| Orfeoiak parrokian eskaini zuen kontzertuko BIDEOA |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-07-17 10:55 | ||
![]() Salegi eta Zuatzubizkar teknikariak, Alfredo Etxeberria alkatea eta Jon Peli Uriguen Euskara zinegotzia, aurkezpen prentsaurrekoan. ♦ Orfeoiak gure herrian aurretik eskaini dituen kontzertuak • 1907-07-27: San Bartolome parrokian, Ildefonso Lizarriturri Elgoibarko musikariak Euskal Jaietarako propio konposatu zuen Salbea abestu zuen, Esnaola maisuaren zuzendaritzapean. • 1907-07-28: San Bartolome parrokian, meza nagusian, “Riga” meza abestu zuen. Jarraian, euskal piezaz eskainitako kontzertua eman zuten Plaza Handian. • 1946-08-25: Herria sortu zeneko seigarren mendeurrena ospatzeko kontzertua eskaini zuen Azoka plazan, Gorostidi maisuaren zuzendaritzapean. Polifoniako abestiak eskaini zituzten. • 1977/01/01: San Bartolome parrokian, polifoniako piezaz osatutako kontzertua eskaini zuten. Zuzendariak: Ayestaran, Mendizabal eta Erauskin maisuak. *Orfeoiak eta Pello Arrieta historialariak emandako informazioa
Programa
Donostiako Orfeoiak eskainiko duen kontzertua, Sainz Alfaro maisuaren zuzendaritzapean egongo da. Kontzertuan, Orfeoiarekin batera, Gerardo Rifon organujolea arituko da laguntzaile gisa. Guztira, 90-100 lagunek abestuko dute.
Kontzertua bi ataletan banatuko da:
♦
Pantailan ere jarraitu ahal izango da Orfeoia
Koruan eskainiko duten atala aldaretik ere ikusi ahal izango da, horretarako propio jarriko den pantaila baten bidez. Orfeoiak koruan abesten duen bitartean, irudiak ordenagailu bidez ikusi ahal izango dira aldarean jarrita dagoen pantailan. Teknikari lanetan Aitor Lauzirikak jardungo du. Kontzertua hasi aurretik, Begoña Mugerzak, sarreratxo bat egingo du. Besteak beste, kontzerturako aholkuak emango ditu. Parrokiako ate nagusitik bakarrik sartu ahal izango da kontzertura eta hasi baino 20 minutu lehenago irekiko dituzte ateak.
♦ Kontzertua norentzat
Gaiak duen seriotasunarengatik, kontzertu hau berez pertsona helduentzat da. Hala ere, 12 urtetik gorako umeak kontzertura joan ahal izango dira, baldin eta helduren baten ardurapean badaude. ♦ Organoa afinatzea Orfeoiaren kontzertua dela-eta Parrokiako organoa afinatu behar izan dute, kontzertua eskaintzeko moduko baldintzetan ez zegoelako. Afinazioaren kostua Elgoibarko Udalak hartuko du bere gain. Kontzertuaren kostuari dagokionean, Donostiako Orfeoiak dohainik eskainiko du bere lana, Gipuzkoako Diputazioarekin sinatuta duen hitzarmenari esker.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























