| Hasi dira Errosario kaleko festak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||||||||||
| 2007-10-03 16:07 | |||||||||||||||||
|
Euripean hasi dira gaur (urriak 3) Errosario kaleko bizilagunek Errosarioko Amabirjinaren omenez ospatzen dituzten festak. Arratsaldeko 17:00etan, udaletxeko arkupeen babesean egin duten txokolatadarekin eman diote hasiera festei. Gaurtik eta domekara bitartean hainbat ekintza prestatu dituzte Errosario kaleko jai batzordeko kideek.
EGITARAUA Urriak 3, eguaztena 17:00 Txokolatada. Baltasar Elkarteak eskainia. Jai-Alai tabernaren parean 17:30 Haurrentzako jolasak. Zaku lasterketak, itsulapiko apurtzeak, bizikleta lasterketak, etab.
• Euskal Herriko txinga eramaile onena
Juanjo Agirregabiriak egingo duen erakustaldia izango da aurtengo festetako ekintzarik ikusgarrienetakoa. Bost bider irabazi du Euskal Herriko txinga eroate txapelketa eta bera da, gainera, egungo txapelduna. Txapeldunorde ere 10 bider izan da. 50 kiloko txingekin egingo du erakustaldia Agirregabiriak eta zur eta lur lagako ditu zapatu honetan (urriak 6) Errosario kalera hurbiltzen direnak, hatz bakarrarekin 50 kiloko txinga eramateko gai baita Lasturko (Deba) indartsua.
Txingekin probatu nahi duenak ere izango du aukerarik, 25 kiloko txingak jarriko baitituzte gazteenek proba ditzaten.
• Iparraldeko eta Elgoibarko pilotarien arteko partida, ohitura bat
Urteen poderioz ohitura bihurtu da Errosario jaietan Iparraldeko pilotariek eta elgoibartarrek elkarren aurka jokatzen duten pilota partida. Aurten, Shoroet eta Aranburu, munduko trinkete txapeldun ohiak izango dira etorriko diren pilotariak. Horrenbeste urtean hutsik egin gabe etorri direla-eta, Errosarioko jai batzordeak esker oneko omenalditxoa egingo die Iparraldeko pilotariei eta baita hauen manager Enrike Gil elgoibartarrari ere.
|
|||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|








































