| 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-09-13 13:01 | |
|
Bartzelonako Euskal Etxeak Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea eta
Eibarko Kezka Dantza Taldeak gonbidatu ditu Kataluniako hiriburuan dantza ikuskizuna eman dezaten. Irailaren 22an eta 23an izango da.
* Haritz EDTren argazkiak Bartzelonatik
Ondorengo argazkiok elgoibarren.net orainkariko harpidedun batek, Bartzelonan bizi den Irune Ulazia elgoibartarrak, bidali dizkigu. Atari digital honi esker jakin zuen Haritzek Bartzelonan dantza egin behar zuela, bertako Euskal Etxeak gonbidatuta, eta bertan azaldu zen kamara eta guzti. Ikus ditzakezuen erretratu hauek dira emaitza. Esker mila Iruneri argazkiak bidaltzeagatik.
• Datozen dantzak
•
Opor gutxi eta dantza asko
Atsedenik gabeko uda ari da izaten amaitzear den hau Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat. Indartsu hasi zuten uda sasoia eta ez zuten hutsik egin urteroko zitarekin, Elgoibarko Nazioarteko XXI. Folklore Jaialdiarekin, alegia.
Ondoren, uztailaren 27tik 30era, Haritz EDT VII. Mostra de Folclore Penedés 2007an parte hartu zuen beste zazpi komunitate autonomoko taldeekin batera.
Ohiturari jarraituz, Sallobente-Ermuaran eta Azkue-San Rokeko festetan ere, han izan ziren. Eta zer esanik ez San Bartolome jaietan. Joan den zapatuan, berriz, Arrate Egunean, Haritzeko kide batzuk, Kezka Eibarko taldearekin aritu ziren, Arrateko Amari eginiko dantzen eskaintzan parte hartzeko. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































