|
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaileak erdira jaitsi dira aurten |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-09-19 11:53 |
Eguraldiaren eraginez, “ bainu denboraldi kaskarra” izan da aurtengoa
Mintxetako Aire Libreko Igerilekuetan. Irekita egon diren 94 egunetan
14 egun eguzkitsu bakarrik zenbatu dituzte Udal Kirol Patronatuko
arduradunek. Ondorioa: iaz izan ziren erabiltzaileen erdia ( 15.485)
bakarrik igo da Mintxetara bainua hartzera. Uztailaren 17an joan zen
lagunik gehien: 1.067 erabiltzaile.
• Erabiltzaile kopurua (2007)
| Ekaina |
3.575 |
| Uztaila |
9.015 |
| Abuztua |
2.387 |
| Iraila |
508 |
| GUZTIRA |
15.485 |
-
Egun arrakastatsuena: uztailak 17 (1.069 erabiltzaile)
- *Iaz (2006) 1.420 erabiltzaile egunik arrakastatsuenean
•
Aurreko urteetako tendentzia apurtu da
 Aurten ezin izan dira uda hasieran jarri zituzten mahaiak gehiegi aprobetxatu.
Ekainaren 9an eman zitzaion hasiera Mintxetako Aire Libreko Igerilekuen denboraldiari eta asteburu honetan (ekainak 16) itxi dituzte ateak. Aurreko bi urteetan 29.000 erabiltzailetik gora izan dituzte Mintxetako igerilekuek, baina aurtengo udan erdira jaitsi dira zenbaki horiek. Dudarik gabe, uda honetan egin duen eguraldi eskasak (igerilekura joateko bederen) izan du eraginik eta halaxe baieztatu digute Udal Kirol Patronatutik bertatik ere.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |