| “Elgoibar1936: gogoratuz” elkartea sortzeko deialdia egin dute |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-09-25 16:53 | ||
|
Honatx herritar talde batek sortu nahi duen elkartearen helburu nagusia: “Elgoibarren altxamendu faxistak izan zuen eragina –ahazturik dagoena-
ateratzea, eta galtzaileen oroitzapena gizarteratzea. Errekonozimendua”. Kontuok berreskuratu eta argitara ekartzeko herritarren kolaborazioa behar dute eta halaxe eskatzen dute.
• Herritarrei deia Elkarte berri honen sustatzaile edo arduradunek gai honetan interesatuta dauden herritarrei dei egin nahi diete, beraiekin harremanetan jartzeko; bai informazioa emateko, eta bai elkartean parte hartu eta elkarrekin lan egiteko ere. • Harremanetarako:
Hiru arlotan lan egin dezaketela aurreikusten dute “Elgoibar1936: gogoratuz” elkarteko kideek:
• Herrian eta inguruan eman ziren borrokak eta gertaerak identifikatu:
• Historia berreraiki.
• Nondik sartu ziren, zenbat denbora egon ziren.
• Frontearen bilakaera. Non izan ziren borrokak.
• Trintxerak, zuloak...
• Nortzuk izan ziren faxista nagusiak: Alkatea, parrokoa, zinegotziak, falangistak, erakundeak...
• Zer erabaki hartu zituzten herritarren kontra: Mendekuak, errepresioa.
• Apaizak, Irakasleak, Alkate eta zinegotzi demokratekin zer gertatu zen.
• Propietate lapurretak, ile mozketak… ihes egin zutenen ondasunak
• Errefuxiatuak, presoak eta fusilatuak.
• Senideak, etxean geratu zirenak.
• Nola ikusi zuten bertakoak gertatu zena.
• Nolako egoerak gertatu zitzaizkien • Abenturak eta desbenturak
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























