|
Errekorretik bi segundora geratu zen J.A. Ruiz 'Nahaste Borraste'ko irabazlea |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-07-02 09:37 |
Jose Antonio Ruiz Del Rey elgoibartarrak irabazi du aurtengo Nahaste
Borraste lasterketa herrikoia. Ibilbide honetan Martin Dominguezek ( 18´
35´´) duen errekorretik 2 segundora geratu zen irabazlea. Ainhoa
Lendinez izan zen lehen emakumea 22´ 19´´denborarekin. Guztira 34
lagunek parte hartu zuten. ( sailkapenak barruan)
 Lehen 3 sailkatuak zakua bizkarrean hartuta Gizonezkoen proba maila altukoa eta oso parekatua izan zen eta lehen hiru sailkatuek lehia bizia eduki zuten hasieratik amaierara arte. Bizikletako proba amaitu eta 25 kiloko areazko zakua bizkarrean hartuta San Bartolome eta Errosario kaleak zeharkatu eta gero, Jon Revert, Jose Antonio Ruiz eta Ibon Gabilondo elkarren segidan sartu ziren Plaza Handian. Antxintxika egin beharreko azken zatian aurrea hartu zion Ruizek Reverti eta 11 segunduko aldea atera zion helmugan. David Conde, iazko irabazlea sailkatu zen 4. postuan. Emakumeei dagokienez, hiru emakumek eman zuten izena eta Ainhoa Lendinez izan zen bizkorrena. Sailkapen nagusiko 20. postuan. sartu zen helmugan.
♦ Sailkapenak: (kategoriaka)
• Senior Gizonezkoak
- José Antonio Ruiz del Rey (18:37)
- Jon Revert (18:48)
- lbon Gabilondo (18:55)
• Senior emakumezkoak:
- Ainhoa Lendínez (22:19).
- Amaia Revert (25:24).
- Leire Barruetabeña (32:27)
• Beteranoak A: Iñaki Ulazia (21 :21).
• Beteranoak B: Ignacio Perez (21 :21).
♦ Argazkiak:
∞ Ikus mediatekan:
 Ziztu bizian bizikletan. |
 Motelago 25 kiloko zakuarekin |
 Gazte... |
 ...eta nagusiak |
 Jon Revert, gustura 2. postuarekin |
 Iñaki Ulazia, Beterano A mailako irabazlea. |
 Gizonezkoen podiuma |
 Emakumezkoen podiuma |
| |
|
♦ Sailkapena:
XXIV. Nahaste Borraste Sailkapena
|
| Postua |
Izena |
Denbora |
| 1 |
Jose Antonio Ruiz
|
18´37´´ |
| 2 |
Jon Revert
|
18´48´´ |
| 3 |
Ibon Gabilondo
|
18´55´´ |
| 4 |
David Konde
|
19´20´´ |
| 5 |
Imanol Rodriguez |
19´50´´ |
| 6 |
Arkaitz Ruiz
|
20´15´´ |
| 7 |
Beñat Zafra
|
20´21´´ |
| 8 |
Igor Dieguez
|
20´26´´ |
| 9 |
Martin Dominguez
|
20´42´´ |
| 10 |
Gorka Iriondo
|
20´46´´ |
| 11 |
Igor Mugerza
|
21´19´´ |
| 12 |
Ignacio Perez
|
21´21´´ |
| 13 |
Iñaki Ulazia
|
21´21´´ |
| 14 |
Jose Ramon Ortuoste |
21´33´´ |
| 15 |
Aitor Romera
|
21´35´´ |
| 16 |
Dioni Remirez
|
21´40´´ |
| 17 |
Luis Anakabe
|
21´52´´ |
| 18 |
Juanjo Etxeberria
|
21´58´´ |
| 19 |
Jon Urbieta
|
22´06´´ |
| 20 |
Ainhoa Lendinez
|
22´19´´ |
| 21 |
Garikoitz Muñoz
|
22´34´´ |
| 22 |
Tomas Carrascosa
|
23´11´´ |
| 23 |
Adur Juaristi
|
23´48´´ |
| 24 |
Mikel Anakabe
|
24´19´´ |
| 25 |
Jose Luis Vitores |
24´47´´ |
| 26 |
Amaia Revert
|
25´24´´ |
| 27 |
Pedro Nogales
|
25´33´´ |
| 28 |
Raul Carcedo
|
27´38´´ |
| 29 |
Antonio Rodriguez
|
27´57´´ |
| 30 |
Antonio Fernandez
|
28´04´´ |
| 31 |
Luis Beristain
|
28´05´´ |
| 32 |
Txerra Gurrutxaga
|
28´32´´ |
| 33 |
Leire Barruetabeña
|
32´27´´ |
| 34 |
Juanjo Gurrutxaga
|
32´27´´ |
|
Zorionak jose Antonio Mkl28 2007-07-02 12:15:49 Datorren urtean, tabakoa uzten baldin badezu errekorra erraz gaindituko dezu. | nastel boss race MKl28 2007-07-02 12:22:36 antidoping-ik gabe denbora hauek ez dute baliorik!!! | zorixonak! berrigorri 2007-07-02 19:57:21 Jose Antonio, esfortzu galanta denbora horretan bukatzea, animo eta disfrutatu irabazitakoak!. | nastel ... berrigorri 2007-07-02 22:41:06 mkl, ikusten zaitut idatzi eta idatzi, baina antza denez ez duzu denborarik hartu nik eman nizun emailera zure izen abizenak bidaltzeko. Lasaitasunez eta itxuraz bota zenuen, baina zuk esandakoa betetzeko asmorik ez? | IRONMAN GAUEKO 2007-07-03 12:12:07 MUNIPARACER HONEK EA BERE DOAINAK ERABILTZEN DITUEN GAIZKILEAK ARRAPATZEKO. MUNIPOWER IZENDATUTA ¡GURE HERRIKO SUPERHEROIA! | txarrigorriti... Mkl28 2007-07-03 12:21:46 ... laster izango dezu nere berri | Elgoibar BHI kaixo 2007-07-03 18:24:20 Elgoibar BHI institutuko ikasleek nahaste borraste zegoen momentuan herriko antzokian zeuden beraiek egindako lanarengaitik diplomak jasotzen, nire ustetan ikasleek ere merezi zuten barren-eko ordezkari bat bertan izatea | BHI ko ikasleari Mkl28 2007-07-03 20:46:23 Ez zaitez ain egozentrista izan, ez zenuten merezi, ni ere ostiralean Morkaikora joan nintzan mountain bike-ean kronometratuz eta..... a ze dezepzioa hartu naban Barrenekoak han ez zeudela konturatzu nintzanean.... MESEDEZ EHH!!! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |