Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Asobal Ligan debuta egin du Gorka Garatek Arraterekin
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Asobal Ligan debuta egin du Gorka Garatek Arraterekin PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-18 12:04
Klik haundi ikusteko
Portland San Antonio, munduko eskubaloi talderik onenetariko baten aurka jokatu zuen Gorka Garate (22 urte), J.D. Arrate taldeko pibote elgoibartarrak, Asobal Ligan jokatzen duen estreinako partidan. 29 eta 22 galdu arren, Svensson atezain mitikoari gol bat sartu zion. Unai Arrieta eta Ander Goikoetxearen ondoren Asobal Ligan debutatzen duen hirugarren elgoibartarra da Garate.



•  Matovic-en lesioak ireki dizkio lehen taldeko ateak
Horrelakoetan gertatu ohi denez, taldekide baten lesioaren ondorioz iritsi zaio Asobal Ligan, munduko indartsuena, debuta egiteko aukera Gorka Garateri ere. Izatez, Lehen Mailako Nazional taldean, Arrateren filialean, jokatzen du Garatek. Alabaina, talde nagusiko bigarren pibotea, Vladimir Matovic serbiarra min hartuta dagoenez, Viktor Debre entrenatzaileak Portland San Antonioren aurka jokatzeko deialdian sartu zuen elgoibartarra.
Iruñean jokatu zen ligako lehen jardunaldian 29 eta 22 galdu zuten eibartarrek.

•  Gol bat Svensson atezain suediarrari
Klik haundi ikusteko
Garate Tecnifuelleren kamisetarekin
Iaz Tecnifuelle Elgoibar eskubaloi taldean jokatu zuen Garatek Arratek lagata (2009ra arte dauka kontratua Arrateren bigarren taldearekin), eta bat-batean, telebistatik ikusten zituen munduko jokalari onenen parez-pare ikusi zuen bere burua. Dominicovic kroaziarra eta Jorgenssen daniarra moduko jokalari indartsu eta beteranoen aurka borrokatu behar izan zuen pibote postuan. Eskubaloiko erraldoi hauen aurrean bere burua txiki ikusi zuen arren, ez zen kikildu, eta gol bat ere sartu zuen. Eta ez edonori, gainera, Svensson atezain mitikoari sartu baitzion gola. Eskubaloiak eman duen atezainik onenetarikoari. Ivano Balic moduko izarren aurrez-aurre jokatzea ere berezia izan zen pibote gaztearentzat. Oro har, urduri egon zela, baina bere burua ondo ikusi zuela aitortu digu.

•  Bartzelonaren aurka jokatzeko aukerak ditu
Klik haundi ikusteko
Garate (ezkerretik lehena) eta Peñaranda (eskuinetik lehena)
Asteburu honetan, Arratek Bartzelona ahaltsua hartuko du Ipuruan, bigarren jardunaldiko partidan. Debre entrenatzaileak ostiralean emango du deialdiaren berri eta orduan jakingo du Garatek Bartzelonaren aurka jokatzeko aukerarik izango duen ala ez. Asobal Ligan jokatzen badu, Unai Arrieta elgoibartarra izango du taldekide, baina hala ez bada, eta Arrateren bigarren taldearekin jokatzen badu, hemen ere bste elgoibartar bat izango du taldekide; Xabi Peñaranda, hain zuzen ere. Honek ere Tecnifuelle taldean jokatu zuen iaz eta Arratek fitxatu du aurten. Arrateren filialak asteburuan hasiko du liga txapelketa eta talde gaztea osatu dutela azaldu digute elgoibartarrek.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ion martinezek ere, ustet...
Ernat 2007-09-18 19:30:41
Gaizki ez banabil, ustet Ion Martinez elgoibartarrak ere jolasten dabala Arrateko filialian.
ZORIONAK Gorka!!!
ixua 2007-09-18 21:49:26
Zorionak 3 arrazoigaitxik. Hasteko,irailak 12xan zure urtebetzia izan zalako,jarraitzeko,ingenieritza teknikua amiatxu dezulako proiektuan nota oso ona aterata eta bukatzeko,sapatuan ASOBAL ligan debutau zendulako. Etzea kejauko hilabete honetan geratu jatzuzen gauza danekin ezta? 
4 urte arrateko bigarren ekipuan jokatzen eon ostian,iritis jatzu Asobalen debutatzeko aukeria. Sobra merezita dakazu!!danagatik !! kuadrilakuak zu beste poztu gera eta aldi berian ilusionau. Dakizun bezela, ahal degun guztixetan eukingo gaitxuzu albuan animatzen, guretzako ohore bat dalako betidaniko lagun on bat ain goixan ikustia. Jarraitxu zeran modukua izaten hola asko eukingo dezula irabazita. 
Bukatzeko,enuke Xabi Peñarandataz ahaztu nahi. Aurten arratek fitxau eta ASOBALeko ekipuakin in dau pretenporadia entrenadoriai oso inpresio ona lagaz. Seguru nao, bigarren ekipuan papel garrantzitxua jokauko dabala (elgoibarren oinarte moduan) eta horrek goiko ekipuan aukerarenbat izatera eramango dabala. 
Zorionak berriz ere bixoi, “el ideas”-n izenian,kuadrilakuen partez.
Zorionak
Mkl28 2007-09-19 10:12:49
Asko pozten naiz, berdin segi. 
 
IXUA: Hau foro serio bat da, eta ez "Hola" edo "Diez Minutos" bezelako aldizkari kutxitxero bat.
mkl28
ixua 2007-09-19 17:34:41
Mkl28:betiko oitxuriari jarraitxuz hemen ere zure detailetxua laga bihar zendun protagonismua lortu naixan.Foruan sobran dauan gauza bakarra zu zera.Ia konturatzen zean.
Edukazio pixka bat
Mkl28 2007-09-19 21:21:08
Nik ez dot esan inor sobra daonik, zuk hori usten baldin badezu ondo, baina argi geratu dadila nik ez dudala horrelakorik esan.
Zorionak Gorka!!
ABUAGA 2007-09-21 09:24:25
Zorionak Gorka!! Aurreko zapatuan ondo ospatu genuen berrixa, e!!!  
Ia asteburu honetan zu ikusteko aukera daukadan. 
P:D: Autobusa jarri ezkero, etorriko zera nere ezkontzara, ezta? jajajaja



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari