|
41 ostalarik euskarari 'Gurean Bai' esan diote |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-07-03 09:53 |
Elgoibarko 41 ostalarik, beraien taberna eta jatetxean euskararen
erabilera gehitzeko konpromisoa hartu dute. Horretarako, GUREAN
BAI-Ostalaritza hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko Txarriduna hotelean,
atzo (uztailak 2) arratsaldeko 17:30etan izandako ekitaldian.
Elgoibarko gizarteko sektore ezberdinetan euskararen erabilera bultzatzeko, 1996an “ GUREAN BAI” hitzarmen-proiektua jarri zuten martxan Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Elkarteekin eta merkatariekin jardun dute lanean orain arte eta, aurrerantzean, ostalaritzari ere ekingo diote. “ Izan ere, ukaezina da merkataritza sektoreak zer-nolako garrantzia duen herritarren bizitzan” azaldu zuen Amaia Lasagabaster Gurean Bai proiektuko teknikariak.
 Ane Zabala (Elgoibarko Izarrako presidentea), Amaia Lasagabaster GB-ko teknikaria eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea
Erabakiak ostalarien esku
Hitzarmen proiektua borondatezkoa, doakoa, irekia eta elkarlanean oinarritutakoa da. Nahi duenak parte hartzen du eta borondatez hartzen diren konpromisoetan oinarritzen da, bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz. Taberna eta jatetxe bakoitzean euskarak duen egoeratik abiatuta, bakoitzaren neurriko plana diseinatuko dute, euskararen ahozko eta idatzizko erabilera gehitzeko. Erabakiak ostalarien esku egongo dira beti, eta proiektuaren eragileon egitekoa izango da beraiek hartutako konpromisoak betetzeko laguntza osoa eskaintzea.
•
Beraz, GUREAN BAI-Merkataritza hitzarmen-proiektuan parte hartzen duten 151 dendei 41 ostalari gehituko zaizkio:
ATERPE jatetxea
|
IRIONDO taberna
|
LERUN jatetxea
|
TXARRIDUNA jatetxea |
| BELAUSTEGI jatetxea |
IRRINTZI taberna |
LOJANTZI taberna |
TXARRIDUNA hotela |
| EGUZKI taberna |
ITURRI taberna |
MADIGAN´S IRISH PUB garagardotegia |
TXIRIBOGA taberna |
| EL GAUTXO pizzeria |
JAI-ALAI taberna |
MALAPE taberna |
TXURI BELTZ taberna |
| GABI jatetxea |
JAIKA jatetxea |
MAREN taberna |
URKIOLA taberna |
| GORBEA jatetxea |
KAIA taberna |
OLASO jatetxea |
USATORRE taberna |
| HARZUBI jatetxea |
KARTUTXO taberna |
ORBEA kafetegia |
USOA taberna |
| HERRI GAIN erretegia |
KING-KONG kafetegia |
SAN PEDRO jatetxea |
XAGUA taberna |
| IBAI ONDO erretegia |
LA BODEGA erretegia |
THE END taberna |
|
| ILUNPE taberna |
LANBROA taberna |
TOLETXE taberna |
|
| IRATXO rock-kafea |
LANDA taberna |
TRUK taberna |
|
•
GUREAN BAI – Ostalaritza hitzarmenaren abiapuntu datuak
Datu orokorren grafikoak (egin klik tauletan handiago ikusteko)
 Langileen hizkuntz gaitasuna |
 Errotulo nagusia |
|
 Gurean Bai - Ostalaritza |
 Katalogoa (azal-orria) |
 Katalogoa (barrukaldea) |
|
Taberna batzuk ez ditut ezagutzen Ni 2007-07-03 12:16:53 Eguzki taberna eta Irrintzi taberna elgoibarkoak dira? | Elgoibarren bueltatxo bat eman... Zu 2007-07-03 12:23:55 Eguzki taberna "kintin" taberna ondoan dago eta Irrintzi taberna lehen Salento zegoen tokian. Elgoibarren bueltatxo bat ematea gomendatzen dizut. | orain Mkl28 2007-07-03 12:44:21 edarien prezioekin lapurretarik ez egitera BAI esan beharko liokete!!! | eta beste gauza bat.... Mkl28 2007-07-03 20:39:23 ..... Belaustegiko hostalariari pare bat gauza 1º Zorionak zure jatxearengatik. oso ondo jaten da, eta leku oso polita eta agradablea delako. 2º Esan iezaiok eure kamarero abeslari "Txabakanoari", ez duela inongo eskubiderik zita erromantiko, lagunarteko, familiarteko.... bat era horretan izorratzeko. Bere abestiak benetan nazkagarriak eta lekuz kanpokoak dira. Ez dot sekula bera bezelako tipo kutre eta ortera bat ikusi. Nahikoa da hainbeste ortadaindu eta tipejo horren mosolokeriak aguantatu beharra. BELAUSTEGIKO ABESLARIA KANPORA... EDO ETA BESTE BOZALA IPINI!!!! | Moderadoreari Mari 2007-07-04 09:03:27 Non dago moderadorea? Ezin da irainik idatzi, errespetuz idatzi, gaiaren gainean idatzi... hala esaten dute mezuak idazteko arauek, baina berriz ere ikusten denez ez dira errespetatzen arau hauek. | Pare bat gauza Santa Klara 2007-07-04 09:15:57 MKl28 edo Mikel edo dana dalakoari: Belaustegi jatetxean ohitura dute lantzian behin mikrofonoa hartu eta jende artean bueltaka kantatzen ibiltzia. Toki pribatu bat da eta ugasabak nahi duena egiteko eskubidea du. Ez bazaizu gustatzen, berari esan edo eta ez jun. Baina ez ona etorri defenda ezin daitekeen gizon bati buruz gaizki ezaka. Kutrea zu zara. Beste gauza bat: Euskaraz egiteko konpromizoa hartu beharra ere, konpromiso bat firmatu beharra ere... argi dago zerbait egin behar dela euskara bultzatzeko, baina gogorra egiten zait naturaltasunez egin beharko litzateken zerbait egiteko konpromisoa hartu beharra. Ea zerbaitetarako balio duen. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |