| San Migeleko I. Korrikako Igoera, San Migel jaietako nobedadea |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-09-19 10:07 | |
|
Irailaren 30ean egingo den San Migeleko I. Korrikako Igoera izango da,
Aiastia auzoan ospatuko dituzten San Migel jaietako nobedade
nagusietako bat. Plaza Handia eta Murkaikupe frontoiaren artean dauden
5 kilometroko ibilbidean, 300 metroko desnibela gainditu beharko dute
parte hartzaileek.
San Migelera I. Korrika Igoera
• Aizkorriko mendi maratoiaren ondoren
San Migelgo jai batzordeko kideek azaldu digutenez, “lasterketa mendi bideetatik egitea zen gure hasierako asmoa, baina herriko antxintxikalariei aholkua eskatu eta gero, errepidez egitea aproposagoa izango zela erabaki genuen”. Parte hartzeko prest dagoen herriko korrikalari bat baino gehiago dagoela gaineratu digute, “proba korritzeko prest edo erdi lotuta dauzkagun 6 bat korrikalari badauzkagu eta gehiago ere animatuko direla ere uste dugu". Izan ere, Aizkorriko mendi maratoi irailaren 23an egingo da korrikalari bat baino gehiagok aprobetxatu nahiko du Aizkorrirako prestaketan lortutako sasoi puntua san Migelgo maldetan.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























