate gaineraino doan errepidearen eskuin aldean egingo dute.




Herritar eta inguruko bizilagunen aspaldiko eskaria da Elgoibarko bi txoko hauen artean pasabide seguru bat eraikitzea; egun, arriskutsua baita Ermuaranbide kaletik Basarte auzora oinez joatea. Apenas dagoen tarterik errepidea eta etxeen artean. Duela hilabete batzuk, esaterako, 70 urteko gizonezko bat hil zen bertan, auto batek azpian hartuta.
Klik haundi ikusteko
Basarte auzoraino iritsiko da espaloi berria.
Elgoibarko Udalak dagoeneko eman du proiektua idazteko agindua, eta baliteke “urtea bukatu aurretik, prest egotea” Jon Zubiaurre Hirigintza batzordeburuaren esanetan.
2008. urte hasierarako lanekin hasteko moduan egotea gustatuko litzaieke udal arduradunei. Gainera, espaloia egiteko hasiko dituzten lanak aprobetxatuz, argiak jarriko dira oinezkoentzako ibilbide guztian. Horretaz gain, edateko urak eta euri urak bideratzeko azpiegiturak berrituko dira.

 Espaloi berriaren ezaugarriak
:
  • Zabalera: 2 metro baino gehiago.
  • Luzera: 200 metro luze.
  • Aurrekontua: 260.000 euro.
  • Hasiera: Ermuaranbide kaleko lurpeko edukiontzien ondoan.
  • Amaiera: Basarteko tenis zelaiaren parean dagoen espaloiarekin elkartuko da.
Lotura duten albisteak:
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Espaloia erabiltzeko
elgoibartarra 2007-10-10 09:08:09
Baina gogoratu espaloiak erabiltzeko direla, eta ez adornorako. Bestela eman buelta bat Santa Ana kaletik, eta ea zenbat jende dabilen espaloitik kanpo. 
Eta beste horrenbeste Kin Kon-eko errepideakin, ez al dakigu zubi bat edo eta tunela daudela errepidea gurutzatzeko??Ez daude adornorako!!
Azkenean!
Lur 2007-10-10 09:16:49
Lehenago egin behar bazen ere, poztekoa benetan notizia hau. Inguru hori negargarri dago oinezkoentzat. Ea ahal den azkarren egiten duten.
Auto gidarientzat
ART 2007-10-10 10:26:17
Agian berandu xamar baina badator. Bide batez, kontuan izan dezatela herri honetan espaloi gainean aparkatzeko daukagun ohitura. Ia hori ekiditeko behar bezalako naurriak hartzen ditxuen.
Neurriak
Ander 2007-10-10 10:38:01
Neurrixak baino, aparkalekuak bihar ditxugu herri honetan.
aparkalekuak
ART 2007-10-10 12:04:00
Gauza bat aparkaleku falta da, eta hori diskutigarri izan leike, baina beste bat errespetu falta da. Usateot ez gerala konturatzen kotxia bihar ez dan lekuan aparkatzerakuan erroberadun ahulkixakin pasa bihar danari,edo erosketa karruakin datorrenari eta zergatik ez, ohinez datorrenari bidea mozten diogula. 
Agian ohiturak aldatzen hasteko momentua izan leike. Kotxia etxeko atarian nahi dogu, tabernatik bi pausotara, Eroskiko ate aurrean.... Eta hau kasu askotan ez da posible.
Bi aukera
Ander 2007-10-10 12:55:37
Bai, bi aukera daude: bata aparkalekuak egitea; 10000 herritarron ohiturak aldaeraztea. 
 
Neretzat argi dao.
Arrazoi dozu
ART 2007-10-10 17:49:47
Ondo esana. 
 
Neretzat ere argi dao. Oso gainera. Errespetua eta edukazio apur bat.
Ohiturak aldatu?
Hergon 2007-10-11 09:23:31
Lehenik eta behin, udaletxekoak aldatu beharko lituzkete ohiturak, exenplua emateko. Hauek bere aparkatoki partikularra bait daukate kaletik gertu, hor plaza aurrean. Eta nahiz eta batzarra eduki,edo kafetegira jun kafea hartzera edo dendara konprak egitera, hor aparkatzen dute autoa. Hauek behintzat ez dute buruausterik kotxearekin kalera jaisteko. Lotsagarria!! 
 
Gero herritarroi mintxeta eta olasora aparkatzera juteko esaten digute!!! Bai zera!!!!
Bale, ta gero zer?
Ander 2007-10-11 10:12:32
Ados, udalatxekuek ohiturak aldatzen ditxuzte eta herri erdixan bost aparkaleku gehixao daoz. Konpondu dozu arazua.
Ander
Hergon 2007-10-11 13:22:43
Eztakit konturatu zeran edo ez, baņa komentatu detena etzan soluzio bat aparkaleku ezari. Komentario bat zen besterik ez. 
 
Gero zuri edo neri bezelako herritarrei olasora aparkatzera juteko esaten digute, beraiek plaza haundian aparkatzen duten bitartean. Hori zen komentariukin egin nahi nuen kritika. 
 
Argi dago herrian bertan aparkatzeko tokixa gero eta gutxiago dagola eta egoera okertzen ari dela.  
Baina neri grazia egiten dit, arratsaldero kalera jaisten direnak kafia hartzera, errekauren bat egitera, umia kalera jaistera eta bitartean tabernara trago bat hartzera eta kotxearekin jaitsi behar hori. Nola egongo da ba aparkatzeko tokia. 
 
Hauek jaitsi gabe ere nahiko arazo badago... Baina jendeak nahiago du kotxearentzat aparkatzeko tokia bilatzen denbora galtzea. Ibiltzen seguraski denbora gutxiago galduko zuten. Hori ere ez da bidezkoa. 
 
Batzuk oso "komodoak" bihurtu dira, eta gero gainera espaloian aparkatzegatik kexatu egiten dira.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari eta baimendutako 1