Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Javi Gurrutxaga: “Eibarren dugun giro ona esportatzeko modukoa da”
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Javi Gurrutxaga: “Eibarren dugun giro ona esportatzeko modukoa da” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-28 09:34
Klik haundi ikusteko
Ospakizun luze eta nekagarrien ostean lortu dugu Javi Gurrutxaga, Eibar futbol taldeko elgoibartarrarekin berba egitea. Pott eginda egon arren pozarren erantzun ditu gure galderak. Eibar K.E. 2. A Mailara igotzea lortu zuen domekan. Javi Gurrutxaga atzelaria eta Iñigo Arriola, 2. entrenatzailea eta jokalari ohia, dira taldeko elgoibartarrak.


ELKARRIZKETA:
Javi Gurrutxaga, Eibar K.E-ko jokalaria
Klik haundi ikusteko
"Domekako partida azterketa bat modukoa zen: gaindituz gero egindako lanak balio du, bestela dena berriz egin behar da"
 
*Argazkiak: Felix Morquecho
 
-Nola bizi izan zenuen Rayo Vallecanoren aurka Ipuruan jokatutako azken partidua ?
Oso bizia izan zen. Bigarren zatian 2-0 emaitzarekin geunden eta sailkapena esku artean genuen, baina eurek gol bat sartuz gero, Rayo sailkatzen zen. Hortaz, inertziaz-edo atzera egin genuen, babeserako joera hartu genuen eta horrek sufriarazi zigun. Zelaian gaudenean gehienetan ez dugu sufritzen, jokoan jartzen dugu arreta eta sufritzen dutenak ikusleak dira. Baina nik igandean zelaian bertan ere sufritu nuen. Pentsatu ere ez dut egin nahi ikusleek zenbat sufritu zuten.

-Zer sentitu zenuen partida amaitzean?
Lehenengo poza. 90 minutuan sufritzen egon ostean, sekulako lasaitasuna sentitu nuen. Gainera jende mordoa besarkadak ematen, gure gainean, bazirudien ez nekiela non nengoen ere.

-Horrelako partida batean, hil ala bizikoa, dena ematera aterako zineten, ezta?
Partiduaren aurretik hitz egin genuen eta garbi geratu zen urte osoko lana azken partiduan laburbiltzen dela. Azterketa baten parekoa da: gaindituz gero egindako lanak balio du, bestela dena berriz egin behar da.

-Igoera lortzeko presiorik sumatu duzue denboraldian zehar?
Pixka bat bai. Batez ere emaitza txarrak zeudenean esan digute betebehar bat geneukala, ezin ginela sailkapenaren erdian geratu eta gogor lan egin behar genuela, goian egotera behartzen gaituzte, Play Off-ak jokatzera behartuta gaude, emaitza txarrak egonez gero egurra ematen digute, beraz, nolabaiteko beldurra zegoen baina hori jakinekoa zen. Baina ez ginen gaizki hasi eta urte guztian maila mantendu dugu.

-Harritzekoa da talde bat urte berean jaitsi eta igotzea.
Urte guztiak ez dira berdinak izaten eta garrantzitsua da hasiera. Ongi hastea da lasaitasuna eta egonkortasuna ematea taldeari. Eibar iaz gaizki hasi zen eta zulotik irtetea zaila izaten da horrelakoetan. Jaitsiera ez nuen Eibarrekin bizi izan, baina Oviedon nengoela bai. Jokalariak banan-banan hartuta iruditu arren taldeak ezin duela hutsik egin batzuetan horrelakoak gertatzen dira, baina azkenean beti norbait jaitsi behar da. Aurten Eibarren iazko jende asko geratu da, beste maila batean jardun dugu, eta ongi hasi ginenez ongi amaitu da denboraldia.

-Datorren denboraldian ere Eibarren jarraituko al duzu?
Beste urtebeterako kontratua daukat. Denboraldi aurreko saioak uztailaren amaieran hasiko dira eta denboraldia bera abuztuaren amaieran. Aldaketak beti egoten dira eta edozer gauza pasa liteke. Entrenatzaileak dauka azken erabakia eta taldea osatzerakoan beharren arabera egokituko dute dena.
Klik haundi ikusteko
Eibartarren poza partida amaieran. Argazkia: DV.
Klik haundi ikusteko
Elgoibarren ere badago eibartar jarraitzailerik, hainbat balkoitan ikus ahal izan genuen moduan


-Eibar taldearen izaera berezia behin eta berriz aipatzen da. Aldageletako giroan ere igartzen da hori?
Bai. Urte osoko helburuak bete behar direnean, eta egunero 20 lagunekin lan egin behar denean, aldameneko lankidearekin ongi konpondu ezean jai dago, eta ez da ongi lan egiten. Beraz, aldageletan giro onik ezean partiduetan ere sumatzen da. Bestalde, eibartarrek taldearekiko duten zaletasuna ere berezia da eta hori ere igartzen dugu. Elgoibarren ere sumatu dut zaletasuna. Nahiz eta Eibar eta Elgoibar artean pikea egon gertutasunagatik bada ere elgoibartarrek nahi zuten Eibarrek irabaztea eta kalean ere animoak eman dizkidate.

-Datorren urtean Realaren aurka jokatuko du Eibarrek. Ba al dauka zer ikasirik Realak Eibarrengandik?
Realak Eibartik ikasi dezakeena da Eibarren filosofia, aldageletako giroa. Realean baditut ezagunak eta esan didate urte txarra izan arren euren artean ongi konpondu direla, baina gure arteko giro ona esportatzeko modukoa da.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Toshack entzun!
Piterman 2007-06-28 13:11:08
Hor dauka Realak lehen fitxajia: Jabi Gurrutxaga. Maila hauetan esperientzirik ez daukanik ezin zaio esan. Aurtengo Realian, lehen mailan ere postu bat eukiko zaban, dudarik gabe. Honek badauka Realak galdu daban nortasuna. Aupa Eibar!
Ados
Ander 2007-06-28 14:14:19
Guztiz ados Pitemanek esan dabanakin!! 
Esperientzia ta Realari falta zaio kasta daka Gurrutxagak. Zorionak!
zorionak!
xD_vs_joaS 2007-06-28 15:07:02
Eibarrek pozez lortu dau errealak triste lortu dabana. :D. 
 
zorionak eibar!
Javi Gurrutxaga
Mkl28 2007-06-28 15:29:52
Javik ez dauka realean jokatzeko nibelik, eibarren jokatzea bere bizitza profesionalean lortuko duen topea izango da. Eta oso ondo dago bigarren mailan ez baitu edonork jokatzen, baina ez da hortik pasatuko ez daukalako nibelik. Nik bigarren mailan eibarrekin jokatzeko ere oso justu ikusten dot, baina horrek ez du esan nahi merezi ez dabanik.
nivela
J.B. 2007-06-28 15:50:10
badu nibela bai Javik errealean jokatzeko, 
eta ez dakit zergatik erantzuten dizudan benetan dakidalako ez duzula jakituriarik futbol mailan eta beste gauza askotan ere,bazterrak haztintzen bakarrik ibiltzen zarela ezer jakin gabe. 
aupa Javi eta segi betiko moduan
Aupa Jabi
Ni 2007-06-28 19:13:27
Futbolari aparta izateaz, tipo majoa ematen duzu, oso guapoa.Horrelako mutil batek zer egiten du neskarik gabe?
aupa jabi!!
Poxpolin 2007-06-29 00:58:45
aupa txapeldun! zorionak, benetan merezi duzu eta! 
Aurrekoarentzat albiste txarra izango da baina jabik aspaldi daka neskalaguna eta kristona gainera jajajjaj
Poxpolineri
Ni 2007-06-29 09:21:20
Egia al da hori? Ez da nik entzun dudana. Baina hala bada pozten naiz.Ez zera zu izango? Kristona dela esan dezu eta?
aupa zu
ei 2007-06-29 10:19:07
kriston mutil ona ! kriston futbolista ! kriston lensgusua! segi holan !
ez dozue javi ezautzen
lius 2007-06-29 12:31:27
Ez dakit batzuk nola ausartzen zeraten holako txorradak esaten pertsonia ezautu gabe, espero dot javik denborarik ez eukitzia komentarixo tonto hauek irakurtzeko. 
nibelaz hitzegiten dabanari lasaitxu dadila, eta errespetu pixkat.
klj
kjlhads 2007-06-29 17:26:58
Aupa Eibar, aupa JAvi
ieup
ieup 2007-06-30 13:34:24
javi javi javi txapeldun
Javi ez al da oraindik konturatu....
Parrokiko gazte bluba 2007-06-30 20:00:04
.... saludo hori eskumako eskuarekin egiten dela?????
El marques
Ni neu 2007-07-01 20:21:06
Ta Javin onduan dauana lehenengo argazkixan, zein da? el marques de Eibar??
aupa
aupa 2007-07-01 23:47:46
aupa javi!
MKL28ri
POTROTARAINO 2007-07-02 10:50:57
ez da erraza izango,bada, guztiaren gainean zeozer esan biarra izatia ezta? eta esan biarreko hori iraingarria eta fundamentu gabekua izatea? 
aski da, mesedez
Jabi
Ni 2007-07-02 13:33:39
Nor da Jabin neska?
MARKESA
ZU ZEU 2007-07-03 17:41:17
EZ, IBON UZKUDUN JAUNA DE
AURREKOARI
Gaztia 2007-07-03 18:30:28
Zer esan nahi duzu izen horrekin?Ez zaizu ulertzen.
JAVIN ONDOKUA
ZU ZEU 2007-07-04 14:40:24
Lehen argazkian agertzen dena, kriston personajia dala



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari