Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Arrate-Logroņo Asobal mailako partida
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Arrate-Logroņo Asobal mailako partida PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-09-05 10:39
Klik haundi ikusteko
J.D. Arrate eskubaloi talde eibartarrak Ciudad de Logroñoren aurka jokatuko du gaur (irailak 5), 19:00etan Olaizaga Kiroldegian Elgoibarko V. Eskubaloi Torneoaren baitan. Goi mailako jokalariak zuzenean ikusteko aukera izango da, hauen artean Arrateren kamiseta defendatuko duten 3 elgoibartar. Izan ere, Bidasoatik fitxatu berri duten Unai Arrietaz gain, Xabi Peñaranda eta Gorka Garate ere talde nagusiarekin ari dira egiten aurre denboraldia, nahiz eta Lehen mailako Arratek fitxatu dituen bi jokalariok.

Denboraldiaurreko azkenaurreko partida

Klik haundi ikusteko
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak Udalaren eta Kirol Patronatuaren babesarekin urtero antolatzen du txapelketa hau San Bartolome jaien bueltan. Elgoibarko partida aurre denboraldiko azken aurrekoa izango da Viktor Debrek entrenatzen dituen jokalarientzat. Asobal Ligaren hasiera gainean dago eta funtsezkoa izango da prestakuntza lanak ongi egitea, batez ere jakinik, hasiera gogorra izango duela Arratek: lehen bi partidetan munduko bi talderik indartsuenetakoak (Portland eta Ciudad Real) izango dituzte aurkari.

Arrieta lesio batetik ateratzen

Klik haundi ikusteko
Elgoibarren bizi da Kobin, Arrateko hegaleko errusiarra
Lesio txiki batetik atera berri da Unai Arrieta, baina bere jaioterrian minutu batzuk jokatzeko aukera izango duela espero da. Cutura kapitainak eta Matovic jokalariek, aldiz, ezin izango dute Elgoibarko partidan jokatu. Gainontzekoak jokatzeko prest daude, baita elgoibarren bizi den Kobin errusiarra ere.
 
 
 
   Deialdia
1992-93 eta 1994-95 urteetan jaiotako mutilei eskubaloian jokatzeko deialdia egin nahi die Sanlok, kadete eta infantil mailako taldeak osatu eta entrenamendu egun eta orduak zehazteko.
   •Eskubaloian jokatu nahi dutenek irailaren 6an, ostegunean, 19:00etan agertu beharko dute Olaizaga Kiroldegian.
  
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Deialdia?
Gazte 2007-09-05 12:11:54
Deialdia zertarako? Gero seniorretara iristen direnean direktibak pikutara bidali daban ta aterako ez den taldean jokatzeko?
Dirua gordetzeko
Ernat 2007-09-05 12:41:08
Edota ume hauetatik ateratzen den diruaz jabe egin eta ondoren ezer trukean emateko...Javi Agirrek askoz hobeto egiten zituen Klubaren gestioak...
deialdia bai
jion 2007-09-05 12:50:21
eztakit jabik hobeto edo txartua eitxen zitxun gestiuak eta ernat, zuk ere ez dakizu, baina nik ekipua osatzeko jendia biar dotela garbi dakat, ortara dator deialdixa
Nik opinixua eman dot, besterik ez
Ernat 2007-09-05 13:53:00
Nik ein deten bakarra, nere opinixua ematia izan da, bai kluban barrutik ikusitxakuan arabera ta bai kanpotik ikusitxakuan arabera... 
 
Ta alebin edo infantiletan eskubaloian jolastia primeran iruditzen jata, ze nik neronek ere ein det baina nere ustez kirol honetaz disfrutatzeko eskatzen dan dirua, gehiegizkoa iruditzen zait, besterik ez...
ESAN NABAN NIK... RUIZ!!!
Mkl28 2007-09-05 16:01:40
Arazo guzti hauek Ruiz-i muzin egitearen ondorioak dira, berak jarraitu ezkero ez zenituzten miseria hauek izango. 
 
Merezi dezutena daukazute.
gora Xabi eta Gorka
mamorrito2 2007-09-05 22:11:21
Lehendabizi Zorionak eman Xabier Peņaranda eta Gorka Garateri, biak ere Arraterekin jokatu baitute partida. Ia biak zortea duzuen eta ligan ere jokatzeko aukera izaten duzuen. Beste alde batetik, Mkl28ri erantzunez, zera esan: Ruiz oraindik ere, Sanlo E.K.T.ko direktiban sartua dagoela,beti bezala nahi duena eginaz,nahiz eta, berak eta beste 3k direktiba utzi behar zutela esan.Hobe lukete 4 hauek ixilik egon, aho itxian ez baita eulirik sartzen.
Direktibaren hutsa
leandrow 2007-09-05 22:39:33
Ba bai, eskubaloian jolasten jarraitzeko asmua genun hainbat gazteri ilusiua zapuztu diguzue... 
Ta oin ba beste aukera batzuk bilau bihar... edo txarraua oraindik ezer in gabe gerau.
Aupa gaztiak!
leandrow 2007-09-05 22:41:55
Ta aipatzeko lana gaurkuan Xabi eta Gorkana. 
 
Aber asobal ligan ere minutuak disputatzeko aukera eukitzen dezuten.
ernati
jion 2007-09-06 10:30:56
akaso badakizu zenbat ordaintzen daben infantilek?
Infantilena ez, baina jubenilena ikusita
Ernat 2007-09-06 13:05:35
Ez baina jubenilek ordaintzen dabena gehigizkoa iruditzen zait, eta kadetiena berdin...
Elgoibartar asko daude "Erbestean" jok
Gazte 2007-09-07 10:36:22
Aupa Peņa! Eibarren demostrauko dozu zuk zeure herrixan batzun kulpagatik demostrau ezin izan dozuna.
Aurreko mezuaren izenburua
Gazte 2007-09-07 10:37:34
Aurreko mezuaren izenburu osoa hurrengo hau zan: 
 
Elgoibartar asko "Erbestean" jokatzen, zergatik?
zorionak eta bi gauza!!
lorea 2007-09-07 11:31:33
Lehendabizi ZORIONAK, Gorka, Peņa eta Arrietari!!horraino eldu zeratelako!! 
eta gero gauzatxo batzuk komentatzia nahi ditxut! 
Urteko kuotia dela eta, planteatu al da batenbat ze gastu daozen? jokalariak sortzen duten gastua?? fitxa federatiboa, prueba fisikoak egitea.. urte guztian zehar egin behar diren bidaiak, arbitrajeak.. eta abar! 
Infantiletan ere ordintzen da, baņo hauek beti autobuses juten dira partiduak jolastera, zergatik? guraso askok heuren haurrak apuntau bai baņo gero? joaten al dira partiduak eta ikustera? prest egoten al dira kotxeak eta eramateko? beti bi edo 3 izaten dira prest daozenak! eta zer hauentzat beste jokalari guztien gastua?hemen arg dauana da, danon artian atera biar degula elgoibarko eskubaloia. klub txikia da eta jokalari asko dago bertan!! 
batenbat planteatu al da direktiban sartzia? ez nozki akarrikan kritikatu eta listo! hori iruditzen zait erretzena!! 
hitz hauen bitartez gendiari animatzen diot klubian sartuta gaudenori laguntzia! laguntza asko biar degulako!! ba al dago iņor entrrenatzile moduan laguntzeko? direktibarako?  
Nik hemendikan animuak ematen dizkiet elgoibarko eskubaloian sartuta gaozen deneri!! danok gustatzen zaigulako gaude, ez pentsa ekonomikoki irabaziak ateratzen ditugunikan!! alderantziz esango nuke, baņo jokalariekin lanian eon eta giro onakin konformatzen gera!! 
ekerrikasko daneri 
lorea
Ados
Mcaguen 2007-09-07 13:53:36
Ados nago Loreakin. Kritikak egitea ondo dago, baina neurtuta eta argumentatuta baldin badaude. Bestela, ez dute zentzurik, kasurik egitea merezi ez duten errespetu faltak bilakatzen dira, besterik ez. Hori bai, kritiken hartzailea mintzen dute. Kaltea egina dago. Anonimotasunaren ondorioak.  
 
Asko harritzen nau Sanlo moduko klub bateko zuzendaritzakoen aurkako kritika zorrotzak irakurtzeak(edo berdin Klub Deportiboaren aurkakoak balira). Ez dira Reala edo Real Madrida. 
 
Beraien seme-alabek bertan jokatzen dutelako edo jokatu izan dutelako laguntzera sartu den jendea besterik ez da. Hobeto edo gaizkiago egingo dute, baina euren lana ezin liteke profesionalak balira moduan neurtu. Inork hobeto egin dezakeela uste badu saiatu dadila bera edo bestela esan diezaiela oraingo arduradunei zer egin behar duten.
Eta orain zer??
Hergon 2007-09-11 10:51:10
Ados gaude gurasoz osatutako direktiba bati, ezin zaiola profesional bati eskatzen zaiona exijitu. Baņa bai exijitu daiteke zentzu minimo bat eta aurten gertatu diren gertaera lotsagarriak gerta ez daitezela. 
 
Kluba sortu zenetik ordaintzen dira kuotak, jokalarien fitxak,etabar ordaintzeko. Zoritxarrez Elgoibarko udalak laguntza asko ematen dio futbolari, baņa elgoibarko eskubaloiarekin ez du berdin jokatzen. Ildo honetatik jarraituz, directiva planteatu al zuen seniorren plaza hori saltzea??12000 eurotik gorako ezkaintzak zeudela entzuten zen. Hori ez al zen lagungarri izando gaur egungo gaztetxoak ordaintzen duten kuotak merketzeko?? 
 
“Seniorrak Bigarren mailan ateratzea” zutela helburu esan zuten direktibakuak. Baņa galdetu al zuten zein jokalarik segitu behar zuten kondizio horietan??? EEEZZZ!!!!! Etzuten galdetu, eta elgoibarko jokalari gehienak alde egin zuten (normala denez) direktibatik ikusten zuten laguntza eza ikusita. Territorialean ekipua atera eskero, igoko zuten gaztetxoak ekipua berriro ere bigarren mailara (behintzak helburu bat edukiko zuten). Elgoibarren badago eta kalidade nahikoa hori egiteko!!!Nahiz eta batzuk ez ikusi. 
 
Baņa begira gauzak nolakoak diren, azkenean ez ekiporik, ez dirurik eta gaztetxoak 120 euroko kuota ordaintzen jarraituko dute urte askotan zehar!! Txapuza galanta!!! 
 
Nik eztakit zenbateraino exijitu daitekeen profesionalak ez diren direktiba bati, baņa gaizkiago egitea zaila iruditzen zait benetan!!  
 
Senior taldea lehenengo mailan ateratzea kluba hipotekatzea zela esaten zuten direktibakoak. Kluba ekonomikoki etzuten hipotekatuko, baņa eztakit konturatu diren edo ez, hipotekatu dute bai klubaren ilusioa, eta baita jokalari eta afizionatuena ere. 
 
Lehenengo arazoa direktiban dagoen jendea Elgoibarko eskubaloi kluba txikia dela pentsatzean dago (hortik irakurri det eta). Elgoibarko eskubaloia, barkatu esatea, baņa Euskal Herriko indartsuenetakoa baita. Edo hobeto esanda, bait zen.
Plaza saldu al da?
Ernat 2007-09-11 17:11:28
Entzun dut, seniorren plaza ez zela saldu eta hortaz, ekiporik ez dagoenez, plaza horren multa ordaintzera behartuak daude... 
 
Eta nire partetik, juan zan urtian jubenilok 130-150 euro (ziur ez dakit) ordaindu genitxuan...Eta rekonozimientuan, medikuak elektro batzuk bakarrik ein zizkigun batzuri...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari