Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Amaitu dira parrokiako margolanak zaharberritzeko lanak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Amaitu dira parrokiako margolanak zaharberritzeko lanak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-07-05 09:09
Klik haundi ikusteko
Lehen
Klik haundi ikusteko
Orain
San Bartolome parrokiako sabaian, gurutze-gangan, kokatuta dauden lau margolanak (Ignacio Aranak 1722-1724 artean margotuak) zaharberritu ditu Arrasateko M.C. tailerrak azken 5 hilabeteotan. Aste honetan itzuliko dituzte jatorrizko lekura.
 
 

•  Egoera txarrean
Klik haundi ikusteko
Carmen Martin zaharberritze lanen zuzendaria, parrokiako sakristian
M.C tailerreko 5 lagun eta arotz bat aritu dira koadrook zaharberritzen Carmen Martinen zuzendaritzapean. Joan zen otsailean hasi ziren lanean eta lan nekeza izan dutela aitortzen du lan hauetan aditua den Martinek, “oihal gaineko olio-pinturak eta markoak oso egoera kaskarrean zeuden eta berritze lanak ez dira batere errazak izan”.
Margotu zirenetik egin diren zaharberritze lan ezberdinek asko kaltetu ei dituzte koadroak, “urradurak, tolesdurak, hala moduz jarritako partxe modukoak eta falta ziren oihal zatiak ere aurkitu ditugu koadroetan. Originalei gaineratutako margoak kentzeak eta jatorrizko koloreak itzultzeko ahaleginak eman digu lanik handiena”.
Zaharberritze lanek iraun duten bitartean, parrokiako sakristian egon dira koadroak, bertan jardun baitute lanean artelanen zaharberritzaileek.

Klik haundi ikusteko
Detaile bat
• 
Elizako 4 doktoreak
San Gregorio, San Agustin, San Ambrosio eta San Jeronimo, hau da, elizako doktoreak irudikatzen dituzte 4x2,5 metroko 4 koadro hauek. Ignacio Aranak margotu zituen 1722 eta 1724 urte bitartean.
•  Argiztapen berria
San Bartolome parrokiako berritze lanekin jarraituz, argiztapen sistema berria jarriko dute aurki, datozen 8 egunen barruan, eta honi esker koadroak hobeto miresteko aukera izango da. Bien bitartean, erretaula nagusiaren zaharberritze lanek ere aurrera jarraitzen dute. 
 
 
Klik haundi ikusteko
Sainduen 4 irudiak laster itzuliko dira San Bartolome parrokian duten jatorrizko lekura, sabaiko gurutze-gangara
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

dirua
Mkl28 2007-07-05 12:07:46
Nork ordaintzen ditu apaizen koadroen berriztapenak? nork ordaintzen ditu sekta katolikoaren apain gastu hauek? nere etxeko koadro batzuk ere ez daude egoera onenean eta ez dia inork garbituko. Nere diruarekin ez ordaindu elizako ezer, nere zergak ez dira sekta nagusiari bideratzeko. Nahikoa lapurtu dute iada historian zehar. Stop elizarako diru publikoa erabiltzeari. Soberan lapurtu digute iada!
Galdera
Ni 2007-07-05 12:26:36
Nor da Elgoibarko parrokiaren jabea? Udaletxea edo Eliza?
Santa Klara
Ze pena 2007-07-05 15:23:44
Nork ordaindu duen, zein den jabea? Sekta katolikoa. Aspaldi ez nuela horrenbeste kirtenkeri batera irakurtzen. 
Ateotzat dut nire burua, baina badakit eliza eta gure kultura bat eginik daudela, San Bartolomeak esaterako. Duela bi aste San Juanak egun batzu pasa ta San Pelayuak gero San Pedroak, ondoren San Martzialak, hurrena San Ferminak. Ta hola urte guztia.  
Ez dakit ze diru erabili den eliza konpontzeko baina eliza txukun mantendu behar delakoan nago.  
Ea noiz joaten nazin ikustera, izan ere azken urteotan bodetan ta hiletetan bakarrik joaten naiz.
Santa Klarari
Ni 2007-07-06 08:27:02
Nire galderaren arrazoia honako hau zen: Horain dela hilabete inguru irakurri nuen Eliza, Parrokia, etb...asko jabe ofizialik gabe zeudela, eta Elizak hau ikustean beraien jabetza tramitatzen hasi da. Baita lortu ere kasu askotan, udaletxeentzako beraduegi zelarik. Nire ustez elgoibarko parrokia Elgoibarko udalarena izan beharko litzateke (elgoibartarrena) eta ez Elizarena. Noski Parrokia ondo mantendu behar dela, gure kulturaren zati bat delako, baņa herriak ordaindu duenez herriarena izan behar da. Ez elizarena.
Parrokia
Mkl28 2007-07-06 11:24:15
Eliza bota eta bertan aparkalekuak egin beharko lirateke, hori bai dela beharrezkoa eta jende guztiarentzat, ez bakarrik sekta katolikoarentzat!!!
Mkl28 = Artaburua
Santa Klara 2007-07-06 11:41:17
Mkl 28, hi burutik ondo al hao? 
Ondo da, pentsatzen dena esan behar dela ta horrelakoak.  
Baina kontuz halako txorradak pentsatzerakoan, esaterakoan, jendeak pentsa bait dezake burutik zaudela. Eta nola jendian hori pentsa dezakeen, hori esan dezake. 
Por tzierto parkinak bainao hobe etxiak itxia ezta, ya txorradak esaten hasita, ez gaitezen motz gerau. Ondo pasa eguna
Santa klara
Mkl28 2007-07-06 12:12:48
Hemen artaburu bakarra hi haiz!! eta galanta gainera!!zergatik iruditzen zaizu txorrada bat? zuretzako hain garrantzitsua izan daitekeen erlijio katolikoa edo eliza beste batzuentzako beharrezkoa ez den egitura bat da. Ez da denentzako gauza bat, katolikoentzako bakarrik, eta herri erdian molestatu bakarrik egiten duen kriston egitura daukate, eta gainera laguntzak ematen dizkiote, lotsagarria. zer irudituko litzaizuke budistak ere horrelako egitura bat eta horrelako laguntzak izatea? sekta nagusiak izateak ez dio denen dirua jaso beharraren eskubidea ematen. Nere dirua ez behintzat. Eta herri honetan dagoen aparkaleku arazoa ikusita, katolikoek "mezkita" beste leku batetara eraman, edifizio normal batera, eta eliza dagoen tokian aparkalekuak egitea oso proposamen egokia iruditzen zait. Nahiz eta zu bezelako artaburuek ez ulertu. 
p.d: eta oraindik ez naiz kanpai zaratarekin sartu!
MKLrekin ados!
lingam 2007-07-06 12:50:53
Mkl28-k badu arrazoia honako honetan. Udaletxeak edo gobernuak elieke erlijio taldeei dirurik eman behar.  
 
Hala ere Udalak eliza monumentu bezela manten dezake. Baina arrazoia dezu, baita ere aztertu daitezken posibilitateak lirateke botatzea edo bere erabilera aldatzea. Baina horretarako eliza udalarena izan beharko litzateke , ez?  
 
Eta kanpaienak ere delitua dauka..
MKL28 = Artaburu eta kokolo
Santa Klara 2007-07-06 17:46:46
Lehenik eta behin gauza bat MKL28,lasaitu adi. Lixto lasaitu al haiz? 
Bueno ba... oin zuk idatzitako astakeriak irakurri ( lerro batzu gorago daude ) eta oraindik hala pentsatzen baddezu, gauza bat eskatuko dizut.Karta formal bat idatzi, firak bildu. Joan udaletxera eta zorte on. Ea datorren urterako parking gehiago dagoen herrian. 
 
Eta beste gauza bat,ez jendea iraindu mesedez. Katolikoak, musulmanak, budistak... bizitzeko mota bat da. Nahi baduzu eliza kritikatu dezakezu, baina ez bere fededunak.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko