Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Indar erakustaldia Errosario kalean
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Indar erakustaldia Errosario kalean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-08 10:28
Klik haundi ikusteko
Juanjo Agirregabiriak txinga erakustaldi aparta eskaini zuen zapatuan Errosario kaleko jaietan. Lasturkoak 30 plaza (25 metro) egin zituen 50 kiloko txingekin, eta ia 3 plaza txingak hatz bakarrarekin eramanez. Herritar bat edo beste ere animatu zen 25 kiloko txingak eskuan hartuta indarrak neurtzera.
Atzo (urriak 7) amaitu ziren Errosario kaleko jaiak eguraldi euritsuak baldintzatu ditu. (bideoak dauzka)
 
Klik haundi ikusteko
Juanjo Agirregabiria txinga eramaileak, bost bider Euskal Herriko txapelduna zergatik atera den erakutsi zuen zapatuan (urriak 6) Errosario kalean egin zuen indar erakustaldian. Itziarren bizi den lasturtarrak 30 plaza egin zituen 50 kiloko txinga banarekin. Oraindik ere indarrik geratzen zitzaionez, hatz bakarrarekin ia hiru plaza (bakoitza 25 metrokoa) egin zituen ikusleen harridurarako. Hain zuzen, ikusleek kirol honen gogortasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Agirrebagiriak 25 kiloko txingak ekarri baitzituen jendeak proba zitzan. Bi lagun ausartu ziren, gizonezkoa bata eta emakumezkoa bestea. Sei eta hiru plaza osatzea lortu zuten, hurrenez hurren.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Kaletarrak ere animatu ziren txingak eramatera
Klik haundi ikusteko
3 plaza egin zituen emakume honek 25 kiloko txingekin.
 
 
• Eguraldia protagonista Errosario kaleko festetan
Atzo (urriak 7) amaitu ziren Errosario kaleko festak. Aurten, eguraldi euritsua izan dute lagun Errosarioko bizilagunek. Atzo, jaien hondarrean, eguzkia agertu bazen ere, lehen egunetan euria izan da jaietako protagonista. Ekitaldi batzuk aterpera lekuz aldatu eta beste batzuk bertan behera laga behar izan dituzte euriaren erruz. Euriak, baina, ez ditu kaletarren festarako gogoak busti eta jendearen parte hartze handia izan dute Amabirjinaren omenez antolatzen dituzten festek. 
 
• Pilota partidak bertan behera
Aurreko egunetako euriteen eraginez eta Plaza Handiko frontoiaren gehiegizko hezetasunak sortu zitzakeen arriskuez jabeturik, Iparraldeko eta Lagunak Pilota Eskolako pilotarien arteko norgehiagoka bertan behera lagatzea erabaki zuten antolatzaileak. Hortaz, urtebete itxoin beharko dute Shoroetek eta Aranburuk iazko porrotaz mendeku hartzeko, Loiola eta Atxotegik lortu baitzuten iaz iparraldekoen aurkako lehen garaipena Iparraldeko eta Elgoibarko pilotarien arteko desafio hau, duela urte batzuk, egiten hasi zirenetik.
 
BIDEOAK
Sokamuturra Errosario kalean 
Haurrentzako jolasak

 
 
 
 
 
 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

antidopina
Mkl28 2007-10-08 13:37:52
Juanjoren erakustaldi honek antidopinik gabe ez dauka batere meriturik, Marion Jones ere sekulako erakustaldiak eskaini zizkigun eta begira orain. Hala ere marka nahiko pobrea iruditzen zait.
Oso ondo Juanjo!
Ernat 2007-10-08 20:19:06
Bertan egon nintzen ikusten ta primeran aritu ziņen!!Forma onean zaudela ikusten da,animo!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 16 bisitari