Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 'Sanlo'k 10 talderekin hasiko du eskubaloi denboraldia
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

'Sanlo'k 10 talderekin hasiko du eskubaloi denboraldia PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-02 17:57
Klik haundi ikusteko
Iaz baino talde bat gehiagorekin, 10 talderekin hasiko du Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak 2007-2008 denboraldia, asteburu honetan. Tecnifuellek Nazional Mailan jokatzeari uko egin eta gero, ez da talderik aterako senior mailan. Alabaina, balantzaren bestaldean, indartsu dator oso harrobia, eta infantil mailako 5 talde osatzea lortu dute aurten, hiru neskekin eta bi mutilekin. 

Tecnifuelle Elgoibar senior gizonezkoen eskubaloi taldeak denboraldi aparta egin eta Nazional mailako Lehen Mailara igotzea lortu zuen iaz. Hainbat arazo medio, ordea, Lehen Mailan jokatzeari uko egin behar izan zion klubak. (Ikus hemen, Sanlo EKTren Zuzendaritza Batzordeak igoerari uko egiteko adierazi zituen arrazoiak).
Dena ez dira albiste txarrak, ordea. Izan ere, infantil mailako taldeak sortzeko jokalari gaztetxoen artean egin zen deialdia guztiz arrakastatsua izan zen eta neska-mutil mordoa inguratu da eskubaloira. Horrenbeste izan dira, infantil mailako 5 talde osatzeko adina jokalari dituela aurten Sanlok; 3 talde nesketan eta beste bi mutiletan.
 
Hauek dira aurtengo taldeak
Euskadiko txapelketan (Euskal Liga)

SENIOR NESKAK ↔ TECNIFUELLE (iazko senior mutilen babeslearen izena hartzen dute)
JUBENIL MUTILAK ↔ PNEUMAX Elgoibar
KADETE  MUTILAK ↔ TECNOMECA Elgoibar


Gipuzkoako Txapelketa 
JUBENIL NESKAK ↔ COMETEL Elgoibar
KADETE NESKAK ↔ IMH Elgoibar 
 
Infantilak Gipuzkoako Txapelketa

INFANTIL NESKAK (2. urtekoak) ↔ ATERPE Elgoibar
INFANTIL NESKAK A  (1. urtekoak)  ↔ CASA ASTIGARRAGA
Elgoibar INFANTIL NESKAK B (1. urtekoak)  ↔ CALDERERIA LILI
Elgoibar INFANTIL MUTILAK (2. urtekoak) ↔ HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar
INFANTIL MUTILAK (1. urtekoak) ↔ SANLO Elgoibar  (momentuz babeslerik gabe)

Aste honetan asten dira txapelketak partidu hauekin
Elgoibar Olaizaga Polikiroldegian, Larunbata (Urriak 6)
17:00 IMH Elgoibar - ZARAUTZ B kadete neskak
18:30 COMETEL Elgoibar -  ZARAUTZ B jubenil neskak
Errenterian
17:30 EREINTZA - TECNOMECA Elgoibar kadete mutilak
19:00 EREINTZA - PNEUMAX Elgoibar jubenil mutila
 
*Senior neskak datorren astean, urriaren 12an, hasten dira eta infantilak, urriaren 20an.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ez da gauzak nahasteko nahia baina...
Hergon 2007-10-03 15:09:11
Oraindik direktibaren eskutitza irakurtzen detenean, lotsa ematen dit!!! 
 
Nun dago 2 nazionaleko mutilen senior taldea??
nahikua da!!
lorea 2007-10-03 15:39:48
nik uste det ia nahikua dala. badakigu ez dela ondo ein, baņo danen aldetikan ez da ondo ein ezer senior mutilek ekipua lenengo mailan ateratzeko. eta badakigu nola bukatu den gauzia. asi ke, mesedez hitezegin dezagun aurtengo denboraldiari buruz 07/08. 06/07 denboraldia pasata dagoela! 
aupa sanlo eta hemendikan animo haundi bat jokalari bakoitzari eta ahal degun dana egin dezagula!! 
SIRE KETAKE BU!!
Gauzak argitzea nahi ditugu
mamorrito2 2007-10-04 12:51:43
Lorea, inork ez dio kontrarik egiten direktibari, baina beraien azken idatzian, taldean 2. nazional mailan egongo zela esan zuten eta orain, beste idatzi baten zain gaude asko, izan ere, ez dakigu taldea ez ateratzearen arrazoiak zeintzuk diren. Horretaz gain, jakinaren gainean nago zuzendaritzako zenbaitek aurtengo denboraldian jarraituko ez zutela esan zutela, baina oraindik hor daude bazterrak nahastatzen. Hobe dute guzti horiek etxera joango balira. Gora Sanlo eta gora eskubaloia
Ruiz for president
Mkl28 2007-10-04 22:16:59
Ruiz clubeko presidente-entrenatzaile izango balitz..... F.C. Barcelona eta Ciudad Realen pare egongo zinatekete.
Mkl28
Hergon 2007-10-05 11:18:35
Mkl28, zurekin ados nago. Ruiz presidente egon eskero ez det uste asobal ligan taldea egongo litzatekela. Baina bai 1.Nazional ligan, hori bait zen bere nahia. Baina entrenatzaile bezela, zuk inork baino hobeto, jakin beharko zenuke, Elgoibarko senior taldeko jokalariak etzuten aurrerapausorik egingo. Joko eta kalitateaz hitzegiten ari nahiz noski. 
 
Hori bai, Ruiz-ek egindako entrenamenduak honak direla esaten duenak, zuk alegia (aurreko idatziren baten irakurrita dizut eta) demostratzen du eskubaloiaz daukan ezagutza oso urria dela. 
 
Bakoitzan iritzia ematia ondo dago, baina zuk, beti, zure hitzetan erabiltzen duzun eztenkada kutrea eta askotan erakusten duzun errespetu falta, lotsagarria iruditzen zaigu denori. 
 
Mesedez, zure barrenean daukazun gorrotoa zure etxean atera. 
 
P.D. Sanlo eskubaloi direktibari: Azalpenak nahi ditugu!!!ORAIN!!!
HERGON
Mkl28 2007-10-05 14:21:37
Orduan ez dakit ondo ulertu dudan esan dezuna. Usten dot, esan nahi zenuena asunto sozialekoek umearen kustodia kendu ziotenian alkohola usteko erabakia hartu zuela, eta loteria tokatu zitzaion mamu batek emozionalki asko lagun omen ziola ezta?
Hergon kasurik ez...
Ernat 2007-10-05 15:09:21
Utziozu pakean, aspertuko da!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari