Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Argazki zaharren erakusketa uztailaren 28ra arte ikusgai
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Argazki zaharren erakusketa uztailaren 28ra arte ikusgai PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-16 08:51
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena (1907 - 2007) gogorazteko egingo diren ekintzen barruan, Gerra Zibila (1936 urtea) arteko 70 bat argazkiz osatutako erakusketa antolatu du Elgoibarko Udalak, Ongarri argazkilari taldearekin batera. Gaur (uztailak 16) inauguratuko da 19:00etan Kultur Etxean eta hilaren 28ra bitartean egongo da ikusgai.
 
 
Sasoi bateko elgoibartarren bizimodua bistaratzea helburu

Erakusketa horren helburua da, antzinako argazkien bidez, gure herriko sasoi bateko bizimodua (lana, eskola, jaiak, erromeriak, kirol-jarduerak, ohiturak…) zer nolakoa zen erakustea. Horiek horrela, mende hasieratik Gerra Zibila (1936 urtea) artekoak izango dira erakusketan jarritako argazkiak. Tartean, XIX. mendearen bukaerako argazkiren bat ere izango dugu ikusgai. Argazki zaharrak herritarren bizimoduaren adierazgarri izan diren hainbat gairen inguruan bilduta egongo dira: hala nola, lagunartea, familia, jaiak, kultura, feriak, eskola, erlijioa, lanbideak, janzkera eta kirola.


Jatorri ezberdinetako 70 argazki inguru

Erakusketan, gutxi gorabehera, 70 argazkiz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Argazki horiek erakunde ofizialek (Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Koldo Mitxelena Kulturunea, Elgoibarko Udaleko Argazki Artxiboa), elkarteek (Elgoibarko Izarra elkarteko BARREN), herriko ikerleek (Pello Arrieta, Jabi Leon, Joan Mari Andonegi) nahiz herritarrek utzitakoak dira.
Klik haundi ikusteko
Kortaso baserrikoak laiarekin lanean
Argazkirik gehienak digitalizatutako formatutik inprimatutakoak badira ere, erakusketan argazki originalak ere ikusi ahal izango ditugu. Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute, argazki originalak erakusteko. Bukatzeko, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete erakusketa hau antolatzeko laguntza eman duten guztiei.

Lekua
: Kultur Etxeko erakusketa-gelan
Epea: uztailaren 16tik 28ra bitartean
Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara bitartean.
 
ARGAZKIAK:
Erakusketan ikus daitezkeen argazkietako batzuk:
Klik haundi ikusteko
Aurreskua.
Klik haundi ikusteko
Dantza soltean.
Klik haundi ikusteko
Gabon Zaharretako feria.
Klik haundi ikusteko
1907ko Euskal Jaiak Plaza Handian.
   
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari