|
Etxe berriak eraikiko dituzte Urasandin |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2006-07-19 10:55 |
Urasandi auzoaren goikaldean, ur depositoaren inguruan, auzune berri bat eraikitzeko asmoa azaldu du Migel Angel Mujika, Udaleko Hirigintza Saileko zinegotziak. Etxebizitza blokeez gain, bi bizitzako etxeak erakitzea aurreikusten da.
Idoia Zenarruzabeitia, Lehendakariordeak, lurrazpiko zabor ontziak eta eskailera mekaniko berriak inauguratzera gure herrira eginiko bisita aprobetxatuz, egin zituen adierazpenok Udaleko Hirigintza Saileko arduradunak. Proiektua oraindik ez da lehiaketa publikora atera. Auzune berria Urasandi auzoko goikaldean eraikiko denez, bertara iristeko errepidea (egun dagoena) luzatu beharko da. Duela astebete inauguratu zituzten eskailera mekanikoen azken zatia ere lagungarria izango da oinezkoentzat, auzo maldatsua baita Urasandi.
|
marbella Ezezaguna 2006-07-24 16:23:15 Noski , nola ez gara lehenago kontratu ! Zeinen pozik genbiltzan elgoibartar gehienak ( eta batez ere Urasandiko auzotarrak ) eskailera mekanikoak jarri zizkigutenean Urasandi goraino . Baina hau nire sorpresa , konturatu naizenean eskailera mekanikoak bukatzen diren lekuaren gainean etxeak egin behar dituztela ! Ez al zen etxeak egiteko asmo hori egongo eskailera mekanikoetan inbertitu aurretik izandako pentsamenduetan ? Marbella Elgoibarren ere badagoela ... Gazteontzat etxebizitza duhinak , etxebizitza eskubidea da . |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |