Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-05 14:05
Klik haundi ikusteko
Duela bi urte jasotakoa errepikatuz, Mausitxa baserriko Jesus Ansolaren gaztak irabazi du Ordiziako XXXIV. Latxa Ardien Gazta Lehiaketa prestigiotsua, gazta lehiaketen artean garrantzitsuena. Lehiaketaren ondorenean egiten den ohiko enkantean, 6.400 eurotan (iaz baino 200 euro gehiago) saldu da Arriaga auzoko Mausitxa baserrian egindako gazta erdia. Donostiako Divinus Catering-eko Joakin Arratibelek ordaindu du dirutza hori.
 
 

Ordiziako Feria entzutetsuaren baitan ospatzen da urtero Ordiziako Latxa Ardien Gazta Lehiaketa. Aurten 61 gaztek parte hartu dute eta epaimahaiko kide Joan Mari Arzak sukaldariak adierazitakoaren arabera, “urtetik urtera gazta hobeak aurkezten dituzte gaztagileek, kalitate itzeleko gaztak dastatu ditugu”.

Arratsaldeko 14:00etan eman dute jakitera aurtengo gazta irabazlea. Rosa Salegi eta Jesus Ansola senar-emazteak eta hauen seme Iñaki Ansola igo dira saria jasotzera eta semeak, Iñakik, egin ditu prentsarako lehen adierazpenak, “emozionatuta gaude, gerta dakiguken gauzarik handiena da hau” azaldu du hunkiturik eta pozaren pozez. Ez da gutxiagorako. Ordiaziako Lehiaketa "estropadetan Kontxako bandera irabaztearen parekoa da", Jesus Ansola berak behin esandakoaren arabera eta birritan irabaztea, gutxiren esku dagoen marka da.

Informazio gehiago:

Ikus hemen Iñaki Ansolari elkarrizketa (Berria.info) 

 

 

 

 

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ASKO POZTEN NAIZ, ZORIONAK ANSOLATARREI.
Mkl28 2007-09-05 16:17:58
Asko gustatzen jat euren gazta, eta oso pozgarria da Elgoibarko jendeak horren garrantzizko sariak irabaztea. Espero dot hurrengo urtean ere berdin jarraitzea. 
 
Ala ere, esan beharra daukat, "Basurko" aseguruen parean dagoen baserrikoak pixkat onagoak dirala, txikiagoak dira eta 3 erronbotako markatxoa daukate frontean.
makiņa artian basarrixa nausi
basarrittarra 2007-09-05 17:30:06
Bihotzian egundoko zirraria somau dot,Mausitxak irabazi dabela entzun dotenian radixuan,izan ere,basarrittik bizimodua ataratzia zihero galduta daualakuan nao,eta hau danon erruz,bai agintarixen bai herritarron arduragabekeixiattik. 
Eiņ deigun ahalegina geure produktuak erosten,eta zuek Mauxitxakuok segi horretan eta zorionak!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari