Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Erregistratu egin beharko da elgoiBARREN.net-en komentarioak egiteko
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2006-08 Gune askea

Gida komertziala

Erregistratu egin beharko da elgoiBARREN.net-en komentarioak egiteko PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-06 16:57
Gaurtik (uztailak 9) aurrera, erregistratu egin beharko da gure atarian komentarioak egiteko. Bestelako zerbitzuak jasotzeko edo albisteak irakurtzeko ez da ezer egin beharrik egongo, baina norberaren iritziak eman eta komentarioak egiteko erregistratu egin beharko da.
• Erregistratzea oso erreza izango da:
  1. Erabiltzaile-izena: Izena, izen-abizenak edo ezizen bat jarri behar da. Komentarioetan beti sinadura hori azalduko da, automatikoki.
  2. E-posta: Helbide elektronikoa eman behar diguzue erregistratzeko. E-posta ez da publikatuko.
  3. Pasahitza: Nahi duzuen pasahitza aukeratu dezakezue.
Erregistratu eta aberastu elgoiBARREN.net ataria zuen iritzi eta komentarioekin.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Primeran iruditzen zait!
1 2007-07-07 13:11:08
Primeran iruditzen zait!
Oso ondo
2 2007-07-07 16:35:36
Ea beti zirikatzen dabilen jendeak anonimatoa galduko duen beldurrez ergelkeri gutxiago edo eta irain eta erazo gutxiago egiten dituen
ok
gontzal 2007-07-07 18:07:52
Tristea baina beharrezkoa. Elgoibartarrok daukagun tresna zoragarri hau pikutara bidaltzeko arriskuan gaude eta holako neurriak hartzea tristea baina lojikoa iruditzen jata. Hala ere gutxi lortuko da batzuk jarrera aldatzen ez badute.
ez
lingam 2007-07-07 19:21:59
ni ez nago ados
ordua zan!
Mkl28 2007-07-07 22:00:45
foro honetan seriotasuna falta da!
zankarroiaren dilema
porrupatata 2007-07-08 04:52:31
patata bat, edo agian kaltzetinak, bat hiruko bi, nire erretrobisorea baldin zortzi. lotsa ahastezin hori gorri bihurtu eta urdintasun lotzastuak adostu. esan, pan, edo tan, pan tan, egur ama zure izentasuna gaur da eta. biharamuna jaingoikoaren legea, osantortilaren ezintasuna. batek daki nor dariola zuzentasuna gora gora. altza porru patata sanfrantziskotik gora. txikii eguna alderantziz nire iritzia borratua.ta a astronauta bada. ez da zankarroiaren dilema. ez bada borratua.
???
casio 2007-07-08 12:05:47
ee???
eskerrik asko MKL28
3 2007-07-08 12:57:50
Eskerrik asko MKL28, azkenean lortu duzu nahi zenduna!!! pozik egongo zera, ezta?
3-ri
Mkl28 2007-07-08 13:16:51
ordua zan horrelako neurri bat hartzeko, jendeak ez dakilako foro batek eskatzen duen seriotasun minimo bat mantentzen eta besteen identitateak ez hartzen. Horregatik bai, pozik nago orain beste seriotasun bat egongo delako. 
Zu ze zaude haserre? orain besteen identitaterik ezingo duzulako hartu edo zergatik? ez zara ba troll-a zu izango? kuriosoa egiten zait foroa serioagoa egiteagatik eskerrak ironikoki ematea! Patetikoa da zu eta zu bezelako pertsonen jokaera, bukatu da zuen katxondeoa. Eskerrik asko zuri!!
ona edo txarra?
casio 2007-07-09 12:14:58
alde batetik erabaki ona iruditzen zait, mkl28-k dioen bezala seriotasuna emango diolako foroari. baina , erabaki hau hartzera bultzatu duten arrazoiak kezkatzeko modukoak iruditzen zaizkit.
Seriotasun minimoa mantendu?
Santa Klara 2007-07-09 13:14:24
Foroko ustezko seriotasun falta, forokideon ardura da.  
 
Anomimatoak ematen duen babesean, gauzak nahazi, hau da besteen izenarekin idatzi, edo eta edozein astakeri idazteko libre sentitzen gara ( ez al da hala MKL28 eta beste batzu ).  
 
Oraindik anonimato mantentzen dugu, eta neurri honek bazter nahaztatzaileak kanpoan utz baditzake ere, txorradak eta astakeriak idatzi nahi dituna libre da, bere anonimatoa salbu bait dago.  
 
MKL28 zu ados egongo al zinateke benetako izen ta abizenak erabili beharko balira? 
 
Orduan akabo zure pentsatzen dudana este hori ezta?  
 
Erregistratzearena ideia ona iruditzen zait, baina foroko seriotasuna gure esku dago.
santa klara de huevo
Mkl28 2007-07-09 13:23:48
ni ados egongo nintzateke izan eta abizenekin idazteko, ez daukat problemarik! eta zuk?
Anonimatoarekin gustura
Santa Klara 2007-07-09 13:32:46
Anonimatoarekin gustura, izan ere zu bezalako jendeak beldurra ematen dit, kapaza izango ziñateke kalean ni gelditu ta hizketan hasteko; homosexualak gaixorik daudela, eliza bota behar dela eta irakurri dizkizudan beste hainbat perla. 
 
Dana dala, izen abizenak esatearekin ados bazaude. Izan koherente zure hitzekin ta esan zein zean.  
 
Baina suposatzen dut zein zean jakin gabe egon beharko dugula. Izan ere nork nahiko luke halako kirten puzka baten ondoan 2 minutu pasa. Nik ez behintzat. 
Zure izen abizenen zain geratzen naiz, ez asko taradau.
Primerako neurria!
lingam 2007-07-09 15:28:10
Neri ere ez zait iruditzen anonimatoa arazo bat denik, eta gainera lagundu egiten du iritzi benetan libreak ager daitezen. Anonimotsun gabe hitzegiteko, nahi duenak badauka izena idazteko aukera (gutxik egiten dute) edo bestela hor dago kalea, lagunak, eskola, lana… aurrez aurre jendearekin hitzegiteko. Baina gutxitan sartzen gera benetako eztabaidetan, ez? Hau bezelako foro batek beste aukera berri bat ematen du, eta anonimotasunak ematen dio batez ere berezitasun hori, era lasaian, librean, inork garrasi egiteko arriskurik gabe etabar hitzegiteko. 
 
Errejistratzearekin behintzat "izen lapurra"-ren txantxak bukatu dira, nork zer idatzi duen ez jakitearena. Tontakeriak idaztea edo norbaiten gustukoak ez diren iritziak idaztea ez da arazo bat. Tontakeri bat idatzi dutela? Eta zer? Foroak horrelakoak dira. Gainera nork esaten du zer den tontakeria bat eta zer ez? Arauak bete ezkero edozein iritzi idazteko eskubidea daukagu. Tontakeria edo faltsukeria bat dela uste dezula? Orduan erreza izango da azaltzea zergaitik, eta idatzi duenaren akatsa agerian geratuko da…



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari