Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Elgoibartarren %43,6ak egiten du berba euskaraz herriko kaleetan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-06 10:36
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak ekainaren 4tik 10era egindako kale-neurketaren arabera, elgoibartarren % 43,6ak berba egiten du euskaraz gure herriko kaleetan. Azterketa hau egin ahal izateko, 8.232 elgoibartarren hizkuntz jokaera neurtu da.
Azpimargarria da Elgoibartarren euskararen erabilera orokorrak 2003tik aurrera beherantz egin duela pixkanaka-pixkanaka (%44,7→%41,4→ %40,9 → %39,7), baina aurtengoak berriro ere gorantz ekin dio.
 
Hauexek izan dira ikerketaren emaitzak: 

            PERTSONAk  

           EUSKARAZ

                 %

8.232

3.590

43,6

 

 •  ADINAREN ARABERA zera ageri da:

 

  euskaraz %

   GUZTIRA

  HAURRAK

    GAZTEAK

    HELDUAK

ADINEKOAK


% 43,6

%63,8

% 44,1

% 35,6

% 35,6

Urtez urteko datuak konparatuz gero, adinaren araberako emaitzak beti antzerakoak izaten dira. Elgoibarren, inguruko herrietan bezala, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 63,8). Orain arte helduak izan dira gutxien darabiltenak, baina aurten adinekoekin bat egin dute emaitzetan.

 

 •   GIROEN ARABERA zera ageri da:

Giroa

Ikasleen irteera

Jolaslekuak

Erosketa giroa

Familia giroa

Gazte giroa

Txikiteoa

eusk %

42,7

54,1

32,6

35,6

44

41,6

Giro ezberdinei dagokienez, jolaslekuetan, gazte giroan (giro hau ez da larunbat arratsaldetan neurtzen), ikasleen irteeran eta txikiteoan izan dira emaitza hoberenak, ondoren datoz familia giroa eta erosketa giroa. Aurten txikiteoan emandako igoera, iazko %34tik aurtengo %41,6ra, azpimarratzekoa izan da, hala ere, kontuan izan behar da giro hori neurtzen den orduetan jende asko ari dela baita ere erosketak egiten eta bi giroak nahasten direla pixka bat.

Familia giroari dagokionez, iazko neurketan 31tik 39ra igo zen erabilera baina aurtengoan berriro ere % 35,6ra jaitsi da. Datu hori, kezkagarria benetan. Egia da baita ere gero eta zailagoa dela neurtzea familia giroa, umeak eta gazteak oso gutxitan egoten baitira kalean gurasoen ondoan, gaur egun zonalde berdinean egon arren, helduak alde batean daude eta umeak, gurasoengandik hurbil, baina beste ume batzuekin jolasean.

Azpimarratzekoa da baita ere erosketa giroan emandako jaitsiera %41,1etik  %32,6ra. Datu hau

Klik haundi ikusteko
kuriosoa izan da, hori dela eta, Euskara Sailak azterketa sakonagoa egin du, eta ondorengoa nabaritu du: herriko kaleetan oro har erosketa giroan euskara %38ak erabiltzen badu ere, ostegunetan merkadilloa izaten den ingurunean erabilera %19,7ra jaisten dela, beraz, argi geratu da merkatarien hizkuntza erabilerak eragin zuzena duela bezero eta herritarren hizkuntza ohituretan. Iazko neurketa egin zenean ez zegoen merkadillorik herrian, eta ez zen horrelako alderik nabaritzen zonalde ezberdinetan.

Esan beharra dago baita ere gazte giroak iaz galdutakoa berreskuratu duela aurten, iaz 44,3tik 36,9ra jaitsi zen eta aurten 36,9tik 44ra igo da.

Belaunaldi bakoitzak esparru ezberdinetan dituen gorabeherei buruz, esan behar da helduek eta zaharrek gorabehera handiak azaltzen dituztela. Helduen kasuan, jolaslekuetan % 48,2k egiten du euskaraz  baina erosketa giroan % 26,2ra jaisten da helduen erabilera. Adinekoen kasuan, jolaslekuetan izandako igoera, % 26,6tik % 55,1erakoa, alde batera utzita, gainontzeko giro guztietan jaitsiera izan da. Argi geratu da adinekoek helduek bezalaxe haurrekin jolas giroan erabiltzen dutela euskara gehien.

Gazteei dagokienez, txikiteo giroan eta gazte giroan eman dituzte emaitzarik hoberenak, eta gainera, euren erabilera beti izan da%40tik gorakoa giro guztietan.

Haurrei dagokienean, honako hau esan genezake: haurrek, oro har, bataz beste % 63tik gorako erabilera mantendu dutela, gazte giroan eta jolaslekuetan %73,4ra iritsiz.

 

 

Azken urteotan honako hau izan da euskararen erabileraren bilakaera adina kontuan izanik

 

1995

1997

 1998

2000 

2001

2003

2004

2005

2006

2007

 

HAURRAK

 

%58'9

 

%68'6

 

  %68

 

%66’7

 

% 63

 

%63,5

 

%63,6

 

%58,5

 

%60,8

 

% 63,8

 

GAZTEAK

 

%25'2

 

%39'3

 

%39'1

 

%37'6

 

% 40

 

%43

 

%41

 

%36,7

 

%39,3

 

%44,1

 

HELDUAK

 

%23'4

 

%26'7

 

%29'8

 

%27'6

 

%25,7

 

%35,1

 

%30,6

 

%31,5

 

%27,7

 

%35,6

 

ADINEKOAK

 

%39'4

 

%35'1

 

%40'6

 

%33'2

 

%33,2

 

%41,1

 

%40,8

 

%36,7

 

%40,3

 

%35,6

 

GUZTIRA

 

31'9

 

   37

 

  40'3

 

  38'3

 

37,4

 

%44,7

 

%41,4

 

%40,9

 

%39,7

 

%43,6

Elgoibartarren euskararen erabilera orokorrak 2003tik aurrera beherantz egin du pixkanaka-pixkanaka (%44,7→%41,4→ %40,9 → %39,7), baina aurtengoak berriro ere gorantz ekin dio, % 43,6ko kopurua 2003 urtekora hurbildu delarik. Eta adinka aztertu ezkero ere, 2003 urteko datuak eta 2007koak oso antzerakoak direla ikus genezake.

Klik haundi ikusteko
Soziolinguistika Klusterrak 2001ean egindako neurketak Debabarreneko erabilera % 37,7koa zela zioen eta Gipuzkoakoa % 29,94koa. Beraz, Elgoibarren ere, beste herri askotan gertatu den bezala, euskararen ezagutza eta erabileraren arteko aldea handia da, erabileraren bilakaera motelagoa baita.

Bukatzeko, esan beharra dago horrelako neurketek euskararen erabileraren bilakaera orokorra zein den jakiteko balio dutela, eta joera orokorra hartu behar dela kontuan eta ez urte batetik bestera dagoen kopuru aldaketa.

 

 

 





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari