Aurtengo udan, zerbait berezia egin eta ondo pasatu nahi duten 15-18
urte bitarteko gaztetxoentzat bertso-barnetegia antolatu du Bertsozale
Elkarteak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean.
 Bertsotan Aubixan
Bertso-barnetegi hori Idotorbe (San Pedro) auzoko Aubixa baserrian izango da, uztailaren 14tik 21era bitartean; beti ere, ongi pasatzeko, euskara lantzeko, bertsotan gozatzeko, bertsolarien bisitak jasotzeko, lagun berriak egiteko…helburuarekin.
Horrela bada, urtero bezala, bertso-barnetegian egindako lana herritarren artean zabaldu eta gaztetxoen artean bertsozaletasuna sustatzeko asmotan, uda honetarako, herritar guztiei, batez ere gazteei, zuzendutako hainbat ekitaldi ireki antolatu dira.
• Hona hemen Bertsozale Elkarteak, Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordearen laguntzaz, prestatu duen eskaintza:
- Uztailak 14, larunbata: Bertso afaria Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin, Aubixa aterpetxean, gaueko 20:30etik aurrera. Prezioa: 10 euro.
- Uztailak 16, astelehena: Bertso-tribial erraldoia eta kantaldia arratsaldeko 17:00etan, Mintxetako igerilekuetan. Gaztetxoek kantu saio bat dinamizatuko dute, Oskar Estanga musikariaren laguntzarekin. Horretarako herritarrei kantuen letren fotokopiak banatuko dizkiete.
- Uztailak 19, osteguna: Bertso bazkaria eta txitxiburduntzia, Fredi Paia eta Oihana Bartrarekin. Bazkalostea girotzeko, trikitilariak ere izango dira. Aubixa aterpetxean, 14:00etan. Prezioa: 12 euro.
- Uztailak 20, ostirala: Bertsolarien eta trikitilarien saio berezia,
herriko kaleetan zehar, 18:00etatik aurrera. Barnetegiko partaideak
jardungo dute bertsotan, trikitilarien laguntzarekin. Ekintza honen
helburua kale giroa jartzea, eta bertsoa herrira zabaltzea izango da.
• Informazio gehiago eta izena emateko
Hortaz, ekitaldi horietan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete Udaleko Euskara Sailean (Kultur Etxean goizez). Bertso afari edota bazkarirako izena emateko ere, bertara joan edota 943 744366 telefono zenbakira deitu goizez.
|
Lingamez Mkl28 2007-07-03 14:59:54 Hemen izena ematea gomendatzen dizut, oso ondo pasatuko duzulakoan nago. Interesgarria dirudi zu bezelako gaztetxoentzako. Animo! | La letra con sangre entra Bertsoen aurkako plataforma. 2007-07-03 16:11:51 Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuela. | Moderatzileari Bertsoen aurkako plataforma 2007-07-03 18:11:27 Azal iezaidazu mesedez ea zertan ez duen betetzen araudia nere komentarioak. Eta mesedez berriz ere ipini. Nahikoa da, zure jarrera lotsagarria da, dirudienez foro hontan zuek jarritako gaieri txaloak eman behar zaizkiela, eta beste kendu.. hau da hau foro demokratikoa. | Moderatzailea Mkl28 2007-07-03 19:10:03 Moderatzailearen jarrera lotsagarria da, begira lingamez-ek lehen eman duen espektakuloa eta bere txorradak laga ez ezik erantzun ere egin dio! Pertsona bera ote dira? ez dut pentsatu ere egin nahi izugarria izango litzatekeelako. | Moderatzailea lingam 2007-07-03 19:21:38 Moderatzailea eta ni ez gara pertsona berdina, nola esan dezakezu hori? Hala eta guztiz ere eskerrak eman nahi dizkiot moderatzaileari bere lana ondo egiten duelako, eta gainera oso ulerkoitza izaten delako nik daukadan arazoarekin. Eskerrikasko eta barkatu sortu ditzazkedan arazoengatik, nere arazoak konpontzeko tratamenduan nago. Besterik gabe horrela jarraitu. | Lingamez Mkl28 2007-07-03 20:32:54 konturatzen al zera zuk neri "Troll" deitu didazula eta ez zaituztela bortratu? zer da hau? Besteei azker borratzen digute idatzitakoa. | Mkl28-ri bat 2007-07-03 21:28:01 Joe hi, denbora guztia Interneten pasatzen dok ala? Ez al dakak bizitza sozialik edo zer? Normala, holako tipo batek zer bizitza sozial euki bihar du ba... | bat-i Mkl28 2007-07-04 00:54:47 Nire bizitza soziala oso aberatsa da, elgoibarren.net-en nere herriari buruzko iritziak adierazten ditut, herrian egoten diren gertakizunak oso garrantzitsuak direlako niretzat. Nahiz eta zu bezelako tipo batek gauza horiek ulertzea ez lortu. | Aurreko elementuari Ni 2007-07-04 09:13:30 Ja ja ja, hasteko hemengo "tipo" bakarra hi haiz. Ez al haiz konturatzen aspergarri bat haizela? Beti jendeari koskobiloak ikutzen ibili beharra atentziua deitzeko... Portzierto aupa Aubixako bertsolari hoiek!! | Troll lingam 2007-07-04 09:20:00 "konturatzen al zera zuk neri "Troll" deitu didazula eta ez zaituztela bortratu?" Bai, ez dizut "Troll" deitu usai txarra duzulako edo itsusia zeralako. Interneteko "troll"-a beste gauza bat da. Linka ere eman nizun, eta troll-aren definizioa bete betean betetzen duzunez, ezin dezakezu iraina bezela hartu. Hemen egiten ari zarenak, besteen izenekin idazteak etabar (hor goiko komentario horrek adibidez) TROLL bat bihurtzen zaitu. Objetiboki. | Lingamez-i eta bat-i Mkl28 2007-07-04 09:33:05 1º Ni ez naiz Troll, ez internetekoa eta ezta usain txarra duten horietakoa. 2º Nik ez dot inoren izenarekin idatzi, neriakin bakarrik idazten dot, beraz Lingamez frogatu zure akusazioa edo eta bestela ixildu. 3º Ni ez naiz tipo bakartia, agian foroan bai, nere ikuspuntua desberdina delako askotan. Baina nik horrela pentsatzen dotelako idazten dot idazten dotena, eta ez "jengeari koskorra ikutzeko", nere ikuspuntua azaltzeko baizik, hori delako foro bat, baikoitzak bere ikuspuntuak azaldu eta eztabaidatu, eta ez da horregaitik inori Troll deitu behar. Edukazioa falta zaizu Lingamez, edukazioa | ez dakit zeba casio 2007-07-04 10:26:03 ez dakit zeba zentsuratzen dituzuen komntarioak | Troll-a gora ta bera lingam 2007-07-04 13:06:52 "2º Nik ez dot inoren izenarekin idatzi, neriakin bakarrik idazten dot, beraz Lingamez frogatu zure akusazioa edo eta bestela ixildu." Noski, ezin det frogatu (agian moderatzaileak bai, IP-ak arakatuz...). Komentarioen fetxatan eta idazteko eran fijatzerakoan zu zinela iruditu zait. Beraz zu ez zera izan, ez? Hala ere onartuko dezu besteen izenekin idazten dabilen troll bat daukagula gure artean. Oraindik ere zu zerala iruditzen zait, baina ez daukat gogorik zergatik azaltzeko.. ez du merezi denbora gehiago galtzea ta. Errejistratzearena jartzen badute egunen baten, arazo hauek bukatuko dira. | Aukera ona Txo 2007-07-04 21:47:21 Hitzarekin jolastu eta komunikazio modu polit bat izateaz gain, buru-ariketa ona dela deritzot gure herriko gaztetxoentzat. Anima zaitezte!!! | jakin nahi dut casio 2007-07-05 17:18:18 nik bertsoaren aurkako plataformako kide horren iritzia jakin nahi dut. mesedez, ez borratu komentarioak. ezin al da berriro ere agerrarazi esan zuena? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |