| Gurean Bai-Merkataritza: 125 dendarik berritu dituzte konpromisoak |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2006-07-12 16:33 | ||
|
GUREAN BAI-Merkataritza proiektuaren barruan, 125 dendarik beste 3 urterako konpromisoak hartu dituzte.
2003an Euskararen Aldeko hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko dendariek, bakoitzak bere dendan euskararen erabilera indartzeko. 1. etaparen (2003-2005) balorazio positiboa egin ondoren, beste hiru urtez lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Euskara Eskura katalogoa Dendari bakoitzari, hartu dituen konpromisoak betetzen laguntzeko, Gurean Bai-Merkataritza proiektutik Euskara Eskura izeneko katalogoa banatu diote proiektuko arduradunek. Bertan, Gurean Bai-Merkataritzak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzak laburbiltzen dira. Arlokako hiztegi espezifikoak ere eskaini zaizkie, idatzizko produkzioan autonomia izateko helburuarekin. Datorren urtera begira, Gurean Bai-Merkataritza ostalaritza alorrera zabaltzeko asmoa daukate egitasmoaren eragileek.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























