Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 66 autok parte hartuko dute bihar, V. San Migel Rallysprintean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

66 autok parte hartuko dute bihar, V. San Migel Rallysprintean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-07 11:42
Klik haundi ikusteko
Rallya iragartzeko argazki bitxia
Hamaika eskuderiak eta Etxebarriko gazteek antolatzen duten proba 17:00etan hasiko da bihar (irailak 8) eta San Migelgo errepideetan jokatuko da, Elgoibar eta Etxebarri artean. 66 autok eman dute izena Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria den proban. Elgoibartarrik ere izango da tartean, Aitor Dorado (kopiloto gisa) eta Jesus de la Fuente eta Angel Maria Irusta “Txispi” Peugeot 205 Rally auto bat gidatuz, hain zuzen ere.
*Aurtengo bideorik baldin badaukazue eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea.


Iazko irabazleak
Iaz, maiatzaren 6an jokatu zen San Migelgo Rallysprinta eta Josetxo Zapirainek irabazi zuen lasterketa Renault Maxi Megane Kit Kar auto bat gidatuz. 12 segunduko aldea atera zion bigarren sailkatuari; Bernardo Zozayari (BMW M3). Arkaitz Lotina sailkatu zen 3. postuan.

Faboritoak
Aurtengo lasterketa irabazteko faboritoetako batzuk; Josetxo Zapirain, iazko irabazlea eta bere auto berria Seat Cordoba WRC, Ramon Apalanza (Mitsubishi EVO VI),  eta Xabier Lujua (Skoda Octavia WRC) dira.

Gaueko 22:00etarako amaitzea espero dute

Klik haundi ikusteko
Antolatzaileek 2 ordu atzeratu behar izan dute hasiera ordua: 15:00etatik 17:00etara, txirrindulari lasterketa batekin bat ez egiteko. Hau dela-eta amaiera ere atzeratu egin da, eta gaua sartuta dagoela emango diote amaiera aurtengo motor festari, 22:00ak inguruan.
• Oharra: errepideak lasterketa hasi baino ordubete lehenago itxiko dituzte, 16:00etan 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Afiziua
Ander 2007-09-07 13:11:41
Euskal Herrixan kotxiekiko dauan afiziuakin, zela ez dao zirkuito dezenterik?
Euskal Herrixan dauana....
Mkl28 2007-09-08 12:00:25
.... kotxiekin eta motorrekin txoruan pare ibiltzen dan TXORIBURU asko da.  
 
Gero euliak bezela jausten dira mundu horretan dabiltzan hainbat eta hainbat gazte. 
 
Tristea, baņa egia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari