| Herriko merkatariak kalera atera dira, Txankakuaren VII. Ferian |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||
| 2007-09-21 12:39 | |||
|
Txankakua, Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko kideek eguraldi umelari aurre egin eta denda eta zerbitzuetako produktuak kalera atereaz, kolorez jantzi dute Plaza Handia.
Txankakuak elkarteko kideek (14 guztira) produktu eta zerbitzuen erakusketa eta salmentza gain hainbat gauza prestatu dituzte: • TXU-TXU trena: elgoibarko kaleetan zeha ibilaldiak eskainiko ditu • Haurrentzako parkea: Ludoteka, gaztelu puzgarriak eta txirrista gaztetxoenen gozamenerako. • Oparia: Irailaren 20, 21 eta 22an, elkarteko edozein dendatan egindako erosketen tiketa gordez gero (eros-tiketa bezala zigilatuta egon behar da) opari bat jasotzeko aukera izango da Plaza Handian bertan tiketa aurkeztean. (Opariak bukatu arte banatuko dituzte). • Edari eta pintxoen txosna: Ferian parte hartuko duen bazkideetako batek eskainiko duen piper dastaketa eta guzti. 13:00etan opariak banatuko dira Guztira 600 euro banatuko ditu Txankakuak saritan, 13:30etan hasiko den zozketan. Parte hartu ahal izateko azokan bertan edo irailaren 17tik 22ra bitartean elkarteko endatan erosketak egiteagatik trukean ematen duten txartela gorde beharko da.
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























