Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Iritzia arrow Jasone Osoro: “Alfonbra gorriaren gainean dago glamourra”
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Jasone Osoro: “Alfonbra gorriaren gainean dago glamourra” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-26 10:19
Klik haundi ikusteko
Donostiako Zinemaldia, zine izarren distira eta alfonbra gorriaren glamourra ditu hizpide Jasone Osorok, DV egunkariko irakurleekin Plaza de Gipuzkoan eguaztenero duen zitan.
 
 
 
 
Jasone Osororen iritzi artikulua osorik irakurtzeko egin klik: hemen

Glamourra
Alfonbra gorriaren gainean dago glamourra. Asteburuan konprobatu nuen, Donostiara joan ginenean Zinemaldiko pelikula bat ikustera. Victoria Eugenia antzokira bidean alfonbra gorria zegoen luze zabalduta. Tentazioa ematen zuen hura zapaltzeak eta hantxe abiatu ginen Maria eta biok, erreparorik gabe. Gorri berezia du izarren oinetara jar-tzen den alfonbrak, dirdiragarria, ispilu baten antzera funtzionatzen duena baina, kasu honetan, zure irudia islatu beharrean, gorriak bere indarra igortzen dizu, eta energiaz beteriko pausoak eman ahal dituzu, estropezu egin eta erortzeko beldurrik gabe.

Zinemaldiak alfonbra gorriaz estaltzen ditu hiriko hainbat espaloi. Jatetxeetan aktoreekin egin ahal duzu topo. Beraiengana hurrera zaitezke autografoa sinatzeko eskatuz, argazki bat ateraz edo, besterik gabe, «kaixo, zera... zu aktorea zara, ezta?» galdetuz. Párpados azules bukatu zenean, Ernesto Contreras zuzendariari hurreratu zitzaion emakume bat eta zera esan zion: «Pelikulan agertzen den sexu sekuentzia luze eta pasiorik gabean, nire ezkontza-gaua ikusi dut islatua». Izan ere, alfonbra gorriak horixe dauka, alfonbra magikoek bezala, ausardia ematen duela, edozein hitzi ematen dizkiela hegoak.

Klik haundi ikusteko
Richard Gere aktorea Donostian.
Richard Gere berandu iritsi zen, bisera eta txandala jantzita. Itxura arrunta, berez. Baina, alfonbraren dirdirak glamourrez bete zuen haren aurpegia eta irribarre egin zuen une berean, bere oinetara errendituta erori ziren hotelaren atarian zain zituen miresle guztiak. Alfonbra gainean dago glamourra. Ez dago dudarik.



Klik haundi ikusteko
Jasone Osorok DVn idatzitako artikulu gehiago hemen: Plaza de Gipuzkoa 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko