Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Iaz baino ikasle gehiagok hasi dute ikasturtea IMHko Heziketa Zikloetan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Iaz baino ikasle gehiagok hasi dute ikasturtea IMHko Heziketa Zikloetan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-11 10:45
Klik haundi ikusteko
Lehen kurtsoan 136 ikasle eta 2. kurtsoan 85 ikasleekin (221 guztira) hasi da 2007/08 ikasturtean IMHn, Lanbide Heziketako Zikloentzat. Lehen kurtsoan gorakada izan da eta datu positiboa da hau, makina erreminta fabrikatzaile eta erabiltzaileen sektorea larri baitabil langile kualifikatuak lortzeko; jaiotze tasaren jaitsiera nabarmena eta langileen erretiroa dela eta, besteak beste.


Matrikulazio datuak arloz-arlo:
  • Diseinuan 37
  • Fabrikazioan 79
  • Muntaian 105
Klik haundi ikusteko
Nabarmena da muntaia arloko ikasketak egiteko ikasleen joera, “datu ona hau ere, makina erremintak fabrikazio arloko langileekin batera gehien behar dituen langileen profila baita” IMHko arduradunen esanetan. Emakumeak, berriz, ikasleen %7 dira, azken urteetako kopuru berdintsua, alegia. “Ez dugu emakumeen zifra altxatzerik lortzen”.

Lan eta ikasi eredua ere abiatuko da
Aurten estreinakoz, lan eta ikasi proiektua abiatzeko ere taldeak lortu dira eta fabrikazio eta muntaian 27 ikasle arituko dira ikasten eta urtarriletik aurrera arratsaldero 4 orduz lanean, txandakatze sistema erabiliz. Esperientzia pilotu hau aitzindaria da estatu mailan eta Usurbil, Santurtzi eta Gasteizko Mendizabalarekin batera abiatu dute IMHn. Txandakatze sistema ez da berria IMHn, lan eta ikasi txandakatze sistemarekin 11 urteko esperientzia baitute Ingeniaritza Eskolari esker. Kasu honetan, enpresan astean 3 egun lanean jarduten dute eta 2 egun ikasten.

Zikloetako ikasleek hilaren 7an hasi zuten kurtsoa eta Ingeniaritzako lehen kurtsokoak, berriz, irailaren 17an hasiko dira klasera joaten eta urriaren 15ean hasiko dira lanean. Bien bitartean, irailean, Ingeniaritza Eskolako promozio berrian onartuak izan diren ikasleak enpresaz enpresa dabiltzala lan-elkarrizketak eginez, ia kontratatzen dituzten.
 
 

• IMHko ziklo industrialetan eskaintza berria: lan eta ikasi

IMHn fabrikazioko eta muntaiako goi-mailako ziklo industrialak lehen urtetik ikasten eta lanean egiteko aukera eskainiko du. Proiektu pilotu hau Usurbil, Gasteiz eta Santurtziko Lanbide Heziketa zentroek bakarrik eskainiko dute 2008tik aurrera. Ikasleak ikasten duen aldi berean ordaindutako lana egitea da helburua; laneratzea aurreratzeko eta honela, enpresek duten beharrari nolabait erantzuteko.

Datozen bizpahiru urteetan gauzatuko den Belaunaldi-errelebo garrantzitsu eta azken 20 urteetako jaiotze tasa baxuaren ondorioz, enpresa askok langileak kontratatzeko arazo larriak dauzkate. Egoera honek ere badu eragina lanbide heziketako ikastetxeetan, ez baitaude ikasle nahikoa enpresek dituzten beharrei erantzuteko.

Egoera honen aurrean IMHn enpresa eta erakundeekin gaia aztertzen jardun du eta lana eta ikasketak uztartuko dituen proiektua izan da azterketa hauen emaitza. 

Proiektu pilotu honek Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren sustapena izango du Euskadiko lau ikastetxeetan: Santurtziko LH, Gasteizko Mendizabala, Usurbilgo LH Eskola eta IMHn .

Txandakatzeak ezaugarri hauek izango ditu:
  • Lana eta ikasketak %50ean txandakatuko dira, ikasi 4 orduz goizez eta lan egin 4 or 4duz arratsaldez, beti ere eguneko ordutegian.
  • Formazioa eta lana 3 urtez luzatuko da (heziketa zikloek 2 urte diraute).
  • Ikasleek lehen kurtsoan abendura arte ikasi egingo dute eta urtarrilean abiatuko dute ikasketa-lanaren txandakatzea. Kontratua denbora partzialekoa izango da, eta soldata kontratatuko duen enpresak erabiltzen duen hitzarmenaren arabera.
  • Enpresek Jaurlaritzaren diru laguntzak jasoko dituzte, ikaslea lanean egokitzeko beharrezkoa izango duen enpresa-tutoretza errazteko.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko