Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow ‘Balle’ren omenezko kontzertua emango du Musika Bandak domekan
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

‘Balle’ren omenezko kontzertua emango du Musika Bandak domekan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-21 10:07
Klik haundi ikusteko
Jose Zubiaurre “Balle”, abuztuaren 12an hil zen Udal Musika Bandako zuzendaria ohiaren omenezko kontzertua eskainiko du Musika Bandak domeka honetan (irailak 23) Herriko Antzokian (12:30ean). Minutu bateko isiluneaz hasiko da kontzertua eta Balleren biografiako hainbat kontu ere azalduko dituzte piezatik piezara dagoen tartean.
 

    • Balleren omenezko kontzertua 
  • EgunaIrailak 23 (domeka)
  • Ordua: 12:30ean
  • Lekua: Herriko Antzokia
  • Zuzendaria: Jose Antonio Osoro
• Kontzertuaren egitarua
El ultimo romantico Soutullo y Vert
Carmen G. Bizet
Tango for atoreador  Ch. Snijders
James Bond 007 J. De May
Bella Italia H. Kolditz
 
Balleren bizitzako zertzelada batzuk
  • Jose Zubiaurre Leiaristiri, aita Sallobenteko Ballegoitxi baserrikoa zuelako esaten zioten “Balle”, eta halaxe zen ezaguna herrian. Musikaren munduan ibiltzeagatik zen ospetsua herrian. Batez ere, 1936. urteko uztailaren 1ean Elgoibarko Udal Musika Bandan sartu zenez geroztik.
  • 1936tik 1956ra bitartean bonbardinoa jo zuen, Inazio Bereziartuaren zuzendaritzapean. Gitarra klasikoa jotzen ere maisutasuna zuen.
  • Irakasle bikainak izan zituen: Inazio Bereziartua, Aita Madina eta Ginebrako kontserbatorioko katedratikoa zen Jose de Azpiazu, besteak beste.
  • 1956an Bereziartuaren lekua hartu eta Bandako zuzendari izendatu zuten. 1983. urtera arte jardun zuen Bandako zuzendari. Bete-betean harrapatu zuen Frankismoaren garaia zela-eta, oztopo bat baino gehiagorekin topo egin zuen bidean, baina beti aurrera egiteko kemena izan zuela nabarmentzen dute gertutik ezagutu zuten lagunek.
  • 1981ean omenaldia egin zioten Elgoibarko Odeon Antzokian, Musika Bandari eskainitako urte luzeengatik. Musikaz aparte, antzerkizalea ere bazen. “El Caserio” edo “Los Claveles” zarzuela ezagunetan, esaterako, bera izan zen aktore nagusia.
  • Abuztuaren 12an hil zen 85 urte zituela.
 
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ai ai ai
elessar 2007-09-21 12:14:46
Ez da "Balle", Valle baizik. Bere 2. abizena da.
Oi oi oi!
Mcaguen 2007-09-21 14:02:39
Elessar, notizia irakurtzen baduzu, konturatuko zara Valle ez dela Joseren bigarren abizena. Jose Zubiaurre Leiaristi dira bere izen-abizenak, eta aita Ballegoitxi baserrikoa zelako deitzen zioten Balle.
Kontzertuak merezi dau
Ernat 2007-09-21 15:20:12
Elgoibarko Musika Bandan kontzertu guztietara juten geanok ez dogu failauko. Gainera joten ditxuzuen piezak ikusitxa oso ona izateko itxuria daka! 
 
Ondo segi.
meritua
Mkl28 2007-09-22 10:17:34
elgoibarko musika bandaren kontzertu guztietara joaten bazara meritu itzela daukazu txo!!!
Batzuk futbola...
Ernat 2007-09-22 16:01:20
Batzuk futbolarekin disfrutatzen dute, niri musikak ematen dit lasaitasun hori.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari