 Helikopteroa Mintxetan. Argazkia, Aitor Zabala.
Domeka (urriak 7) goizean jaso
zen gertaera, alebin mailako Elgoibar-Eibar partida jokatzen ari ziren
bitartean. Infartua eman zion gizonezko elgoibartarra ahal den azkarren
ospitalera eramateko lur hartu behar izan zuen helikopteroak futbol
zelaian.
J. M. Eguren elgoibartarrari infartua eman zion Ikastolako frontoian palan jokatzen ari zela. Berarekin zeuden lagunek, tartean udaltzain agente bat, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten. Osakidetzatik helikopteroa bidaltzea erabaki zuten, gaixoa ahal bai-lehen ospitalera eraman ahal izateko. Pilotuek lur hartzeko lekurik aproposena Mintxetako futbol zelaia zela ondorioztatu zuten, eta halaxe jakinarazi zioten Elgoibarko Udaltzaingoari.
Nahasmena eta ezin ulertua Mintxetan
Mintxetako joko zelaian egin zuen larrialdietako lur-hartzea helikopteroak. Mintxetan zeuden lagunak zur eta lur geratu ziren. Une horretan,
Eibarko eta Elgoibarko alebin mailako taldeen arteko partida ari ziren jokatzen, eta, bat-batean, udaltzaingo agenteak berdegunean presaka sartu eta jokalari gaztetxoei jokoa eteteko eta zelaitik aldentzeko eskatu zieten. Gertatzen ari zena ezin ulertuak nahasmena sortu zuen harmailetan. Udaltzainek Osakidetzako helikopteroak lur hartu ahal izateko gunea (iparraldeko atearen atzealdean) prestatu behar zutela jakinarazi zutenean bueltatu zen lasaitasuna. Lehenik, anbulantziaz eraman zuten gaixoa Mintxetaraino eta handik helikopteroz Gipuzkoako Poliklinikara.
Gaixoaren aita ere ospitalera
J.M. Egurenen aita semearekin zegoen bihotzekoak eman zion unean bertan, eta bera ere ondoezak jo zuen egoeraren tentsioak gaindituta. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
|
derbia Mkl28 2007-10-09 00:12:20 oso interesgarria zegoen momentu horretan eta helikopteroak eta elgoibarko rangerrak partida hondatu zuten. | Moderatzaileari iga 2007-10-10 14:03:15 Nire ustez azken komentario honek, umore merke eta eskas batetaz aparte errespetu eta edukazio falta nabarmen bat erakusten du, pertsona baten bizitza jokoan bait zegoen momentu hortan. Kentzeko moduko mezu bat iruditzen zait. | mesedez! Mkl28 2007-10-10 15:39:45 galdera bat. zer doa azkarrago anbulantzia bat maalatik donostiara zuzenean edo helikoptero bat sondikatik mintxetara, anbulantzia ikastolatik mintxetara, aterrizatu gaixoa anbulantzian sartu eta gero helikopteroa donostiara eraman? su artifizialak bakarrik falta izan ziren! | Informazioa Ernat 2007-10-10 17:05:16 Barkatu baina helikoptero horrek 250 km/h abiadura har dezake, oso ondo iruditzen zait egin zuten ebakuazio operazioa. Zenbat zihoazen ba partiduan? | mkl28 jose 2007-10-10 19:21:26 joske naiz, zu beti berdin, makarra, beti iskanbilla, reala ez bada helicopteroa, zuk ez zaude sano, argi ibili eta kontuz, orain erderaz, a mi no me amenaza cualquiera | "ZUK EZ ZAUDE SANO?" Mkl28 2007-10-10 20:52:22 NI gauza bat esango dizut Jose. NI ez zaitut meatxatu, hori ZU esan duzu. Ez dakit ZU zergaitik esan didazun hori NI ez bait dizut ezer ere esan. Gainera NIK oso pertsona ona naiz eta ZU hari zera liskar bila, NIK oso forero errespetatua eta maitatua naiz, NI iritsi oso interesgarriak ematen ditut foroan eta bukatezeko NI gauza bat esango dizut zuri.........NI oso ondo menderatzen dut kasu ERGATIBOA. ZUK bezala ezta???? | Inkesta bat... Ernat 2007-10-11 12:11:29 "NIK oso forero errespetatua eta maitatua", esaldi honen inguruan inkesta bat egitea nahi duzu? | ernat Mkl28 2007-10-11 15:24:33 ez dakit noiztikan ari zaren hemen idazten baina hori dudatzea ere! probatu nahi duzuna baian hemengo foreroek( eta ez foreroek ere)asko maite naute! | ... Ernat 2007-10-11 15:44:04 Ez dut ezetz esan, soilik ea inkesta bat egitea nahi duzun... | Beno..... J0SE 2007-10-11 23:20:23 .... usten dot, agin atzo ez nuela garbi jokatu, koldar bat izan nintzala Mkl28 amenazatzen, barkamena eskatu nahi diot Mkl28-ri. Bestalde, egia esan, Mkl28 oso forero amenoa iruditzen zait, gauza asko aportatzen dio foroari, bera gabe hau ez litzateke bedina izango. | Pertsona berdina? Ernat 2007-10-12 19:04:40 Hauek (Jose eta JOSE) bi izen ez berdin dira, pertsona berdina? | zelan dauen badakigu? berrigorri 2007-10-13 05:46:05 eta helikopteroan eraman zauena, badakigu zelan dauen? | larrialdi kasuak joseba 2007-10-16 11:36:17 Helikoptero medikalizatuak orain gutxi martxan jarri den zerbitzu berri bat da, bakarra da EAEn eta anbulnatzia batek bide berdina egiteko ordu ta erdi behar duen bidea 20 minututan egindezake. Oso gertutik ezagutzen dut anbulantzia eta larrialadien mundua eta benetan oso beharrezkoa den zerbitzua da. Gainera partidua geratu bazen ez zen nahita, helikopteroak ezaugarri berezi batzuk behar ditu lur hartu ahal izateko eta elgoibarren Mintxetako futbol zelaiak bakarrik betetzen ditu ezaugarri horiek. Ah eta inori axola bazaio helikopteroan eraman zuten gaixoa ZORIONEZ ondo dago eta badirudi inolako arazorik gabe irtengo dela, besteak beste berarekin zegoen gizonak lehen sorospenak egin zizkiolako larrialdia gertatu zitzaionean. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |