| Markel Bergarak debuta, Etxeberriak 400. partida Ligan |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-09-17 12:04 | |
|
Hasiberria bata, beteranoa bestea. Futbol ibilbidearen une oso
ezberdinak bizi dituzte bi elgoibartarrek. Batak,
Markel Bergarak, asteburu honetan jokatu du estreinako ligako partida
Realarekin, Bigarren Mailan izan bada ere. Besteak,
Joseba Etxeberria zuri gorriak, Espainiako Liga Txapelketako 400.
partida jokatu zuen Zaragozaren aurka San Mamesen. Txetxu Rojok eta
Jose Angel Iribarrek bakarrik jokatu dituzte Athleticekin liga partida
gehiago. Demaseko marka!
• Beteranoaren errekorra
• Errekorrak hausten jarraitzeko gogotsu
Futbolean jokatzen jarraitzeko ilusioa eta indarra badituela adierazi du
Athleticeko kapitainak. “Zenbaki garrantzitsuak dira, baina 400. jokatu
ondoren, jokatuko dudan 401. partidan pentsatzen hasiko naiz. Horrela
pentsatuta iritsi naiz horrenbeste partida jokatzera. Urte guzti
hauetan lesio larririk ez eduki izana ere funtsezkoa izan da eta baita
entrenatzaile guztiek nigan izan duten konfiantza ere, noski”.
• Hasiberriaren debuta Gaizka Garitanok ezin oinean sentitzen zuen mina atzean laga eta Coleman galestarrak Markel Bergara zelairatu zuen Las Palmasen aurkako hasierako hamaikakoan. Horrela iritsi zen erdilari elgoibartarrak horrenbeste desio zuen debuta Liga Txapelketan, duela 10 egun jokatu baitzuen talde nagusiarekin lehen partida Kopako partidan (1 eta 0 galdu eta kanporatuta geratu zen Reala), orduan ere Las Palmasen, baina emaitza ezberdinarekin. Oraingoan partidari buelta eman eta 2 eta 3 irabaztea lortu zuen talde txuri urdinak. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































