Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Aurrera darraite Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko ekintzek
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Aurrera darraite Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko ekintzek PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-23 12:15
Klik haundi ikusteko
Txalapartariak, Kepa Junkeraren kontzertua, Astondoa su-etxearen erakustaldia, Mauxitxa txaranga, meza berezia... asteburu oparoa izan da joan dena. Izan ere, 1907an, uztailaren 26tik 30era bitartean, Elgoibarren ospatu ziren Euskal Jaiak gogorarazteko egitarau luze eta zabala prestatu du Udalak uztail bukaerarako. Bestalde, Donostiako Orfeoiak, barixakuan (uztailak 27), eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira.


OHARRA:
Agortu egin dira Orfeoiaren kontzerturako sarrerak
Klik haundi ikusteko
Donostiako Orfeoia
Udaleko Euskara Sailetik jakinarazi digutenez, Donostiako Orfeoiak uztailaren 27an San Bartolome parrokian eskaini behar duen kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Hala ere, eta gonbidapena dutenek lehentasuna izango badute ere, Udalak ahalegina egingo du gainontzekoei ere sarbide ematen.
 


Euskal giroko asteburua
Joan den hau euskal giroko asteburua izan da. Zapatuan (uztailak 21) Mauxitxa txarangaren kalejira eta Ugarte anaiak txalapartarien saio izan genituen egunez eta gauean, Kepa Junkerak kontzertua eman zuen Plaza Handian. Kontzertuak iraun zuen bitartean, gainera, Astondoa su-etxe bizkaitarrak argiztapen berezia eman zion Plaza Handiari.
Domekan, Udal Txistulari Taldearen Dianarekin hasi zen eguna eta eguerdian, Meza Nagusia ospatu zen San Bartolome parrokian. Mezatan Parrokiako Abesbatzak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuten.
Ospakizunak urte amaierara arte 
Mendeurrena ospatzeko ekitaldirik garrantzitsuenak uztailaren bukaerarako antolatu ditu Udalak, duela 100 urte uztailaren 26tik 30era bitartean ospatu baitziren Euskal Jaiak gure herrian. Hala ere, urte bukaerara arte jarraituko dute mendeurrena gogorarazteko ospakizunek. Besteak beste, Elgoibarko Jaiotza mekanizatuan ere presente egongo da Euskal Jaiaren mendeurrena.
 
 
ARGAZKIAK:
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

AUPA MAUXITXA!!!
leandrow 2007-07-24 01:05:55
Orainguan ere hor euki genun txarangia herriko bazterrak alaitzen. 
 
Jende askok ez zuan jarraitxu kalejiria baina hala ere mauxitxa hor egon zan guztixa ematen. 
 
Hurrengo zitia jaixetakua izango da ta seguru hor mauxitxak dana emango dabala herrixa dantzan jartzeko.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari