Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Elgoibartar batek 'Bilbao BBK Live' jaialdian joko du
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibartar batek 'Bilbao BBK Live' jaialdian joko du PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-28 18:58
Klik haundi ikusteko
Txikitatik miresten dituen Metallica edo Incubus moduko talde erraldoiek parte hartuko duten jaialdi berean kontzertua eskaintzeko aukera izango du Juanmi Abal, Laia taldeko abeslari eta gitarra-jole elgoibartarrak barixaku honetan (ekainak 29) Bilbao BBK Live 2007 Jaialdian.

♦  LAIA:
Taldearen informazioa eta abestiak entzuteko: www.myspace.com/laiarock
♦  Kontzertua:
Laiaren kontzertua arratsaldeko 16:20ean hasiko da

♦  Metallica, Incubus, The (International) Noise Conspiracy, Nebula, Zico Chain, Idi Bihotz edo Biok taldeen alboan egoteko aukera izango du Laia taldeak Bilbao BBK Live musika jaialdi erraldoian. Txikitatik gustuko dituen taldeak direla batzuk aitortu digu 25 urteko gitarjole elgoibartarrak, “Zazpiki Irratiaren lokaletan entseatzen hasi nintzenetik gogoko ditut. Beti geunden Metallicaren bertsioak jotzen eta Incubus ere oso gustukoa dut eta orain soinu proban Incubusekoen ondo-ondoan egoteko zortea edukiko dugu. Desiatzen nago kontzertuaren ordua iritsi eta daukagun dena eszenatoki gainean emateko
 
♦  Laia taldearen sorrera eta partaideak
Klik haundi ikusteko
Ezkerretik lehena da Juanmi Abal elgoibartarra
Laia, 2006ko apirilean sortutako taldea da. Juanmi (NOK taldeko gitarra) elgoibartarra, Ander (MUTED taldeko baxujolea), Igor (SUKERT taldeko gitarra) mungiarra eta Bernat (bateria) laukitzarra batu ziren, Mungiako institutuko kultur arteko jaian parte hartzeko asmoarekin (soilik), baina “hain gustura gelditu ginenez aurrera jarraitzea erabaki genuen”. Bi abestiko maketatxoa egitera ausartu ziren, eta Mutrikuko A.M.E. estudioetan, D.J. Axularren laguntzekin grabatu zuten. “Egun bakarrean grabatu genuen”. Masterizatu eta lagunei banatzea erabaki zuten gero.
Klik haundi ikusteko
Irratietan jarri zituzten maketako abestiak eta disketxe guztietatik deitu zietela azaldu digu Juanmik, “Baga-Biga Produkzioak disketxeak egin zigun eskaintza iruditu zitzaigun onena, zalantzarik gabe, eta duela astebete inguru atera da Laiaren estreinako diskoa”. Lehen lanari, “Izenbururik gabeko istorioak” izena jarri diote. Aurkezpen ofiziala uztailaren 5ean egiteko asmoa badute ere, nahi duenak Elgoibarko Iratxo tabernan aurki dezake talde berri honen diskoa. Denbora pasa ahala, Anderrek taldea uztea erabaki zuen, MUTED taldearekin diskoa prestatzeko asmoarekin. Bere ordez, Unax (Seneka "orain Botox" taldeko kitarra eta ahotsa) zarauztarra sartu zen taldean. Baxuaren ardura hartu zuen Unaxek eta bere gaitasunak aprobetxatuz, koroetan ere laguntzen du. Zenbait kontzertu eman eta gero, “esan genezake taldea prest dagoela halako talde handien alboan jotzeko”.

Hurrengo kontzertuak:
•  Ekainak 29: Bilbao BBK Live (Bilbon, Kobetamendi)
•  Ekainak 30: Sei Urterekin Orion
•  Uztailak 6: Sabia taldearekin batera Mungian

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

uuuuuuuuuuuuuuuhfa!
kizkur 2007-06-28 19:36:34
Disketxe guztietatik deitu zituztela? Baga bigak talde maketeroen lanak ataratatzen dituzte barren!!!promotora bat da!.  
Hi! txikito, hasi berri eta entxufatuak izan zaretelako ez harrotu eh! hemen Koxka, Arima Beltza , 6nemen9 eta halakoak ez dute hainbeste "zarata" ataratzeko gogorik izan! 
mokadilloa jaten dutenean joko dezue beraz..relleno toledano!
guapos!
iratxe91 2007-06-28 19:51:27
kaixo Iratxe nai eta nere amakin joango niaz zuek ikustera.
Tranki tronko
Toledo power 2007-06-28 19:54:38
Kizkur, inbidia toke txiki bat igartzen dut zure hitzetan .... Benetan, ez dakit zertara datorren zure komentario hau. Egun txarra lanean?
kritikak inbidia besterik ez dira
aitor 2007-06-28 20:15:37
kizkur, sentitzen det hori pentsatzea...ni ere uste dot inbidia bixkat dela...baina tira...ni juanmi ezagutzen det eta badakit nolakoa den eta ez dot uste harroa denik, alderantziz bere gogoa iratxon bere cd-a ustea zan eta ah, baga-biga produkzioak disketxe bat da..ta zu esan nahi dozuna...benga laia zuek jo eta gozatu... 
goraintziak fundizioko peñan partez eta sorte on!!!
aupa zuek!
Aterkings 2007-06-28 20:41:35
animo!
Animo ekipo!
IIuna 2007-06-28 20:43:20
hori ba, animo! aurrekoak esan duen bezala! 
zuek zeurera eta disfrutatu! kizkur, pott!
Nire Ikuspuntua
Entzulea 2007-06-28 20:48:22
Lehenik, Laia taldea zoriondu nahi dut. Benetan garrantzitsua bait da talde batentzat honelako lekuetan jotzea. Animo. 
 
Bigarren, Juanmiri animo bat. Argi dago eduki dituen proiektu musikal guztietan burubelarri sartzen delako % 100 emanez, eta aurrera bultzatzen duelako beti, ateak joaz, potro pare batekin, beste elgoibarko talde askok egin ez dutena. 
 
Beste gauza bat da musikalki hor egotea merezi duten ala ez. Tamalez, guztiz subjetiboa da hori. Ez noa taldearen musika baloratzera. Baina abeslari baten beharra somatzen dut. MySpacen dituzten 4 abestiak entzun ditut, eta belarria protestaka hasi zait zenbait pasartetan, zerbait desafinatzen ari zelako (Lau Akorde abestian adibidez, 2. minutuaren inguruan). 
 
Baina esan dudan moduan, animo! Goza dezazuela kontzertua, ta ia Hetfield, Trujillo eta Hammet agurtzeko aukera duzuen. Ah! Eta Lars ikusiz gero, kolleja bat nere partez!!
benetako jarrera dutenak!
kizkur 2007-06-28 23:06:24
gora k*104
Oso musika txarra
Mkl28 2007-06-29 07:36:28
Ez dakit jendeak nola euki dezakeen horrelako gustu txarra musikarako. DJ Kriptonitak bai ipintzen dabala musika ona. 
 
 
Moderatzaileari: Mesu hau kendu haurretik ondo pentsa ea zertan autsi dudan haraudia DOCTOR MALIGNO!!!!!
"haraudia" autsi duzu araudia gaizki i
euskaltzaindia 2007-06-29 09:09:52
Besterik ez...
berriro...
euskaltzaindia 2007-06-29 09:11:17
"Haraudia" autsi duzu araudia gaizki idazteagatik...
Izenlapurra
Mkl28 2007-06-29 10:47:15
Nik goiko komentario hori ez dot idatzi, izenlapurrak idatzi du..... ala ere ados nago berak esandakoarekin? 
 
Nor da Doctor Maligno? Moderatzailea?
...
Mkl28 2007-06-29 10:59:54
Ba neri musika oso ona egiten dutela iruditzen zait. Auoa Juanmi, segi horrela!!!
¿?
Neu 2007-06-29 11:07:24
Mkl28 aklaratu zaitez!!! ja ja ja. Beste izenlapur bat irten zaizu? Ez dut sinisten zuk zerbait gustoko izatea ja ja ja
Gozatuko dugu
Mkl28 2007-06-29 11:17:29
Ba azkenian animatu egingo naiz hauek ikustera. Metallica-ra joateko asmoa nuen bakarrik, baina abesti batzuk entzun ditut eta ederki gozatu dut. Han ikusiko gara.
izenlapurra da
Mkl28 2007-06-29 11:35:27
ez naiz ni.... baina nik txantxa hauek umore onarekin hartzen ditut, ez beste batzuk bezela..... oso ingeniosoak nere izenean egindako komentario hauek
Penagarria
ni neu 2007-07-01 14:14:02
Juanmi mutil ona, jatorra...dela diozue? Nik oso ondo ezagutzen dut TIPO hori eta benetan FALTSUA dela deritzot. 2 aurpegi ditu, biak faltsuak.  
Musikari dagokione... gauza handirik ez!!! Elgoibarren badaude gehiago merei duten taldeak! Nire ustez, behintzat.
inbidia
elgoibartar bat 2007-07-01 15:25:51
hemen inbidia asko usaintzen da!!
laia-juanmiri
berak badaki zein naizen 2007-07-01 18:06:47
Juanmi,musikari buruzko balorazioak eta opinixuak musika apreziatzen duten pertsonen ahoetatik ateratakoei bakarrik egin behar zaie kasu.  
ez da oso aditua izan behar ordea, jakiteko musika onak eremu asko biltzen dituela, batzuk gustokoak eta besteak ez. Eta, talde denak hasi direla lokaletan jotzen, eta oso gutxik lortu dutela Metallicaren egun berdinean jotzea.  
 
Bilbao Live-ko kontzertuari dagokionez, ezer gutxi esan dezaket,berandu iritsi bait nintzen (badakizu, san mames inguruan sortu ziren ilarak, sarreran...) baina emozioz betetako pare bat argazki dauzkat, zuri pastzeko. 
 
Laia Rocks!
bai, ni be berandu
berrigorri 2007-07-01 18:55:56
Hori zan nire helburua ere, lauak bost gutxitan aparketan bec-en eta horra hor bostak bost gutxitan lortu nauela kontzertu gunera sartzea, eskenatokira korrikan eta kontzertua bukatuta, kaguentxosten! 
Beranduago elkartu nitzan Juanmikin eta oso gustora jo zutela eta jendez beteta egon ez arren, multzoa zegola eta disfrutatu zutela. 
Pena hartu nuen, baina seguru nago aurrerago ere ikusteko aukera izango dudala. 
Aupa Laia!.
EGIA
begi urdin 2007-07-03 19:25:03
aupa jende...ikusi ni ere esan dezaket juanmi ezagutzen detela...baña gezurra izango litzateke...ni neu, bai egon nintzala euren kontzertuan eta (kizkur hau zuregatik doa)egia esan oso oso oso oso oso ondo defendatzen dira eszenatoki gainean.saltoka, jarrera..eguneko kontzerturik onenetarikoa heman zuten, metallica eta dagoba-ren ostean...aspaldi ez dudala horrelako kontzertu energikorik ikusi..alderik txarrena oso motza izan zela...eta zelan jendeakin nola portatzen zan ikusita (ni neu hau zuregatik doa)ez dot uste faltsua denik hala ere egunen baten hitzegiten badot berakin esango dizut... 
animo eta ea berriz laia ikusteko aukera izaten dudan... 
aupa laia
gu egon gintuan
lzr 2007-07-03 19:32:06
kaixo elgoibar: 
irakurri diagu eta inbidia somatu diagu... 
gu kontzertuan egon gintuan eta ederki asko gozatu genian.taldekoak esagutzen dizkiagu eta oso jatorrak dituk, batez ere UNAX (normala dek, ez da elgoibartarra) eta juanmi...ez dakizue ze ondo portatzen dan jendeakin... 
hi, ni neu, hi haiz hi faltsua.... 
ikusiko gaituk, gu vistalegreko jaietan ikusiko dizkiagu berriz oso ondo pasatu baitgenian... 
aupa LAIA eta batez ere JUANMI
bere hitzetan
STATE 2007-07-03 19:51:56
kritikak beti egongo dira...
amen batsuk arrazoia dute
gernikar 2007-07-11 17:45:27
ea neu ez dekot ezer ez taldiaren aurka, beno diska entzun eta flipau ein do gausa batsuegaz: 6 garren eta 10 kantuan LOR taldearen gitarra rif batsuk kopiatu dute , baina en plan deskarado, batez ere LOR taldearen etzipenari kantana diskan 2. ena, probau eizue, ez dakit ze minututan seaski 1:30 edo baina kantua entzuterakuan konturatuko zarie seguru oso oso exageraua da ta gero beste kantu batLor eko kolore kantuari ere kopiatu diote, neu ez dakit baina joeee gausa bat da influentzia izatia ta bestia kriston aurpegiz beste taldiei kopietia. benetan komprobau. ta beno neu ondo dakit taldeko hurbilekoen bidez , oso jatorrak direla bai baina Kuanmi kriston exageraua da, ezin leike jun esaten disketxe danak atzetik zebilela ta gero enteretan zara hori ez zela holan ta neu entzun dudanez Muted taldekoei kriton faena ein zotzien , ( gezurretan ibiliz) edo hori entzun dot beintzat. beraz ametik animo asko taldiari baina jarrera zeharo aldatu zeren euskadi oso txikia da ta azkenian danok enteretan gara egiataz.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 72 bisitari