|
Oinezkoentzat dira erdialdeko kaleak gaurtik aurrera |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-07-16 13:07 |
Gaur (uztailak 16), sartu da indarrean herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzen duen ordenantza. Honen arabera, Oinezkoentzako kaleak izango dira aurrerantzean San Bartolome, San Frantzisko eta Errosario kaleak eta baita Nafarroa enparantza ere. Ibilgailuek zamalanetarako bakarrik sartu ahal izango dute sortu berri den oinezkoentzako gunean, astegunetan, goizeko 07:00etatik 11:00etara.
♦ Ordenantzaren NONDIK NORAKOAK:
- Herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzeko ordenantza.
- Ibilgailu pribatuek ezingo dute Errosario, San Bartolome eta San Frantzisko kaleetan, zein Nafarroa plazan sartu edo ibili.
-
Zamalanak egin ahal izateko tartea goizeko 07:00etatik 11:00etara
murriztuko da astegunetan. (Orain arteko zamalanetarako ordutegia:
6:00-12:00 eta 15:00-17:00 lanegunetan).
-
Asteburuan galarazia dago gune honetan autoz ibiltzea.
-
Ordenantzak ez die honako hauei eragiten: lanean ari diren
suhiltzaile zerbitzuei, anbulantziei nahiz segurtasun indarrei, taxiei,
mugikortasun murriztua duten pertsonei eta ordenantzak zehazten duen
eremuan kokatuta dauden establezimenduetako jabeei edo lantokiei. Azken
hauek, beti ere, arrazoi justifikagarri bat azaldu beharko dute.
-
Neurriak: Altueran 3,5 metro eta zabaleran 2 metro gainditzen
dituzten eta 3.500 kilo baino gehiagoko pisua duten ibilgailuek sarrera
galarazia izango dute. (*Salbuespena: 10.000 kilotik beherako
ibilgailuek baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte herri barruan
sartzeko, baina 10:00ak baino lehen alde egin beharko dute).
Irudi bitxia
Gisa honetan, auto bakar bat zegoela aurkitu dugu Nafarroa enparantza gaur eguerdian, ohituta ez gauden irudia nolanahi ere.
|
Aparkalekuak? Ander 2007-07-16 15:38:53 Oso ondo dao herrixa oinezkuentzat lagatzia, baina kendu dian aparkalekuekin zer gertatzen da? Nafarroa plazan 10-15 auto aparkatzeko lekua zauan. | konparaketa berrigorri 2007-07-17 00:54:31 10-15 auto aparkatzeko, bai, arrazoia, baina beste 200 bat egunian kaletik bueltaka, eta 50 bat gaizki aparkauta dendari eta portaleko ateak ostopatzen. Eta oinezkoak, egunero 1000 inguru, kotxiekin norgehiagoka... Ordua zan!"! | zorionak! katta 2007-07-17 12:49:13 Zeoze ona behintzat in dau udaletxiak! Len ezin zan kalian oinezian ibili! Kale erdixa aparkauta zeuden kotxiak okupatzen zuten ta beste erdixa martxan zebizenak! Bueno ta merkatu plaza aurria kaos bat izaten zan! Espero dot behintzat gauzak aldatzia! Eskerrik asko oinezkuetan pixkat pentsatziarren! | Dudarik gabe Ander 2007-07-17 14:37:54 Dudarik gabe, kaliak oinezkuentzat lagatzia oso ondo dao, baina arazo bat konpontzeko ezin leike beste bat sortu. Hau bezelako projektu batetan, nere ustez, desagertu dian aparkalekuekin zer ein pentsau bihar da. | ados Anderrekin yantxa 2007-07-17 17:46:29 Udalak hau galdetu bihar dio bere buruari? Non daude orain kalean aparkatuta zeuden kotxe guzti hoiek? Hemen erantzun posible batzuk: Txankakuako rotondan gaizki aparkatuta, santa klarako azeretan aparkatuta, san roke auzoan bertako auzokoak aparkaleku gabe utzita....Arazo bat konpondu ta beste bat sortu. Kaleak oinezkoentzat lagatzea ideia oso ona da, baņa gauzak aurrera eraman aurretik ondorioak pentzatu bihar dia! | Ni ere ados thor 2007-07-18 09:04:20 Neri ere ondo iruditzen jat kalietan kotxerik ez egotia, baina udalak ez dakit ze puntutararte arteztu daban aparkalekuekin sortu laiken arazua. Ni ez naiz zentruan bizi eta noizian behin kotxiakin bajatzen naizenetan aparkatzia gero eta gehixao kostatzen dala argi dakat. Beraz oso politxa da kalietatik kotxiak ateratzia baina honekin aparkaleku arazua hainditxu da eta nere ustez zeoze pentsatu biharra dao. Plaza txikiko aparkalekuak ez dia nahikuak. | bueno... elgoibartar1 2007-07-18 10:37:14 Bueno ondo iruditzen jata baina nire ustez! BALE YA ETXEAK EGITERI!!! BADAUDE ETXE NAHIKO!! APARKALEKU GEHIAGO EGIN BEHAR DIRA. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |