Erregulartasun aparta erakusten ari da Jon Revert VI. Mendiko
Lasterketen Euskal Herriko Kopan. Azken proban (Kopako laugarrena),
Ezpeleten (Lapurdi) lortutako 20. postuari esker, sailkapen nagusiko 4. postuan
sailkatuta dago antxintxikari elgoibartarra eta eskura du azken
podiuma. Izan ere, Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ezaguna izango da
Kopako azkena irailaren 23an.
Revert eta Konde, primeran Ezpeletako proban
 David Conde 22. postuan sailkatu zen Ezpeleten
Ñapurrak elkarteak antolatutako Ezpeletako mendi lasterketa jokatu zen joan zen zapatuan, (uztailak 7). Lasterkariek 27 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta 1.200 metroko desnibela gainditu. Jon Revert eta David Conde antxintxikari elgoibartarrek parte hartu zuten bertan. Lehena 20. postuan sailkatu zen 2 ordu, zazpi minutu eta 28 segundoko denborarekin. Conde, berriz, 22. postuan sailkatu zen, Revert lagunarengandik 14 segundura. Biek elkarrekin egin zuten ibilbidea azken zatiraino. Orozkoko Javi Olabarriak irabazi zuen lasterketa eta bera da sailkapen nagusiko liderra. 700 lagunek gora aritu ziren korrika.
Reverten erregulartasuna, probaz-proba
Euskal Mendizale Federakundeak (EMF) antolatzen duen VI. Mendiko Lasterketen Euskal Herriko Kopa 5 probek osatzen dute eta Jon Revertek orain arte egin diren lauretan parte hartu du, eta erregulartasun handia erakutsiz, gainera. Euskal herriko bazter eta lurralde desberdinetan egin dira orain arteko mendi lasterketak. Hona hemen, banan-banan Reverten ibilbidea.
-
Orozko Harana
Maiatzaren 20an izan zen Orozko Harana II. Mendiko Lasterketa,
Orozkotik abiatuta, maratoia (42 km.) osatu zuten lasterkariek eta
Gorbeia izan zen ibilbideko puntu gorena. Jon Revertek 14. postuan
sailkatzea lortu zuen ibilbide luze eta gogorreko lasterketan.
-
Kosta Trail
Ekainaren 10ean korritu zen Kosta Trail, aurtengo egutegiko
berrikuntzetako bat. Itsasertzean jokatu zen Kopako bigarrena,
Portugalete eta Gorlizko hondartza artean. Lasterkariek 30 kilometroko
ibilbidea osatu beharko izan zuten, eta 1.400 metroko desnibela
gainditu. Ibilbidean pilatu zen lokatzaren eraginez, orain arteko
probarik gogorrena izan zela aitortzen du Revertek. Hala ere meritu
handiko 13. postuan sartu zen helmugan.
-
Lakuntza
Ekainaren 17an, Lakuntzako IV. Lasterketa jokatu zen, egutegiko
klasikoetako bat. Ibilbide menditsua, 28 kilometro pasatxo, eta
Irumugarrietako tontorretik igaro behar. Revert 30. postuan sailkatu zen.
-
Ezpeleta
Ezpeletako proban 27 kilometroko ibilbidea, eta 1.200 metroko desnibela
gainditu zuten parte hartzaileek. Gorago aipatu moduan 20. postuan
sailkatu zen Revert.
-
Zegama-Aizkorri
Irailaren 23an Zegama-Aizkorri mendiko maratoia, Kopako azkena, eta
Euskal Herrian jokatzen den ezagunena izango da. Aurten ere Munduko
Kopako lasterketa izango da.
|
thailandia Mkl28 2007-07-09 21:49:34 Aurreko urtean tipo hau Thailandian ikusi naban metralladora batekin. Edo behintzat bere iguala zuan, ba ote? norbaitek ba al daki ezer? | thailandia berrigorri 2007-07-10 20:59:11 seguru metralladora bat zala? ez zan izango lasterketaren bat irabazteagatik emandako oroigarria? aurrez aurre ikusi zenuen? arraroa egiten zait.. | Betiko inozoa betiko inozokeritan Santa Klara 2007-07-12 10:24:46 MKL28-ri Ez al zea kapaza sentzuzko komentariorik iteko edo nahita zabiz berri guztien aurka, komentario ergelak egiten. Gogorarazten dizut ( ahaztua ez bazaizu ere ) zure izen ta abizenen zain nagoela. Revert-i: Animo, gustua ematen dau herrixan halako kirolari fiņak eukitzia ( ta baita mutil jatorra ere ). | santa klara casio 2007-07-12 11:03:26 santa klara, santa klara, todo lo lia y nada aclara. obsesioren bat edo al daukazu mkl28-rekin? | Errima polita Santa Klara 2007-07-12 11:29:49 MKL28 rekin obsesionatuta... ke ba. Anonimatoan esandako txorradek, eta komentario negatiboek berotzen naute, besterik ez. Errima polita zurea, baina zer da nik liatzen dudana? zer nahi duzu azaltzea? uste dut argi hitz egiten dudala, baina nahi badozu, zuretzat poliki poliki idatziko dut eta ahal badut gauzak argiago esan. Ondo izan. | Revert Thailandian Lur 2007-07-12 11:52:30 Kontuz, kasu honetan ez dut uste MKL28-ren komentarioa "txorrada" bat denik. Izan ere, nik dakidanez, Revert Thailandiara joan zen ezkontza-bidaian, eta, han zegoela, Estatu Kolpea tokatu zitzaion pare-parean. Prentsako erretraturen batean azaldu omen zen Revert soldadu artean (hori bai, berak ez zuen armarik). Erretratu hau izango du akorduan, seguruenez, MKL28-k. | ez naiz tuntuna casio 2007-07-12 12:07:07 esan nahi nuena zen, mkl28k egiten duen komentario bakoitzaren ostean beti datorrela zure komentario bat berari kontuak eskatuz. eta horrela inoiz ez duzu ezer lortzen. gaia desbideratzen duzu, eta konturatzen ez bazara ere, askotan gaizki geratzen zara. kasu honetan bezala. anonimotasuna berriz, uste dut denok aprobetxatzen dugula. nik behintzat enituzke komentario hauek idatziko nire izen abizenak eman beharko banitu.eta zuk? | santa a-klara-te Mkl28 2007-07-12 12:21:20 hi bai haizela tuntuna motel, hire inteligentziak ez du pareko askorik. Nahiz eta babian bizi eta ume bat izan, ez lotsatu auzo horren jendia behintzat.Pentsatzen det ez dozula nere mezurik ulertuko baina bueno zuk segi hola jokua ematen dozu eta. besarkada bat adiskide! | Lixto orduan ! Santa Klara 2007-07-12 12:27:08 Orduan lixto! 1- Reverten argazkia soldadu armatu baten ondoan ( soldaduak beti igual ) Thailandian zegoela, eta horregatik lehenengo komentarioa ... dena dela lehen komentarioa adarra jotzen dagoela dirudi. 2-Nik gaia desbideratu? Nik jartzen al dut gaia ba? NIk Beste horrek esaten dituenak zalatzen ditut, besterik ez. 3- Gaikzi geratzen dena ni? Besteren batek esandako astakeriari atentzioa deitzearren? zuk badiozu, hala izango da. 4-Anonimatoarekin gustura ni ere, hori bai MKL28, esan zuen bere izena esango zigula, hori gertatuz gero, seguru bere komentarioak baretu egingo direla. Lixto orduan. Jarraipenik ez. | MKL28-ri Santa Klara 2007-07-12 12:33:07 Bi hitz gehiago. Esan ziņun ba emango zenitula izan ta baizen, zain naiz oindiokan. Ta zuk esandakoak ulertu... esandakoak ulertzen ditut, kokoloa zarela ulertzen dudan bezala. Noizko zentzuzko ezer. Zure hurrengo perlaren zain. Allo. | santa manta Mkl28 2007-07-12 12:35:26 heman zure emaila eta hemango dizkizut nire izen abizenak problemarik gabe. galdera bat 15 urte baino gehiago dazkak? | lixto? casio 2007-07-12 12:39:37 bai, zuk desbideratzen duzu gaia. jon revert-i buruz da artikulua , eta zure komentarioak argi eta garbi mkl28ren aurkako komentarioak dira. Bai, zu zara gaizki geratzen dena. Egiten duzun bakarra mkl28 kritikatzea da, askotan futnsik gabeko kritikak. KAsu honetan bezala, zuk komentarioa ez ulertzeak ez du nahi esan zentzurik ez duenik. NIk ere ez dut ulertu hasieran, baina batzutan hobe izaten da isilik geratzea. uste dut mkl28k ez zuela esan bere izena argitaratuko zuenik, bere izena bere helbide elektrikoa ematen zionari bidaliko ziola baizik. eta azkenik, hemen eztabaidak ez dira bukatzen zuk nahi duzunean. zuk esan beharrekoa esan duzulako ez bukatu eztabaida. | mkl28-ri casio 2007-07-12 12:40:29 15 urtetik beherakoen hitza ez da entzun behar ala? | Ez dagoen tokitik ezin ezer atera. Santa Klara 2007-07-12 14:21:18 Sentitzen dot, asko gainera. Zurekin ezin da ezer egin in. Edozer esaten dozu, edozein modutan, ta ala avanti. Ke listo soy pentsatuko dezu gainera. Ea zure hurrengo komentarioek sentzuzko ezer dioten ( ez dut uste ). Ta gauza 1,
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
da nire helbidea. BIgarrengoz esan dezu zure izena emango dezula, ea egia den. | zeinengatik ari zera? casio 2007-07-12 14:25:34 zeinengatik ari zera? nigatik edo mkl28gatik? | Eskerrik asko Ander 2007-07-12 14:34:45 Eskerrik asko Casio, MKL28 eta Santa Clarari (hiru diferente bazerate behintzat). Foro hau ziharo kakaztia lortzen dozue. Segi kakari bueltak ematen. Moderatzaileari: berri honetan irainak eta gaiarekin zerikusirik bageko komentarioak daude. Kenduitzazu, mesedez (nirea barne). | zu ere kakan casio 2007-07-12 14:35:52 uste det zu ere kakan sartu zerala | barkatu casio 2007-07-12 14:48:09 egia esan, barkmena eskatu nahi det, agian ez ditut nire hitzak ondo neurtu. gainera gaitik erabat irten gara, baina enuen nahi irakurritakoari erantzun gabe geratu. niregatik ere ezabatu mezu guztiak, ez baitoaz gaiari lotuta. | 15 urtekoak Mkl28 2007-07-12 18:03:31 Noski beraien iritziak hemen lekua daukatela, beste edonork eduki dezakeen bezela. Baina horrek ez du esan nahi nik 15 urteko batekin eztabaidan hasiko nahizenik, ez dago gure neurri intelektualera bere adina dela eta. zoritxarres santa klara multzo horretatik gertu ikusten dot eta horregatik galdetu diot. | Aupa Txuni!! amaiare 2007-07-18 16:42:58 Ion Revert-ek kriston meritua dauka halako ematzak lortzeagatik. Iaz Thailandian egon zan ezkontza bidaian, kasualitatez Estatu kolpea tokatu zitzaion, eta prentsa-artikulu batean agertu zen soldadu artean eta kitto!! Bera kirol munduan oso sartuta dago eta aurten kriston emaitzekin, hemendik, animo asko Zegama-Aizgorri mendi maratoirako!! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |