Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Aurten ez da perretxiko lehiaketarik egingo, erakusketa baizik
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Aurten ez da perretxiko lehiaketarik egingo, erakusketa baizik PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-27 16:49
Klik haundi ikusteko
Asteburu honetan (iraileko azken domekan) izan beharko luke, urtero legez, Karakate Mikologi Elkarteko kideek antolatzen duten Debarroko Perretxiko Lehiaketak. 33. ediziorik ez ez egitea erabaki dute, ordea. Lehiaketa bertan behera lagatzearen arrazoia: basoetako eremu mikologikoen gehiegizko ustiaketa izan da.
Lehiaketaren ordez, helburu didaktikoak izango dituen erakusketa antolatuko dute azaroaren 4an. 


Klik haundi ikusteko
2006ko parte hartzaileak eta sarituak.
Karakate Mikologi Elkarteak Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak gure basoetako eremu mikologikoen gehiegizko ustiaketaren ondorio kaltegarriak geldiarazteko martxan jarri duten sentsibilizazio kanpainarekin bat egitea erabaki du aurten. Era honetan, azken 28 urteetan, etenik gabe antolatu duen Debarroko Perretxiko Lehiaketa bertan behera lagatzea erabaki du.

Klik haundi ikusteko
Izaera lehiakorra zuen lehiaketa etetea erabaki badute ere, helburu didaktikoak izango dituen perretxiko erakusketa antolatuko dute. Erakusketa hori azaroaren 4an jarriko dute jendaurrean ikusgai, Kultur Etxean.
  •     Perretxikoak azaroaren 3an sailkatuko dituzte, Aranzadiko adituen laguntzarekin eta aipaturitu erakusketa arazoaren 4an egingo dute, goizeko 11:00etatik aurrera.

•  Karakate Mikologi Elkarteko kideek honako idatzi hau helarazi digute. Aurten lehiaketa ez antolatzera bultzatu dituen arrazoietako batzuk aitatzen ditu testu honek:

Perretxikoak, mendia eta biltzailea

Toki askotako biologoek, liburu eta aldizkari espezializatuek, natur zientzietako elkarteek eta eguneroko prentsak alarma hotsa altxatu dute mendian perretxikoak batzean dugun portaerari dagokionean. Ardura hori ez da herrialde mailakoa, Europa eta mundu mailakoa baino.

Perretxiko erakusketak antolatzen dituzten elkarte mikologikoek badute baldintzarik perretxiko bilketarako, batu datezkeen gehienezko espezieak (150) eta espezieko gehienezko unitateak (3) zehaztuta dauzkate, neurri horiekin ikusi egin da mendia ez dela hainbeste agortzen. Baina, elkarte horietaz gain, kontsumorako eta saltzeko kiloak eta kiloak batzen dituzten lotsagabeak ere badaude, hazkuntza garaian edo zein egoeratan dauden kontuan hartu gabe. Perretxiko zahar batek esporak botatzen ditu usteldu arte, baina etxean zaborretara doa eta guztiz helduta ez badago ez du esporarik botatzen. Hauxe da espezieak desagerrarazi ditzakeen arrazoietako bat.

Kontzientzia hartu behar dugu mendian ezin dela egin norberak nahi duena, Naturak bere arauak dituela eta ez kontuan hartu ezik ingurunea hondatzen ari garela. Perretxiko biltzaile batek, zein perretxiko den jakiteko, lurretik ateratzen du eta, aztertu ondoren ez bazaio interesatzen, zegoen bezala utzi behar du esporazioa errazteko, eta ez edozelan bota. Inoiz bat badoa menditik eta perretxikoak “hankaz gora” topatzen baditu (ezin da argiago esan), perretxiko txarrak apurtu egin behar direla esaten duten biltzaileetariko bat pasatu dela esan nahi du horrek; jo kontuak eta ez daki zer apurtu duen ez dituelako ezagutzen eta, gainera, berak mendian ezer apurtzen ez dutenetarikoa dela esango dizu, penagarria. Biltzaile horrek jakin beharko luke izaki bizidun guztiek ziklo biologikoa dutela, berak bezalaxe.
Mendian dugun portaeraz zintzotasunez hausnartu beharko genuke eta gure buruari ez genioke errurik kendu behar aldaketa klimatikoa, atmosferaren kutsadura eta abarrak aitatuz. Eta beste gauza bat ere bai, aurreko gauzez gain gure jokabideagatik ere bada, ez baita zuzenena.

Kezkagarria da edozein perretxiko jateko grina hau, hiru dozena espezie kenduta, gainontzekoak jateko balio ez dutenean. Gainera, sarritan jatea ez da gomendagarria.

Egia bada perretxikoak mendian iraunarazi nahi ditugula, badakigu nondik jo.
 
 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

partehartze txikia
casio 2007-09-27 18:44:47
gainera, urtetik urtera partehartzea txikitzen joan da, eta ez dut uste horrek antolatzaileak asko motibatuko zituenik.
Partaile ohia
elgoibartarra 2007-09-28 08:16:08
Ondo gogoan ditut lehiaketa aurreko egunak, perretxiko bila joan, sailkatu, liburuak begiratu... 
Eguneko urduritasunak (nere garaian azterketa txiki bat izaten genen) eta ondorengo bidaia. 
Lagunarteko bidaia, perretxiko bila joan eta haiek sailkatzea. 
Eta nola ez, Bernabe eta konpainiakin urtero gauza berriak ikasten genituen. 
Badira urte batzuk adinez nagusitu naizela, baina hala eta guztiz, urtero egin dut plazako buelta. Eta nola ez, aurten ere bai.
Ni ere perretxiko zalea naiz
Mkl28 2007-10-04 22:19:19
Nero mongiak gustatzen zaizkit, baina jateko, eta ez erakusteko.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari