| Hotela irekiko dute Altzolan, 'Zubia' jatetxea zegoen eraikinean |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-09-20 07:05 | ||
|
16 logela eta 2 suite izango ditu Altzolan, Zubia jatetxea egon zen
eraikinean, egin nahi duten hotel berriak. Jabe berriek “abenduan
birmoldaketako obrekin hastea” espero dute eta datorren urteko “uda
amaierarako ateak irekitzea” nahi dute, Aitor Alzaga proiektuaren
sustatzailetako batek adierazitakoaren arabera. Txarriduna Hotelarekin
batera, herriko hotel eskaintza osatuko luke.
Eraikina erosi duten jabe berriek Noticias de Gipuzkoa egunkariari egindako adierazpenetan argitzen dutenez, aurkeztu dute jadanik hotela egiteko proiektua Elgoibarko Udalean. Aitor Altzagaren berbetan, “gure eskualdera lanera edo turismoa egitera datorren jendeari ostatu emateko ideiarekin sortu nahi dugu hotel berria”. Hotelaren kokagunearen onurak ere azpimarratu ditu: “auzo oso lasaian eraikiko dugu hotela eta Deba moduko kostaldeko herria, 8 kilometro eskasera dago” • 4 pisuko hotela Hotel berria 4 pisutan banatzeko asmoa aurreikusi dute sustatzaileek:
• Beste garai batzuk gogora
Elgoibarren hotelak gertutik ezagutu dituen auzorik baldin badago, Altzola auzoa da hori. Altzolako bainuetxearen urrezko aroan, joan zen mendeko lehen hamarkaden ondarrean eta erdialdean, 7 hotel ezagutu zituen edateko ur mineralagatik, batez ere, ezaguna den auzoak. Gaur egun ez dago hotel bakar bat ere Altzolan, eta Elgoibar osoan ere bakarra dago: Txarriduna Hotela. Gauzak ondo bidean, baliteke, datorren urte amaiera baino lehen Hotel berri bat martxan egotea Elgoibarren.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























