Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Eskola Kirola berria bultzatzeko sortu da Eskola Kirolaren Kontseilua
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Eskola Kirola berria bultzatzeko sortu da Eskola Kirolaren Kontseilua PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-11 10:58
Klik haundi ikusteko
Eskola Kirola programari indar berria emateko asmoarekin sortu da Eskola Kirolaren Kontseilua. Herriko ikastetxe bakoitzeko 2 ordezkarik, Udal Kirol Patronatuko 2 ordezkarik eta Foru Aldundiko ordezkari batek osatuko dute Kontseilua. Bestalde, Kontseiluak hartutako erabakiak aurrera eramateko enpresa bat kontratatu du Kontseiluak.


•  Enpresa batek kudeatuko du Eskola Kiroleko Programa
Xabier Zabaleta, Eskola Kirola kudeatuko duen enpresako buru.
Xabier Zabaleta.
Gorputz-hezkuntzan lizentziatua den Xabier Zabaleta da Eskola Kirolaren Kontseiluak Eskola Kiroleko Programa (pdf) kudeatzeko kontratatu duen enpresako burua. Zabaletak badauka esperientziarik langintza hauetan, Mutriku eta Ondarroan aritu baita aurrez. Bere ardurapean 5 kirol-monitore izango ditu eta hauen zeregina izango da ikastetxeetara joan eta Eskola Kirolean izena ematen duten umeen entrenamenduak gidatzea. Asteburuetako kirol jardueren koordinazioa ere enpresa honetako langileen ardurapean egongo da. Datorren ikasturtean hasiko da lanean enpresa hau eta urtebeterako kontratua izango du.
Alabaina, umeen gurasoek eta kirol talde ezberdinek “berebiziko garrantzia” izaten jarraituko dutela azpimarratu zuen Ramon Mugica, Udal Kirol Patronatuko zuzendariak. “Guztion arteko elkarlana” funtsezkoa dela gaineratu zuen martitzenean (uztailak 10) Udaleko Pleno Aretoan egin zuten Eskola Kirola programa berriaren aurkezpenean.

•  Aspaldiko asmoa
Klik haundi ikusteko
Udal ordezkariak, kirol taldeetakoak, ikastetxeetakoak eta Eskola Kirola kudeatuko duen enpresakoak aurkezpen ekitaldian.
Duela 10 urte ere egin zutela Eskola Kirolaren kontseilu bat sortzeko saiakera gogoratu zuen Kirol Patronatuko zuzendariak, “martxan ere jarri genuen, baina berehala bertan behera laga behar izan genuen. Ia orduko esperientzia aintzat hartuta bigarren saiakera honetan ez dugun hutsik egiten”.
Kontseilu berri hau sortu aurretik hilabeteak daramatzatela ikastetxeekin lanean azaldu zuen Mugicak, “gure aspaldiko helburua zen Eskola Kirolaren antolaketari egitura sendoagoa eskaintzea, eta ildo honetan, guztion artean adostutako estatutuen onarpena aurrerapauso handia izan da". Estatutuok gidatuko dituzte Kontseiluak hartuko dituen erabakien nondik-norakoak.

•  Zer da Eskola Kirola?
Eskola Kirola programaren eginkizuna, Elgoibarren eskola kirola bultzatzea da. Kontuan izan behar da, Eskola Kirola honako hau dela: ikasleak, eskolan hasten direnetik goi mailako beste ikasketa batzuetara iritsi bitartean, eskola orduetatik kanpo eta eskolan bertan, egiten duen edozein jarduera fisiko.

•  Eskola Kirola programaren helburuak:
  1. Kirola Elgoibarko ikasle guztiengana hurbiltzea, beti ere, hautaketa eta errendimendu prozesuak alde batera utzita, eta lehiaketara bakarrik mugatu gabe.
  2. Eskola Kirolaren helburuekin bat datozen kirol jarduerak eskaintzea.
  3. Ikastetxeetan Eskola Kirola  aurrera eramateko eta kudeatzeko beharrezko egiturak sortzea.
  4. Kluben partaidetza bultzatzea ikastetxeetan jarduera programak aurrera eramateko.
  5. Eskola Kirolean berdintasun eta partaidetza ereduak ezartzea, batez ere aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan.
  6. Herriko ikastetxeetako eta klubetako teknikarien formazioa eta gaitasuna bultzatzea.
  7. Ikastetxe eta Udalaren instalazioak erabiltzeko aukera ematea, beti ere, ondo erabiliko direla ziurtatuz.
•  Kirolak:
Klik haundi ikusteko
Guztira 11 kiroletan parte hartzeko aukera izango dute datorren ikasturtetik aurrera Eskola Kirolaren programa berrian izena ematen duten umeek.
 
  • 3 taldekako kirol: futbola, eskubaloia eta saskibaloia
  • 8 banakako kirol: atletismoa, xakea, txirrindularitza, pilota, eskalada, mendizaletasuna, tenisa eta igeriketa.

   



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari