Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Jose Gurrutxaga Espainiako txapeldun 100 eta 200 metrotan
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Jose Gurrutxaga Espainiako txapeldun 100 eta 200 metrotan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-27 10:23
Klik haundi ikusteko
85 urteko atleta beteranoak 100 eta 200 metrotako distantzietan urrezko domina eskuratu du Aguilas (Murtzia) jokatu zen Espainiako Beteranoentzako Atletismo Txapelketan. Azken bi hauekin 35 domina irabazi ditu Gurrutxagak Espainiako Txapelketetan, ia denak urrezkoak.


Haizea kontra, baina marka onak

Klik haundi ikusteko
Jose Gurrutxaga ilobarekin eta semearekin Murtzian irabazitako dominekin
Mintxeta
Atletismo Taldeko antxintxikari elgoibartarrak 85 eta 90 urte artekoen mailan parte hartu zuen 100 eta 200 metrotako probetan. Bi lasterketetan haizea izan zen protagonista nagusia, aurka izan baitzuten atletek. 
100 metrotako lasterketan 19.30 izan zen Gurrutxagaren denbora. Domina eskuratzeko 21.4 denbora hobetu behar zuen eta aurka izan zuten 4.2 indarreko haizea ere ez zen oztopo izan.
200 metrotako lasterketan, berriz, 43.44 denbora aparta egin zuen Gurrutxagak. Kasu honetan aise gainditu zuen domina eskuratzeko hobetu beharreko marka: 49.7.
Antolakuntzak ezarritako marka hauek hobetu ezean, titulua bai, baina dominarik ez dute lortzen parte hartzaileek.

2 urte korrika egin gabe
Azken bi urteak antxintxika ezin eginda egon ostean itzuli dela lehiaketetara azaldu digu Josek, “Bihotzetik operatu eta protesi biologiko bat jarri zidaten bihotz-balbula batean”. Urte hasieran hasi zen berri zere lasterka egiten eta Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan parte hartu eta 100 eta 200 metroko probak irabazi ondoren lortu zuen Espainiako Txapelketara sailkatzeko txartela. Harrigarria badirudi ere, urduri, “nerbioak jota” egon zela hasia urretik aitortu digu, “beti esan izan didate oso urduria naizela, baita medikuek ere. Hala ere, pixka bat izan beharra dagoela uste dut. Urte batean askoz lasaiago igarri nuen nire burua, baina ez nuen ezer ere irabazi”.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Fantastik
Iz 2007-06-27 12:26:18
Zorionak Jose, poztekua da. 
hartuko genuke gustora zure edadiakin zu bezelakoa egotea.
aupa
mp 2007-06-27 13:55:51
Zorionak , gure etxean lehendik izan zera CAMPEONíSIMO. Eutsi goiari.
BETER THAN THE ODERS
THE BEST 2007-06-27 14:23:57
NI MIKEL GURRUTXAGA NAHIZ ZURE ILOBA ETA HORRELA IRAUNTZEA ESPERO DUT . ETA ZORIONAK AITXITXA NI ZU BEZALAKOA IZAN NAHI DUT ANDITAN EDERRAK DEMPORAK
Jon
Jon 2007-06-27 14:30:52
ZORIONAK JOSE
aupa jose
gu eta gutarrak 2007-06-27 14:44:45
zorionak, eta segi horrela, txapeldun!!
Beti txapeldun
antxitxika zalea 2007-06-27 16:28:05
Antxitxika bakarrik ez, bestela ere beti izango zara txapeldun. Bejon deizula! Segi horrela!
TXAPELDUN
elgoibarko 2007 2007-06-27 21:54:44
Zorionak Joxe! Berriro ere Espainako txapelduna ta gainera marca ederrak ein dituzu. Omenaldi handia merezi duzu elgoibartar guztien izenean. Ta eskerrik asko Mintxeta A.T.-ren izena atletismo munduan mantentzeagatik.
Eredua
Aurrera 2007-06-27 22:26:27
Elgoibartarrontzat eredua zara Joxe.
Zorionak
Mkl28 2007-06-28 08:52:17
Ea hurrengo urtean ere dominak lortzen dituzun.
Zorionak joxe!!
Mintxeta atletismo taldea 2007-06-28 10:22:51
Zorionak joxe Mintxeta atletismo talde guztiaren partez bereziki gazte guztien partetik!! Horrela segitzea espero dugu. 
ZORIONAK!!
,...
... 2007-06-29 10:30:37
zorionak GAZTE!!!!
happy birthday guapo!!
... 2007-06-29 15:01:30
!! 
 
Zorionak guapiximo!! 
 
 
kristona zea!! 
 
aupa elgoibar!!1 
 
ta aupa joxe!!!
ZorionaK
Ni neu 2007-07-01 20:24:45
Zorionak Joxe! Kristona zea!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari