Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Merkadilloa berriz lekualdatzeko aukera eztabaidatuko dute alderdiek
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Merkadilloa berriz lekualdatzeko aukera eztabaidatuko dute alderdiek PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-01 11:57
Klik haundi ikusteko
Merkadilloa Sigman.
Joan zen barixakuan (irailak 28) egin zen Udalbatzarrean PSE-EEk eta EB-Aralarek, azken orduan eta ezustean, atzera bota zituzten aurrez aurkezturiko bi mozioak (1-azoka txikia herriko erdialdera ekartzea 2-Udalaren lurzoru-ondarerako lurrak erosteko kontu-sail bat aurreikustea). Oposizioko alderdien iritziz, Udal Gobernu Taldeak gai hauetaz berba egiteko azaldutako prestutasuna dago erabakiaren atzean. Gauzak horrela, gaurtik aurrera, merkadilloa berriz lekualdatzeko aukera eztabaidatzen hasiko dira alderdi guztiak gobernu-batzordeetan.


Mozioak atzera
Unai Zulaikak (EB-Aralar) eta Ovidio Campellok (PSE-EE) adierazi zutenez, “Gobernu taldeak gai hauetaz berba egiteko azaldu duen prestutasunak bultzatuta erabaki dugu udalbatzarrean aurkeztu genituen bi mozioak atzera botatzea. Alderdi guztiekin berba egin ostean adostasun batera ailegatu gara, alegia, gai hauek Gobernu Batzordeetan eztabaidatuko ditugu”. 
 
Udal Gobernu taldearen gonbidapena 
Mozioetan ikutzen diren gaiak gobernu-batzordeetan eztabaidatu beharrekoak direla azaldu zuen Bittori Zabalak (EAJ) Udal Gobernu taldearen izenean. “Horrelako proposamenak Gobernu Taldeetan aurkeztu behar dira lehenik, eztabaidatuak izan daitezen. Hala ez bada, etxea teilatutik hastea modukoa da” azaldu zuen. Ildo beretik, gainontzeko gaietarako ere logika eta bide berdinak erabiltzera gonbidatu zituen alderdi guztiak, “Edozein gai eztabaidatzeko prest gaude”. Gauzak horrela, gaurtik aurrera, merkadilloa berriz lekualdatzeko aukera eztabaidatzen hasiko dira alderdi guztiak Gobernu Batzordeetan.
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

zenbat buelta gai berdinari?
katta 2007-10-02 18:43:44
Benetan merezi al du bueltaka ibiltziak merkadiluakin? 
Badakit udaletxiak ezuala herrixan iritzixa errespetau, ta gaizki iruditzen jata. 
Ez dakit merkadilora joaten dan jende kopurua, baina ez al dozue usten merkadilora jun bia dana sigmara ere jungo dala? 
Ni egixa esanda gai honekin aspertuta nau!
kaka galanta
casio 2007-10-02 19:09:52
bai, arrazoia dakzu. kaka galanta ari dia ematen gai honekin. nahikua esplotau debe ya.herrixan badauzkagu arazo larrixuaka, ta ez gera asko akordatzen.
kaka galanta?
yantxa 2007-10-03 08:16:06
Galdetu bere salmentaren % haundi bat galdu duen merkadilloko saltzaileari kaka galanta den, galdetu Sigmako merkadillora joan ezin den nire amamari (santa ana kalea pasatzeko horren erraza da eta....)kaka galanta den...Zuk esan dezu Katta. Udaletxeak ez zuen herriaren iritzixa errespetatu. Ez al da hori nahikoa arrazoi "kaka" honekin aurrera jarraitzeko? Alkateak aukera edarra dauka Marivik egindako "kaka" konpontzeko. Eta bide batez puntu asko irabaziko lituzke herriaren aurrean horren erabaki ximplea hartuta.
Nik....
Mkl28 2007-10-07 20:43:11
Merkatua Karakaten ipiniko nuke, jendeak kirol pixkat egin dezan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari