Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Udal Kirol Patronatuak abonatu kopururik altuena lortu du: 4.117
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2008ko inauteriak

Gida komertziala

Udal Kirol Patronatuak abonatu kopururik altuena lortu du: 4.117 PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-17 13:23
Klik haundi ikusteko
Uda sasoia iristearekin batera, inoiz baino abonatu gehiago (4.117) lortu ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Kiroldegiko abonatu kopurua handiena da, 1996 urtean, Olaizaga Kiroldegiaren ardura hartu zuenetik hona. Mintxetako Aire Libreko Igerilekuetako denboraldiak izan du eraginik datuotan Kirol Patronatuko arduradunek azaldutakoaren arabera.


Bataz beste 1.050 erabiltzaile eguneko
Kirol Patronatuak, Olaizaga Kiroldegia ez ezik, Mintxetako Kirol-guneko eta Ikastolako Frontoiko instalazioak ere gestionatzen ditu. Urtean zehar, egunero bataz beste 1.050 erabiltzaile inguruk erabiltzen dituzte kirol instalazioak (750 erabiltzailek Kiroldegikoak, eta 400 erabiltzailek, Mintxetakoak). Uda garaian, erabiltzaile kopurua handitu egiten da; Mintxetako igerilekuetan, batez beste, 600 lagun biltzen baitira, egun eguzkitsua bada. Egunik jendetsuenetan, berriz, 1.400 erabiltzaile inguru hurbiltzen dira Mintxetako aire libreko igerilekuetara.
 
18 ikastaro, 15 ikasle eta 99 talde 
Klik haundi ikusteko
Spinning, ikastaro arrakastatsuenetakoa
Eskainitako jarduerei dagokienean, Kirol Patronatuak, guztira, 18 ikastaro mota antolatzen ditu, eta hilero, 1.318 ikaslek parte hartzen dute ikastaro horietan. Hona hemen ikastarorik arrakastatsuenak: igeriketa (217), spinning (206), aerobic (201), pilates (124), jubilatuentzako gimnasia (75), dantza (65), bodypump, batuka, e.a. Guztira, 15 irakaslek jarduten dute ikastaroetan aritzen diren 99 taldeak dinamizatzen.

Ikastetxeentzat ateak irekita 
Ikastetxeek ere erabiltzen dituzte Patronatuaren instalazioak. Alde batetik, Institutuak eta Lanbide Hastapenerako Ikastetxeak Kiroldegiko kantxa erabiltzen dute, Soin Hezkuntzako eskolak emateko. Beste alde batetik, Igeriketa Bultzatzeko Kanpaina dela-eta, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko haur guztiak, eskolako jardunaren barruan, Kiroldegiko igerilekura etortzen dira. Adierazi behar da, ikastetxeek dohainik erabiltzen dituztela instalazio guztiak.
Era berean, Kirol Patronatuak Eskola Kiroleko programaren esku jartzen ditu instalazio guztiak. Ondorioz, larunbatero, 10 partidu inguru izaten dira Kirol Patronatuaren instalazioetan.

Kirol taldeen entrenamendu eta partidetarako instalazioak dohainik 
Klik haundi ikusteko
Kirol taldeek ere dohainik erabiltzen dituzte Kirol Patronatuaren instalazioak, entrenamenduetarako eta partiduetarako. Eskubaloi, areto-futbol eta saskibaloi taldeek 20 ordu dituzte astero, astelehenetik ostiralera, Kiroldegiko kantxa erabili ahal izateko. Halaber, Elgoibarko Klub Deportiboak, astero, 25 orduz erabiltzen du Mintxetako futbol zelaia. Horretaz gain, kontuan izan behar da, asteburu oro, batez beste, 6 partidu federatu jokatzen direla, bai Kiroldegian, bai Mintxetan. Gainontzeko taldeek (atletismoa, txirrindularitza, pilota, e.a.) ere doan erabiltzen dituzte Patronatuak euren esku jartzen dituen instalazioak.

Datu esanguratsuenen laburpena:
♦  Eguneroko erabiltzaileak: 1.050
  • Kiroldegikoak: 750
  • Mintxetakoak: 400
♦  Uda sasoian Mintxetako igerilekuetako erabiltzaileak:
  •  600 lagun batez beste egun eguzkitsuetan
  • 1.400 erabiltzaile egunik jendetsuenetan
♦  Kirol Patronatuak eskainitako jarduerak:
  • 18 ikastaro mota
  • 1.318 ikasle hilero
♦  Ikastaro arrakastatsuenak:
  • Igeriketa (217)
  • Spinning (206)
  • Aerobic (201)
  • Pilates (124)
  • Jubilatuentzako gimnasia (75)
  • Dantza (65)
  • Bodypump, Batuka, e.a.
♦  15 irakaslek jarduten dute ikastaroetan aritzen diren 99 taldeak dinamizatzen.
   




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari