Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow “Ez da amaren semerik Deba ibaian bainua hartu ez duenik”
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

“Ez da amaren semerik Deba ibaian bainua hartu ez duenik” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-13 10:05
Klik haundi ikusteko
Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Elgoibarko jubilatu batzuk elkarrizketatu ditu Deba ibaia hizpide hartuta. Juanito Gorostiza, Sebastian Odriozola eta Joxe Iruretak ibaia eta elgoibartarren erlazioa beste era batekoa zen garaiak ekarri dituzte gogora: herritarrak ibaian bainua hartzen zutenekoak, emakumeek arropak garbitzen zituztenekoa edo arrantzuan hasi eta uretatik eskuak bete arrain atera zitezkeen garaiak, alegia.
 
 
 
“Ez da amaren semerik ibaian bainu hartu ez duenik”
 
 
Klik haundi ikusteko
Juanito Gorostiza, erdian.
Bostekoa eman eta presentazioak ezeren aurretik. Juanito Gorostiza, Sebastian Odriozola eta Joxe Irureta jaunak, zein baino zein, euren laurogeietan tinko. “Beno, presentazioak egin behar badira ahor nirekin edonora datozen beste bi lagun”, dio Juanitok makuluei begira. Elgoibarko Adindunen etxean elkartu ditugu hirurak, eguerdi bueltan; Deba ibaiaren inguruan memoria egitea gure aitzakia. Egun galduta baitago ibaia; ez alabaina oroitzapenak, ibaia herritarrei estuki lotua zegoenekoak. Ibaia berreskuratu behar bada, lehenik oroipenak errekuperatu behar baitira.
 
-Entzun dugu Deba ibaiko ura edaten zenekoa.
Ez, ez; guk ez dugu halakorik ezagutu. Mendian bai; han goiko ura edaten genuen, baina ibaikorik ez.

-Gezurretan hasi gara orduan. Halere, bainatzen zineten ezta?
Hori bai. Ez da amaren semerik ibaian bainua hartu ez duenik. Gu goiko partean ibiltzen ginen, plazatik gora; Maala aldekoak, berriz, Aldeibarra aldera joaten ziren, Altzola partera. Jende ugari ibiltzen, egia esan, herrian orain baino jende gutxiago bizi bazen ere.

-Igerian ere ibaian ikasitakoak izango zarete zuek ezta?
Non bestela? Ibaia zabala zen Elgoibar alde honetan eta leku aproposak zeuden igerian egiteko. Eibartarrek ez zuten halako lekurik eta okasio galantak izaten genituen igeri-kontuetan.

-Eta arraunean?
Ez asko. Halere, Untzagako Luistarren Kongregazioak antolatutako txanel-jokoak izaten ziren; orain 30-40 inguruko kontuak dira horiek.

-Orain aldean garbiago zegoen ibaia, beraz.
Dudarik gabe. Presak zirela-medio, ur gehiago izaten zen zati honetan eta komunetako hustubideak soilik isurtzen ziren ibaira. Gainera, ezkailu mordoa biltzen zen hustubideetatik zetorrena jatera.

-Ezkailuak aipatu dituzue, baina arrain-mota gehiago ere izango zen ezta?
Klik haundi ikusteko
Makina bat bai: Ezkailua, eskaldarrua, loina, loinaztia, barboa, kangrejoa, amuarraina, igelak (elgoibartarrez ugarixuak) eta gehiago ere bai. Zaharrenek diote, gainera, izkirak ere iristen zirela itsasoan barna: guk ez genuen hori ezagutu. Halere, fabriketako zikinak hil du ibaiko bizitza. Oraindik ere urtero izaten dira isurketak.

-Angularik?
Ez, behintzat, gure garaian. Halere, Sasiola inguruan harrapatzen omen zuten lehenago.

-Aspaldian dago ibaia zikin; baina zikinen noiz egon da?
Orain 7 bat urte, obrak egin zirenean oso zikina egon zen. Uholdeek harrapatutako zikin guztiak ekartzen zituen ibaiak. Obren ostean zabalago dago eta lasaiago gaude orain. Herriak arnas hartu du zabaltzearekin. Obrak hasi aurretik, jende andana ibiltzen zen eskirolekin nahiz kanaberekin ur-ertzean loinak harrapatzen. Ikuskizuna izaten zen hura: jendea arrantzan eta herritar mordoa begira. Presak askatzen zituztenean zati hartako barbo guztiak etortzen ziren, tonaka, eta ikuskizun ederra izaten zen. Balentin karteroak salabardoa botatzen zuen eta arrain gehiegi harrapatzen zuenez eskuz ezin jasota ibiltzen zen.

-(…)
Eibarren herri azpitik pasatzen da ibaia. Eta han arrainik harrapatu ezin zutenez Elgoibartik saltzen zen asko hara. Han, gainera, dirua zutenez asko erosten zuten.

-Arropa ere garbitzen omen zuten ibaian.
Klik haundi ikusteko
Txnakakuako antzinako etxeak
Halaxe ibiltzen ziren gure amak. Garbitegi ofizialak zeuden gainera, euren harriekin-eta…Han joaten ziren gure amak ibaira, goizeko 6etan, buruan barreinoia eta esku banatan poltsa banarekin, uda ala negu. Negu gorrian eskuak ur haietan sartzea ez zen makala. Orduko familiak handiak ziren eta arropa asko behar zuten. Halere, orain 50-60 urte bukatu zen hori guztia, herrira garbigailuak etorri zirenean.

-Lan egiteko lekuak bai, baina egun-pasan joateko txokorik ba al zen ibaiaren bueltan?
Goiko Errotan presa zegoen eta erreka zabal-zabala zen garai hartan. Gutxi izango dira herrian hara heldu gabeak. Gero bazeuden beste toki batzuk ere: Azkue, Kakatza (bolatokia zen hemen) eta Usetxera ere jende asko joaten zen egun-pasan. Arrantza ere egiten zuen jendeak, arrainez beteta baitzeuden toki horiek guztiak.

-Ohitura horiek galdu egin dira ibaia zikintzen joan ahala. Baina, noiz hasi zen benetan zikintzen?
Klik haundi ikusteko
Zikinkeria Deba ibaian
Orain 40-50 urte inguru, gutxi gorabehera. Baina ez dago zehatz-mehatz jakiterik; gaur egun ere edozein egunetan hartzen du ibaiak kolore arrarorik. Fabrikek isurtzen dute zikina. Arrainak tripaz gora askotan agertu izan dira, bestalde. Aingirak omen dira arrain gogorrenak baina horietako makina bat agertzen dira hilda. Diote bizpahiru urtean errekuperatuko dela ibaia, eta arrainak izango direla berriz. Ura araztea nahikoa da horretarako. Halere, isurketak kontrolatu beharra dago, bestela alperrik gabiltza.

-Fabrikek zikindu dute, hortaz, ibaia.
Bai, bai; fabriken lana izan da hori. Lehen esan dugu etxeetako hustubideak betidanik izan direla eta eskailuak handik jaten zutela. Korrokoiak ere gerturatzen ziren Elgoibarraino. 

-Ez da haur-jolasik entzuten ibaian, gaur egun.
Ezin ukatu halakorik. Ibaia zikina dago orain eta pentsaezina da haurrak bertan jolastea ere. Egun, kiroldegi atzeko igerilekuetara pasa dira haurren plisti-plastak. Gaurko haurrek igerilekuetan ikasi dute igerian. Kontu horiek honaino, eta mila gehiago airean. Hamaiketako produktiboagorik gutxi. Adindunen Etxe ondotik isil-isilik darraio ibaiaren ur-jarioak. Baina ez: gaur geldialditxoa egin du lagun zahar hauekin, hamaiketakoaren aitzakian.
 
 
ZERTZELADAK
  •   Ibaia ikuskizun:
    Jendea kanaberekin arrantza egin zale zen, eta herritar asko biltzen zen haiei begira. Arrainak ere asko ziren eta ikuskizuna zen haiek ikustea.
  •   Garaiko “urpekariak”: Zubi azpian ur-sakonak ziren orduan. Eta presak askatzean arraina erruz izaten zen. Hala, jendea murgilean sartzen zen uretara eta ahoan pieza bat eta esku bietan beste banarekin azaleratzen ziren. Ikustekoa zen hura.
  •   Ur-txakurra: Ibaian bizi ziren txakurrak ziren, basatiak. Ez ziren asko garai hartan baina bat edo beste ikusiak gara.
  •   Uholdeak: Sarri izaten ziren garai hartan. Halere, okerrena 1983koa. Inguru honetan 7 kristau hil ziren. Horietako batzuk gazteak ziren, euren kotxe berriak salbatu nahian itotakoak. Tragedia galanta ordukoa.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

HARRIGARRIA
Mkl28 2007-09-13 12:24:23
Atzo Josu Jon Imazek dimititu egin zaban, gaur foroan eztabaidagai interesgarria izango litzateke.... eta zuek egundoko txorakerietaz berba itxeko gaiak zintzilikatzen jarraitzen dezute. 
 
PENA BAT DA ZUEK BEZELAKO JENDEA EGOTEA TRESNA BALIAGARRI BAT IZAN ZITEKEENA KUDEATZEN.
Batzuri interesgarri iruditzen zaigu gai
Ernat 2007-09-13 15:06:34
Nere aburuz, oso gai interegarria da, gure aitonek zer esaten zuten jakitea ta gainera, elgoibarreneko moderatzailearen lana oso ona da. Ikusi al duzu Elgoibar bezelako herri bateko, aldizkari xume baten webgune hobeagorik?  
 
Nik ez behintzat, eta oso aurrerapen ona deritzot horrelako gaiak ezartzeari. Nire iritzia soilik ematen ari naiz. 
 
Beste bat arte.
behingoz
lingamez 2007-09-13 15:07:40
mkl28-ri arrazoia eman beharrean aurkitu nahiz, azkenaldi hontan hemen agertzen diren albisteetan tontakeri larregi eta albiste interesgarri gutxi agertzen dira. foroa erdi hilda dago eta horren arrazoi nagusia, badaude beste batzuk ere, albiste hauen interes faltan dago. zergatik ez duzue imazen ezer jarri?
herri aldizkaria delako
casio 2007-09-13 17:24:36
Ni ere gai orokorrei buruz hitz egitearen aldekoa naiz, baina lojikoa iruditz3en zait barren herri aldizkari bat izanda beste era bateko gaiek izatea preferentzia.
Deban ez baina Ekaitzen bai
elgoibartarra 2007-09-13 18:03:16
Ni Elgoibarren Deba ibaian ez naiz bainatu baina bai Ekaitz errekan.  
Bada Elgoibartar gazte bat aurten Elgoibarko ibaian bainatu dela. Eta badira urte batzuk San Bartolome jaietan erreka jeitsierak egoten zirela.(erratuta ez banago)
Txalupa jaitsiera
Mcaguen 2007-09-13 18:28:52
Ni ere akordatzen naiz Deba ibaian behera txalupa jaitsiera egiten zen garaietaz. San Bartolome jaietan egiten zela uste dot eta behin baino gehiagotan egin zala (oker ez banago). Nik akorduan daukaten urtian ur gutxi zatorren ibaixan eta kosta zitzaien itsasontzi batzuei aurrera egitia. 
Ikusteko ederra zen, baina balorea behar parte hartzeko. 
Bertan parte hartu zuen norbaitek konta beharko liguke ez al zitzaion beso edo hankarik usteldu horren ur zikinetan sartuta ibiltzeagatik.  
Orain depuradora jarri dutenez, datorren urteko jaietarako berreskuratu daitekeen ekitaldia izan daiteke. Revival antzerakoa.  
Aurten ibaian bainatu den elgoibartarra despedida antolatu zioten lagunek bihartuta bainatu zala uste dot.
Urtxakurrak
asarasua 2007-09-13 21:07:02
Artikulu polita. Goian aipatzen dituzuen "urtxakurrak" ez dira txakur basatiak, igarabak baizik, nutriak. Txakurren bezala egiten dute zaunka, eta horregatik deitzen zaie "urtxakurrak".  
 
Gaur egun erabat ezezagunak izan arren gure artean, XX mende hasieran oraindik Deba errekan bizi ziren, eta 1950-1960 inguruan ere geratzen ziren gutxi batzuk Saturixo bezalako erreka txiki eta ezkutuago batzuetan.
Errekan bainua
Santa Klara 2007-09-14 12:30:44
Nik ez det ezagutu jendea Deba Ibaian bainatzen zeneneko garaia, baina bai Errotatxo edo eta San Lorentzo erreketan bainatzen giñenekoa.  
Oraindik bainatzen al da jendea San Lorentzo errekan?
nik bai
Mkl28 2007-09-14 16:21:52
olaizaga kiroldegia zabaldu baino lehen nik nire igeriketa sesioak deba ibaian egiten nituen ciporekin batera, eta gainera ez genuen bainurako gorrorik behar.
Trollak
Ander 2007-09-17 14:22:00
Erregistroa trollak ekiditeko jarri bazen, zergaitik ez da erabiltzen?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari