Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Autobus txartel bakarra abuztuan jarriko da abian Debabarrenan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Autobus txartel bakarra abuztuan jarriko da abian Debabarrenan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-12 13:50
Klik haundi ikusteko
Gipuzkoako autobusetako txartel bakarraren sistema erabili ahal izango dugu Debabarrenako bizilagunok abuztutik aurrera. Prentsa saltokietan 4 eurotan eskuratu daiteke pertsonalizatutako txartela. Txartelak 10 bidaiatatik aurrera deskontuak ematen ditu, baina bidaia arrunta 15 zentimo garestitu da.

Gipuzkoa osora hedatuko da
Hainbat eskualdetan martxan jarri eta gero, Debabarrena, Urola Kosta eta Urola Erdian abuztutik aurrera erabili ahal izango dugu autobus txartel bakarraren sistema. Hortaz, Gipuzkoa osora hedatzeko Debagoiena eskualdea bakarrik geratuko da, eta hona, urrian ailegatuko da txartel bakarra. Bestalde, aurrera begira, beste garraiobideetara ere zabaltzeko asmoa dute.

Nola eskuratu txartela eta prezioak
Eskaera eta kargak banketxeetan egin ordez, Gipuzkoa osoko 500dik gora prentsa saltokietan egitea hobetsi zuen Aldundiak, ahalik eta toki gehien eskaintzeko. Txartela 4 eurotan eskuratu ahal izango da, eskaera orria bete eta gero. Ondoren, behin eta berriz kargatzeko aukera izango da (erabiltzaileak 5 eta 300 euro arteko diru kopurua jar diezaioke txartelari). Hileko lehen hamar bidaietan ohiko prezioa ordainduko da, eta hortik aurrera hasiko dira beherapenak ezartzen. Zerbitzua zenbat eta gehiago erabili, orduan eta deskontu handiagoak lortu daitezke. Eskualde barruko ohiko bidaiak 1,10 euroko balioa du eta 4 zonaldetan barrena ibiltzeak 5 eurora arteko kostua izango du.

Nola erabili txartela
Autobusera igotzean txartel-makinan sartu behar da txartela. Txistu-hotsa entzun, argi berdea piztu eta gelditzen den saldoa bertan azalduko da. Autobusetik jaitsi aurretik, ate ondoko bidaia ixteko makinean sartu behar da txartela. Irteeran bidaia ixtea ahaztuz gero, ibilbide luzeenaren prezioa izango du bidaiak.
•  Informazio gehiago:
Gipuzkoa.net 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari