Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 7 lapurreta egin zituen ustezko lapurra atxilotu zuen Ertzaintzak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

7 lapurreta egin zituen ustezko lapurra atxilotu zuen Ertzaintzak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-12 09:09
Klik haundi ikusteko
Otsaila eta uztaila bitartean Elgoibarko 5 etxe eta 2 bulegotan lapurretak egin zituen ustezko lapurra, Barakaldoko bizilagun bat, atxilotu zuen Ertzaintzak abuztu erdialdean. Lapurtutako hainbat gauza berreskuratu ahal izan dituzte jabeek.
"Modus operandi" antzerakoa 
Herrizaingo Sailetik zabaldutako informazioaren arabera otsaila eta uztaila bitartean, Elgoibarren eginiko 7 lapurreta salaketa jaso zituen Ertzaintzak. Ohartu ziren ikerlariak lapurreta guztietan “modus operandi” edo lapurretak egiteko antzerako trikimailuak erabili zituela: asteburuetan sartzen zen etxeetan, goizaldeko laurak eta zazpiak bitartean, eta gezurra badirudi ere, etxeko bizilagunak bertan lo zeudela. Bulegoetan lapurtu zuenean bakarrik ez zegoen jenderik barruan. Lapurtutako etxe guztiak, gainera, beheko solairuak ziren. Ustezko lapurra irekita zegoen leihoren batetik, nola edo ahala, sartu eta parean aurkitzen zuen guztia ostu zuen.
Klik haundi ikusteko
Salaketei erantzuteko ikerketa ireki zuen Ertzaintzak eta lapurrak lagatako arrastoak jarraituz, ustezko lapurra atzematea lortu zuten Eibarko Ertzainetxeko agenteek, aipaturiko Barakaldoko bizilaguna, hain zuzen ere. Gutxienez sei lapurretetan ostutako objektuekin harrapatu ere. Ordulariak, segapotoak eta arropak, besteak beste.

Ertzaintzaren aspaldiko laguna
Dirudienez, honako hauek ez dira gizon honek eginiko estreinako lapurretak izan, aurrez ere hainbat lapurreta salaketa baititu Bilbon eta inguruetan, hauetan ere antzerako teknikak erabiliz. Epaitegiek dute azken hitza orain.
 
Gaiarekin lotuta:
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Beti bezela....
Mkl28 2007-09-12 10:58:17
.... Barren astekaria azken orduko albisteak zintzilikatzen foroan. 
 
Horrelako gauzengaitik dauka foro honek hain arrakasta gutxi. 
 
Autokritika egitea eskatuko nioke Moderatzaileari.
jajaja
Elgo 2007-09-12 11:56:12
Foroak zuk uste edo nahi baino arrakasta gehiago dauka, bakarrik normala dan bezela ezdute zure txatxukeriei erantzuten denborarik galdu nahi.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari