Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Errifa guztiak saldu eta 6.100 euro batu ditu 'Miski'k
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Errifa guztiak saldu eta 6.100 euro batu ditu 'Miski'k PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-08 13:29
Klik haundi ikusteko
Salgai jarritako boleto guztiak (5.500) saldu ditu Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Era honetan, 6.100 euro batzea lortu dute 2007ko kanpainaren lehen zatian. Bigarren txandan, kalean ez ezik, ikastetxeetan ere salduko dituzte errifak.


Datuak:
  • Saldutako boleto kopurua: 5.500
  • Lortutako dirua: 6.100 euro (600 euro donazkoei esker)
Pozik eta esker onez
Klik haundi ikusteko
Urtebetetze ospakizuneko txantxak.
Gemma Agirregomezkortak adierazi du, oso gustura daudela 2007ko kanpainan lortzen ari diren emaitzekin. “eskuartean geneuzkan boleto guztiak saldu ditugu eta, nola ez ginen ba pozik egongo”. Bide batez, boletoak musutruk ateratzen beti laguntzen dien Arrillaga inprenta eskertu nahi izan du eta baita errifak erosiz edo donazioak eginez lagundu duten elgoibartar guztiak ere, “beti laguntzen diguten elgoibartarrez gain, errifa asko saldu ditugun Mendaro eta baita Irun, Hondarribia eta Arrasateko lagunei ere luzatu nahi nieke esker ona”.

Kanpainaren 2. zatian ikastetxeetara hurbilduko dira
Klik haundi ikusteko
Aurki, 2007ko kanpainaren 2. zatiari ekingo dio Miskik. Kalean errifak saltzen jarraituko dute, eta honez gain, herriko ikastetxeetara ere hurbilduko dira.  Dirua batzeaz haratago gaztetxoengan elkartasun sentimendua sustraitu nahi lukete Miskiko bultzatzaileek, “Eurena baino bizimodu txiroagoa daramaten Peruko haurrei lagunduz, planetako gizarte-egoera ahulena pairatzen dutenganako elkar-laguntzazko sentimendua zabaldu. Hara hor gure nahia”.
 
Peruko haurrei Laguntzeko bideak
  • Klik haundi ikusteko
    Peruko haur bat besoetan hartzeko 18 eta 25 euro artean eman behar dira hileko.
  • Miskiko bazkide eginaz ere eman daiteke laguntza. Bazkideek hil bukaeran nahi edo ahal duten diru kopurua emanda nahikoa da.
 Dirulaguntza hauei esker, Peruko haurren bizi kalitatea hobetu, eta haur asko eta asko eskolaratzea lortu du Miskik azken urteetan. Hauetako dezente, gainera, hasi dira jadanik unibertsitatean ikasten.
 
Erlazionatutako albisteak:
 
 
 

ht




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ANIMO
Mkl28 2007-10-09 00:02:23
lagun diezaiogun Miskiri Peru haurrak lagun ditzan eta baliabide hobeak izan ditzaten Perun, honela nagusi izaterakoan ez dira Euskal Herriara etorriko Reggaeton-a entzutera.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari